SALMOAK 13
13
13. (12.) SALMOA
Atsekabetuaren deiadarra
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2Noiz arte, Jauna? Betiko ahaztu behar ote nauzu?
Noiz arte gorde behar didazu zeure aurpegia?#Noiz arte? 6,4+; 74,10; 77,8-9; 89,47; Nk 5,20. Jaunak aurpegia gorde 10,11; 22,25; 27,9; 30,8; 69,18; 102,3.
3Noiz arte egon behar dut kezkaturik,
bihotza etengabe penaturik? Noiz arte etsaiaren menpe?
4Begira, erantzun, Jauna, ene Jainko!
Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har,
5ez dezan etsaiak esan: «Garaitu dut».
Ez bedi nire arerioa nire hondamendiaz poztu!#etsaien poza 38,17.
6Zure maitasunean dut konfiantza;
poz nadila barru-barrutik zure garaipenaz.
Orduan, kantuz ekingo diot Jaunari, egin didan onarengatik.
Currently Selected:
SALMOAK 13: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso