YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 19

19
Behi gorriaren errautsak
1Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: 2«Hona hemen nik, Jaunak, agindua: Esan israeldarrei hartzeko behi gorri bat#19,2 behi gorri bat: Antzinako erritu bitxia, agian jentil-jatorrikoa, aurkezten zaigu kap. honetan; magi kutsua du. Edonola ere kap.aren muina ez datza behi gorrian, honen errautsez eta beste zenbait gaiz prestaturiko garbikuntzarako urean baizik (ik. 9. tx.)., akats gabea eta uztarrian lotu gabea,#uztarrian lotu gabea Dt 21,3. 3eta ekartzeko Eleazar apaizari. Honek kanpalekutik atera eta bere aurrean hilaraziko du. 4Eleazar apaizak odoletik pixka bat hartu eta behatzez zazpi bider zirtatuko du elkarketa-etxolaren aurrealderantz.#odola zazpi bider zirtatu Lb 4,6; 14,7; 16,14. 5Gero, behia erabat erreko dute apaizaren aurrean: larru, haragi, odol eta heste. 6Berehala, apaizak zedro-zura, isipua#19,6 isipua: Ik. Ir 12,22 oh. eta purpura gorrimina hartu eta behia erretzen deneko sutara botako ditu.#zedro-zura, isipua eta purpura gorrimina Lb 14,4.6.49. 7Ondoren, arropak garbitu eta uretan bainatuko da, eta sar daiteke berriro kanpalekura; baina kutsaturik geldituko da arratsa arte. 8Behia erre duena ere arropak garbitu eta uretan bainatuko da, eta kutsaturik geldituko arratsa arte. 9Garbi dagoen beste norbaitek behiaren errautsak bildu eta, kanpalekutik aterata, leku garbi batean ezarriko ditu. Errauts hori erabiliko du israeldar elkarteak garbikuntzako ura prestatzeko. Ur horrekin eginiko garbikuntza-ohikuneak barkamen-opariaren balioa du.#garbikuntzako ura Heb 9,13. 10Behiaren errautsak bildu dituenak arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. Betiko lege izango da hau, bai israeldarrentzat, bai haien artean bizi den etorkinarentzat.
Garbikuntzari buruzko legeak
11«Giza gorpuren bat ukitzen duena kutsaturik geldituko da zazpi egunez. 12Hirugarren eta zazpigarren egunean garbikuntzako urez garbituko da, eta berriro garbi geldituko; baina hirugarren eta zazpigarren egunean garbitzen ez bada, ez da garbi geldituko#19,12 Hirugarren… garbi geldituko: Antzinako itzulpenen eta testuinguruaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Hirugarren egunean hartaz (hau da, garbikuntzako urez) garbituko da eta garbi geldituko da zazpigarren egunean; baina hirugarren egunean garbitzen ez bada, ez da garbi geldituko zazpigarrenean.. 13Giza gorpuren bat ukitu eta garbikuntzarik egiten ez duenak Jaunaren egoitza profanatzen du; beraz, bota egingo dute Israel herritik. Garbikuntzako urez zipriztindua izan ez denez, kutsaturik jarraitzen du.#garbikuntza egin nahi ez duena 15,30-31.
14«Hona norbait oihal-etxolan hiltzen denerako legea: barruan dauden eta hara sartzen diren guztiak kutsaturik geldituko dira zazpi egunez. 15Irekita edo behar bezala estali gabe dauden ontzi guztiak ere kutsaturik geldituko dira.
16«Landan dabilela, hila izan den nahiz berez hildako norbaiten gorpua edota giza hezurrak nahiz hilobia ukitzen dituena kutsaturik geldituko da zazpi egunez.
17«Halako kutsadura gertatzean, barkamen-oparitzat eskainitako behiaren errautsetik pixka bat ontzi batean ipiniko dute eta iturburuko ura isuriko gainetik. 18Ondoren, garbi dagoen norbaitek isipua hartu, uretan busti eta hartaz zipriztinduko ditu oihal-etxola, ontzi guztiak eta barruko lagunak; gauza bera egingo dio giza hezurrak edo hila izan denaren nahiz berez hildakoaren gorpua edota hilobia ukitu duenari ere. 19Hirugarren eta zazpigarren egunean zipriztinduko du. Ondoren, kutsaturik zegoena arropak garbitu eta uretan bainatuko da, eta zazpigarren egunean, arratsaldean, garbi geldituko. 20Kutsaturik egon eta garbikuntza egiten ez duena bota egingo dute elkartetik, Jaunaren santutegia profanatu baitu. Garbikuntzako urez zipriztindua izan ez denez, kutsaturik jarraitzen du.
21«Betiko lege izango duzue hori. Garbikuntzako urez zipriztintzen duenak garbitu egingo du arropa. Garbikuntzako ura ukitzen duenari dagokionez, kutsaturik geldituko da arratsa arte. 22Kutsaturiko gizonak ukitzen duen guztia kutsaturik geldituko da; kutsaturik dagoena ukitzen duena ere kutsaturik geldituko da arratsa arte».

Currently Selected:

ZENBAKIAK 19: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy