YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 5

5
Kutsaturiko pertsonak bereiz ezarri
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Agindu israeldarrei edonolako lege-kutsadura dutenak —legena edo sexu-jarioa dutela edo gorpu bat ukitu dutela— kanpalekutik urruti botatzeko.#legena Lb 13,45-46. sexu-jarioa Lb 15,2+. gorpu bat ukitu 19,11-16. 3Gizonezko nahiz emakumezko, bota ditzatela kanpalekutik. Horrela ez dute kanpalekua kutsatuko, han bizi bainaiz ni beraien artean».#Jainkoa herriaren erdian bizi Lb 15,31+.
4Hala egin zuten israeldarrek: kanpalekutik urruti bota zituzten, Jaunak Moisesi agindua betez.
Kalteen ordainketa
5Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 6«Esan israeldarrei: Gizonezko nahiz emakumezko batek beste norbaiti kalte egin eta Jainkoarekiko desleial jokatzen badu, errudun bihurtzen da.#norbaitek bekatu egiten badu Lb 5,15-26. 7Bere errua aitortuko du, eta kaltearen ordaina eta bosteko bat gehiago emango dio kalte egin dionari.#ordaina Lb 5,24. 8Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain.
9«Israeldarrek Jaunari eskainiko dizkioten opari sakratuak apaizarentzat izango dira.#opari sakratuak apaizarentzat Lb 22,10-16. 10Apaizari eramaten zaizkion opari sakratuak apaizarentzat dira#5,10 Tx.eko testua ez da argia; honela ere itzul daiteke: Norberaren gauza sakratuak berarenak dira; baina apaizari eramaten zaiona apaizarena da.».
Adulterio-susmoa denerako legea
11Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 12«Esan israeldarrei: Eman dezagun emakume bat bere senarrarekiko desleial izan dela. 13Senarraren ezjakinean beste gizon batekin sexu-harremanak izan ditu eta kutsaturik gelditu da; baina ez dago lekukorik, ez du inork horretan harrapatu. 14Hala ere, senarrak susmo txarra hartu dio emazteari, hau egiaz errudun delarik. Baina gerta daiteke emaztea errugabea izanik ere senarrak susmo txarra hartzea. 15Honelako kasuetan, senarrak apaizaren aurrera eramango du emaztea eta lau kilo garagar-irin eskainiko ditu oparitzat. Ez dio irinari oliorik isuriko, ez intsentsurik ipiniko, susmo txarra dela-eta bekatua salatzeko eskaintza baita.#ez dio oliorik isuriko Lb 5,11.
16«Emakumea hurbilarazi eta Jaunaren aurrean ezarriko du apaizak. 17Ur sakratua#5,17 Ur sakratua: Adierazpen honen zentzua ez da ziurra; ez dakigu santutegian gordetzen zen uraz ala iturburu sakratu bateko uraz ari den. hartuko du buztinezko ontzi batean eta egoitzako zorutik hartutako hautsaz nahasiko du. 18Emakumea Jaunaren aurrean ipini, ilea askatu eta bekatua salatzeko oparia, senarrak bere susmo txarragatik ekarria, ezarriko dio eskuetan; apaizak, bitartean, errudunaren gain madarikazioa dakarren ur garratza#5,18 ilea askatu: Penitentzi adierazpena da seguru asko (ik. Lb 10,6), zorutik hartutako hautsa bezala (ik. 17. tx.). ur garratza: Hau da, ur kaltegarria, ur pozoitsua (ik. Ir 15,23-25). edukiko du eskuetan. 19Orduan, zin eragingo dio emakumeari, hau esanez: “Beste gizon batekin harremanik izan ez baduzu, ez bazara desohoratu eta zeure senarrari desleial izan, ez dakizula ezer txarrik gerta, madarikazioa dakarren ur garratz hau edatean. 20Baina senarrari desleial izan bazatzaizkio eta, zeurea ez den beste gizon batekin harremanak izanik, desohoratu bazara 21—apaizak une honetan madarikazio-zina eginarazten dio emakumeari—, zigor zaitzala Jaunak: sabela haizatu eta agor bihur zaitzala, zure herritarrek zuri gertatua aipa dezatela beren madarikazioak botatzean.#madarikazio-zina Ik. Is 65,15; Jr 42,18. 22Madarikazioa dakarren ur hau edan bezain laster gertatuko zaizu zigorra”. Eta emakumeak “Amen! Amen!” erantzungo du.
23«Orduan, madarikazio-hitzok idatzi eta idazkia ur garratzetan garbituko du apaizak. 24Ur hori emakumeari edanaraziko dio, barrena garraz diezaion. 25Baina aurretik, senarrak bere susmo txarragatik ekarritako oparia emakumearen eskuetatik hartu, Jaunaren aurrean aurkeztu eta aldare gainean ezarriko du. 26Oparitik irin-eskutada hartuko du oroigarri gisa eta aldare gainean erreko. Ondoren, ura edanaraziko dio emakumeari.#oroigarri gisa Lb 2,2+. 27Ura edatean, hau gertatuko da: emakumea senarrari desleial izan eta kutsaturik gelditu bada, madarikazio-ura bere barrura sartu eta garratz bihurtuko zaio, sabela haizatu eta agor geratuko da; emakume hori madarikazio-adibide izango da herritarrentzat. 28Alderantziz, emakumea kutsatua ez, baizik eta garbi badago, ez zaio gaitzik gertatuko eta izango du seme-alabarik.
29«Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako, 30edota senarrak emazteaz susmo txarra duenerako: Jaunaren aurrean aurkeztuko du emaztea, eta apaizak lege honen arabera jokatuko du. 31Senarrari ez zaio errurik egotziko, eta emazte errudunak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu».

Currently Selected:

ZENBAKIAK 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy