YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 16

16
Jauna
1Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza.#Ik. 16,9; 19,21.
2Gizakiak garbi deritze bere jokabide guztiei,
baina Jauna da kontzientziak aztertzen dituena.#21,2. Ik. Lk 16,15+.
3Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra
eta bete egingo dira zure egitasmoak.
4Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia:
gaiztoa ere bai, zigor-egunerako#16,4 zigor-egunerako: H.h., zoritxar-egunerako. Jainkoaren justizia agertuko da egun horretan zigorra emateko..
5Jaunak higuin du bihotz-harroa,
goiz edo berandu izango du zigorra.#Ik. 11,21.
6Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,
gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.#Bekatua onginahiaz kentzen 10,12; 1 P 4,8. Jaunarenganako begirunea 3,7+.
7Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea,
etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.
8Hobe ondasun gutxi zuzentasunez,
irabazi handiak bidegabekeriaz baino.#Gutxi zuzentasunaz 15,16+.
9Gizonak bere bidea aukeratzen du,
baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.#Ik. 19,21.
Erregea
10Jainkoaren izenean mintzo da erregea,
ez du inoiz epai okerrik ematen;#erregea eta zuzenbidea 20,8; 31,5.8-9; 1 Erg 3,28; Sal 72,1-4.
11baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak,
neurgailu guztiak berak eginak dira.#neurgailuak 11,1+.
12Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,
zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.#errege-aulkia oinarritu/sendotu 20,28; 25,5; 29,14; Is 16,5.
13Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeak
eta zuzen mintzo direnak maite.#erregeak atsegin 14,35; 22,11.
14Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,
baina zuhurrak baretzea lortzen du.#Erregearen haserrea 19,12; 20,2.
15Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;
haren onginahia euria dakarren hodeia.
16Lortu zuhurtzia eta adimena,
urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.#zuhurtziaren balioa 2,4+.
17Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,
bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.
18Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,
handikeriaren ostean erorketa.#Ik. 18,12.
19Hobe dohakabeekin batera apal izan,
harroputzekin aberats izan baino.
20Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.
Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!#Jaunarengan uste ona 3,5+.
21Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;
hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.
22Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,
zentzugabekeria zigor burugabearentzat.
23Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;
are eraginkorragoak halakoaren esanak.
24Hitz atseginak, ezti-abaraska:
ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.
25Badira zuzen-itxurako jokabideak,
baina azken finean heriotzarantz daramate.#14,12.
26Goseak eragiten dio lan beharginari,
jan beharrak egiten baitio bultza.
27Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,
eta beraren hitzak su kiskalgarri.#hitzak su St 3,6.
28Maltzurrak liskarrak sortzen ditu,
iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.
29Indarkeria-zaleak lagun hurkoa bereganatu
eta bide okerretik eramaten du.
30Begiak ixten dituena asmo txarretan dabil,
ezpainak estutzen dituenak egina du gaizkia.
31Koroa eder dira ile urdinak buruan,
jokabide zuzenaren ondorio dira eta.#ile urdinak koroa 20,29; Jkd 4,9; Si 25,3-6.
32Hobe eroapena adorea baino,
nor bere buruaren jabe izatea hiriak menderatzea baino.
33Gizakiak zotz eginez asmatu nahi geroa#16,33 Gizakiak… geroa: H.h., Bularrean ateratzen dira zotzak. Jainkoaren nahia ezagutzeko erabiltzen ziren tresna sakratuak aipatzen dira (ik. Ir 28,30 eta oh.). Tresna horiek efod deituriko apaiz-jantziaren bularreko sakelan sartuak egoten ziren.;
erabakia, ordea, Jaunarena da.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy