MARKOS 7
7
Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia
(Mt 15,1-9)
1Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi, 2eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin egiten zutela, eskuen garbikuntza#7,2 eskuen garbikuntza: Ez da txukuntasun-arazoa, erlijio-betebehar batena baizik. Kutsatu erabili dugu legezko lohitasuna adierazteko, hau zikin material hutsa baino gehiago baita. egin gabe, alegia.#eskuen garbikuntza egin gabe Lk 11,38. Ik. Ir 30,18-21. 3Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz. 4Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen#7,4 suilen: Zenbait eskuizkribuk eta oheen eransten dute. garbiketa.#garbikuntza-ohiturei buruz Mt 23,25; Lk 11,39.
5Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi:
—Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari#7,5 zaharren ohitura: Hots, Moisesen legea zehazten zuten arau eta ohituren bilduma; lege-maisuek eta fariseuek irakatsi ohi zituzten, eta ondorengoei ematen. dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?
6Jesusek erantzun zien:
—Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean:
Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza; # Herri… Is 29,13; Sal 78,36-37. # Itxurazale Mt 6,2+.
7 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
8«Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».
9Eta jarraitu zuen:
—Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko! 10Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.#Ohoratu aita-amak Ir 20,12+; Dt 5,16; Mt 15,4+. Aita… Ir 21,17+; Lb 20,9. 11Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban#7,11 Korban: Arameerazko hitz honek opari esan nahi du, Jainkoari egina bereziki.” da (hau da, Jainkoarentzat opari)», 12halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik; 13horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.
Zerk kutsatzen du gizakia?
(Mt 15,10-20)
14Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi! 15Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia». ( 16#7,16 Zenbait eskuizkribuk 16. tx.a ezartzen dute. Honela dio: Inork ulertu ahal badu, uler beza (ik. 4,23).).
17Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek.#ikasleek bakarrean galde 4,10+. 18Jesusek esan zien:
—Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu?#ikasleek ezin ulertu 4,13+. 19Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora.
Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen.#janari guztiak garbiak Eg 10,9-29; 11,5-12; Ga 2,12; Tt 1,15.
20Eta erantsi zuen:
—Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin! 21Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,#asmo eta egintza txarrak Mt 15,19+. 22adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. 23Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.
Jesusek emakume feniziarraren alaba sendatu
(Mt 15,21-28)
24Handik, Tiro#7,24 Tiro: Ik. 3,8 oh. aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon. 25Alaba espiritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion. 26Emakumea jentila#7,26 jentila: H.h., greziarra, hots, ez-judua. zen, feniziarra. Eta bere alabagandik deabrua bota zezala eskatzen zion Jesusi. 27Jesusek erantzun:
—Utzi lehenik seme-alabak asetzen; ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
28Emakumeak erantzun zion:
—Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte seme-alaben ogi-apurrak mahai azpian.
29Orduan, Jesusek:
—Ederra erantzuna! Zoaz, bada; atera da deabrua zure alabagandik.
30Itzuli zen etxera eta ohean etzana aurkitu zuen alaba; alde egina zen deabrua.
Gor-mutua sendatu
31Utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barrena, Galileako aintzirara iritsi zen berriro, Dekapolisko#7,31 Dekapolis: Ik. 5,20 oh. lurraldean zehar.
32Gizon gor bat eraman zioten, hizmotela gainera, eta eskua ezartzeko eskatu zioten.#eskuak ezarri Mt 9,18+. 33Jesusek, jendearengandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu. 34Gero, zerura begiratuz, hasperen egin eta esan zion: «Effata!#7,34 Effata: Arameerazko hitza.» (hau da, «Ireki!»).
35Eta une berean, ireki egin zitzaizkion belarriak, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen. 36Gertatua inori ez aipatzeko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten.#isiltzeko agindua 1,34+. aginduari jaramonik ez 1,45. 37Eta biziki harrituta, honela zioten: «Ongi egin du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragin».#gorrak eta mutuak Is 35,5-6 (Mt 11,5).
Currently Selected:
MARKOS 7: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso