YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 27

27
Emakumeen oinorde-eskubidea
1Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza Tzelofhaden alabak ziren —Tzelofhad Joseren seme Manasesen leinukoa zen, Heferren semea; hau Galaadena eta hau Manasesen seme Makirrena—. Bost emakumeek aurkeztu#Tzelofhaden alabak 26,33+. 2eta Moisesen, Eleazar apaizaren, arduradunen eta elkarte osoaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, esan zuten: 3«Gure aita basamortuan hil zen; ez zen Koreren taldeko partaide izan, ezta elkartu ere haiekin Jaunaren aurka; bere bekatuagatik soilik hil zen. Ez zuen semerik utzi.#basamortuan 14,29. Koreren taldeko partaide 16,35. 4Desagertu egin behar al du horregatik gure aitaren izenak beraren senitartetik? Emaguzu, beraz, guri lur-jabetza gure aitaren anaiei bezala».
5Moisesek Jaunari aurkeztu zion arazoa,#Jaunak erantzun 9,8+. 6eta Jaunak erantzun: 7«Arrazoia dute Tzelofhaden alabek; lur-ondarea emango diezu jabetzan, beraien aitaren anaiei bezala: aitaren ondarea emango diezu. 8Eta esan israeldarrei: Gizon bat semerik gabe hiltzen bada, haren ondarea alabaren eskuetara pasatuko da. 9Alabarik ere ez badu, beraren anaiei emango zaie ondarea. 10Anaiarik ere ez badu, beraren aitaren anaiei emango zaie. 11Eta osabarik ere ez badu, gainerako ahaideetatik hurbilenekoari emango zaio ondarea eta bera izango da jabe. Lege izango dute hau israeldarrek, nik, Jaunak, Moisesi agindutakoaren arabera».
Josue Moisesen ondorengo izendatu
12Jaunak esan zion Moisesi: «Igo Abarim#27,12 Abarim: Jordan ibaiaren eta Itsaso Hilaren ekialde-ertzeko mendikatea. mendiaren gailur horretara eta israeldarrei emango diedan lurraldea ikusi ahal izango duzu bertatik.#Moisesek lurraldea ikusi Dt 3,27; 32,48-52; 34,1-4. 13Ondoren, hil eta zeure arbasoekin elkartuko zara, Aaron zure anaia elkartu zen bezala. 14Eta hori, Tzin basamortuan israeldar elkarteak aurpegi eman zidanean, nire agindua zalantzan jarri zenutelako: ez zenidaten utzi neure santutasuna israeldarren aurrean agertzen, ura sorraraziz» (Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian gertatua aipatzen da hemen).#Meriban gertatua 20,1-13.
15Moisesek esan zion Jaunari:
16—Jauna, gizaki orori bizi-arnasa ematen diozun Jainkoa, izendatu elkartearen buru izango den norbait,#Jaunak bizi-arnasa eman 16,22+. 17guduetan eta gainerako gorabeheretan gidatuko duena#27,17 guduetan… gidatuko duena: H.h., haien aurrean sartu eta irtengo dena eta haiek sarrarazi eta irtenaraziko dituena; esamoldeak buruzagiaren ekintza guztia adierazten du., Jaunaren elkartea artzainik gabeko artalde izan ez dadin.#artzainik gabeko artalde Mt 9,36+.
18Jaunak erantzun zion Moisesi:
—Hartu Josue, Nunen semea: nire espirituaz jantziriko gizona da. Eskuak gainean ezarriko dizkiozu,#Josue 13,8.16; Ir 24,13; Dt 3,28; 31,1-8; Jos 1,1-2. 19Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu eta kargua emango diozu guztien aurrean. 20Zeure aginpidearen partaide egingo duzu, israeldar elkarte osoa esaneko izan dezan. 21Halere, Eleazar apaizaren aurrean aurkeztu beharko du Josuek, apaizak «Urim» tresnen bidez niri, Jaun honi, kontsulta egiteko. Eta nire esanera#27,21 Urim: Ik. Ir 28,30 oh. nire esanera: Honela ere itzul daiteke: haren esanera, hau da, apaizak edota honek Urim-en bidez erabakitakoaren esanera. bakarrik egingo dituzte guduak, bai berak, bai israeldarren elkarte osoak.
22Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek. Josue hartu eta Eleazar apaizari eta elkarte osoari aurkeztu zien. 23Eleazarrek eskuak gainean ezarri eta kargua eman zion, Jaunak Moisesen bidez agindu bezala.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy