YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 12

12
1Heziketa maite duenak maite du jakinduria;
zentzapena gorrotatzen duena, inozoa galanta!
2Onak Jaunaren onespena lortzen du,
asmo txarrekoak gaitzespena.
3Gaiztakeria ez da oinarri sendoa inorentzat;
zintzoaren sustraia, ordea, iraunkorra.#zintzoaren iraunkortasuna 10,25.30+; 12,7; 14,11.
4Emazte jatorra senarraren koroa,
emazte lotsagabea minbiziaren parekoa#12,4 minbiziaren parekoa: H.h., hezurretako txantxarra..#Emazte jatorra 31,23-28.
5Zintzoek zuzentasuna dute gogoan,
gaiztoek iruzurkeria besterik ez.
6Gaiztoen hitzak heriotzako tranpa dira;
zintzoenak, berriz, salbameneko bide.#Gaiztoen hitzak 10,31-32; 11,9; 14,3; 15,4.28; Is 32,6-7. Ik. 6,19+. zintzoenak 10,20-21+.
7Gaiztoak lur jo eta kito! Zintzoen etxeak zutik dirau.
8Nor bere zentzu onaren arabera txalotuko dute,
bihotz okerrekoak mespretxua izango du.
9Hobe apal izan zerbitzari bat bakarra edukiz,
handiustean ibili baino, zer janik izan gabe.#Ik. Si 10,27.
10Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere,
gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.#abereak zaindu 27,23; Si 7,22.
11Bere lurra lantzen duenak ogia ugari,
huskerien atzetik dabilena burugabea galanta.#28,19.
12Gutizia gaiztoen sarea da#12,12 Lehen zatiko testua iluna da eta itzulpena ez segurua.; zintzoen sustraia emankorra.#zintzoa emankor Jr 17,7-9; Sal 1,3. Ik. 11,28.
13Gaiztoa bere gezurretan geratzen da harrapatua,
zintzoak ihes egiten dio arriskuari.
14Nor bere esanen fruituaz aseko,
nork bere eginen ordaina jasoko.#Nor bereaz ase 1,31; 13,2; 18,20.21. Ik. Lk 6,37-38.
15Txoroak ongi deritzo bere jokabideari;
zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.
16Txoroak berehala agertzen du bere haserrea,
zuhurrak isilean gordetzen iraina.
17Egiazaleak zuzentasunez du aitortzen,
lekuko faltsuak gezurrez.
18Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.
19Egiazaleak betiko irauten du,
gezurtiak begien itxi-ireki bat.
20Gaizkileen buruan engainua,
bakea aholkatzen dutenengan poza.
21Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,
gaiztoari zoritxarra bete-betean.
22Jaunak gorroto ditu gezurtiak;
atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.#Jaunak gorroto 11,20+.
23Zuhurrak gorde egiten du dakiena,
zentzugabeak bere txorakeria agerrarazten.#zentzugabeak bere txorakeria agertu 13,16. Ik. 10,19+.
24Langilea agintari, nagia zerbitzari.
25Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.
26Zintzoak bidea erakusten dio lagun hurkoari#12,26 Lerroaren esanahia zalantzazkoa da.,
gaiztoak desbideratu egiten du.
27Nagiak ez du ehizakia prestatzen lanik;
lanerako gogoa giza ondasunik handiena.
28Zuzentasunaren bidea bizirakoa da,
ongi eginiko bidea heriotzarik gabea#12,28 Bigarren lerroko testua iluna da jatorrizkoan..

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy