MIKEAS 7
7
Zuzentasunik geratzen ez
1Ai ene!
Uzta bildu ondoren
hondarren bila doanari bezala
gertatzen zait:
ez du mahats-mordorik aurkitzen,
ezta hain gogoko duen
goiz-pikurik ere.
2Ez da lurralde honetan
gizon leialik gelditzen,
ezta gizartean gizon zuzenik ere:
denak odol-egarriz daude,
sarea jartzen dio batak besteari;#ez da gizon leialik Jr 5,1; Sal 14,1-3. sarea bota Jr 5,26; Sal 10,9.
3prest dituzte bi eskuak
kalte egiteko:
buruzagiak eta epaileak
eskupekoa eskatzen dute,
handikiek
beren diru-gosea adierazten;
eta bat datoz denak
nork berea egiteko#7,3 eta bat… egiteko: Hebreerazko testua iluna da..#eskupeko-zale 3,11+.
4Haietan onena, asuna bezalakoa;
zuzenena, sasia bezalakoa.
Baina badator kontuak hartzeko eguna,
zuen begirale profetak
iragarritakoa;
orduan,
estu eta larri sentituko zarete.#profeta begiralea Hab 2,1+.
5Ez fidatu lagun hurkoaz,
ezta adiskideaz ere;
kontuz zer esaten diozun
emazteari berari ere.
6Izan ere, semeak aita iraintzen du,
alaba amaren aurka ateratzen da
eta erraina amaginarrebaren aurka.
Nork bere etxekoak ditu etsai.#Mt 10,35-36 eta par.etan aipatua.
7Baina nik Jaunarengan ditut begiak,
salbatzen nauen Jainkoarengan
konfiantza;
entzungo dit, bai, Jainkoak.
Herriaren itxaropena eta otoitza
8Ez dadila poz etsaia#7,8 etsaia: Segur aski Edom da (ik. Ab 12).
nire zoritxarraz:
erori banaiz ere, jaikiko naiz;
ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.#Ez poztu Ab 12. ilunpetan egonik ere Is 9,1; 42,7; 49,9; Sal 107,10; 143,3; Lk 1,79; Jn 8,12; 12,46. Jauna dut argi Sal 18,29; 27,1.
9Jaunaren haserrea
jasan beharra dut,
haren aurka egin baitut bekatu;
baina laster erabakiko du Jaunak
nire auzia eta nire alde aterako da;
argitara eramango nau,
eta ikusi ahal izango dut
haren salbamena.#haren aurka bekatu Sal 41,5. Ik. 1,5.13; 3,8; 6,7; 7,18-19. nire auzia erabaki Jr 11,20; Sal 35,23. haren salbamena ikusi 6,5; 7,7.
10Hori ikustean, nire etsaia,
«Non duzu Jauna, zeure Jainkoa?»
esaten zidana bera,
lotsaz beteko da.
Neure begiz ikusiko dut etsaia
kaleko lokatza bezala zapaldua.#Non duzu Jauna? Jl 2,17+. etsaia lotsaz 7,16; Ab 10.
11Jerusalem, badator zure harresiak
berreraikitzeko eguna,
zure mugak zabaltzeko eguna.#harresiak berreraiki Am 9,14; Sal 51,20; Ne 2,17. mugak zabaldu Dt 19,8; Is 54,2.
12Egun hartan,
itsasoz itsaso eta mendiz mendi
etorriko zaizkizu
zeure seme-alaba sakabanatuak,
Asiriatik Egiptora
eta Nilotik Eufrates bitartekoak.
13Beste lurraldeak, berriz,
hondamendi bihurtuko dira,
bertako bizilagunen erruz,
beraien egiteen ordainetan.#Beste lurraldeak hondamendi So 1,18.
14Larra ezazu, Jauna, artzain-makilaz
zeure herria, zeurea duzun artaldea;
bakarrik eta sastraka artean
bizi baita,
inguruan lur emankorrak
dituen arren.
Larra bedi Baxan eta Galaadeko
lur marduletan, antzina bezala.#Jauna artzain 5,3; Jr 23,3; Ez 34,11-16; Sal 80,2; 95,7. zeurea duzun Dt 9,26.29; 1 Erg 8,53; Sal 28,9; 74,2. Galaadeko lurretan Jr 50,19.
15Ikusarazi#7,15 ikusarazi: Hebreerazko testuak nik ikusaraziko dio. berari mirariak,
Egiptotik atera zenuen
egunetan bezala.#Egiptotik atera zuenean bezala 6,4; Ir 13,3; Jos 24,17; Is 63,7-11; Jr 32,21-22.
16Ikusiko dituzte herriek
eta lotsatu egingo dira
beren indarraz;
hitzik gabe eta sorgor
geldituko dira.#herriak lotsatu 7,10; Is 26,11.
17Hautsa miazkatuko dute,
sugeek eta narrastiek bezala.
Dardaraz aterako dira
gordelekuetatik,
ikaraz joko dute Jaunarengana,
gure Jainkoarengana,
eta begirune izango diote.
18Zein zu bezalako Jainkorik,
zeurea duzun herrian
bizirik geldituei
gaiztakeria barkatu,
haien errebeldiari ezikusia
egiten diozun hori bezalakorik?
Zure haserreak ez du beti irauten,
onginahia baituzu atsegin.#Zein zu bezalako Is 40,18+; Sal 89,7. gaiztakeria barkatu Jr 50,20; Sal 32,1-2; 130,7-8. haserregaitza, onginahiz betea Is 30,18; Na 1,3; Jon 4,2+.
19Berriro ere errukituko zara gutaz,
lurperatuko dituzu
gure gaiztakeriak,
eta itsas hondora botako
gure bekatu guztiak.
20Horrela, zeure maitasun leiala
agertuko diezu
Jakob eta Abraham gure gurasoei,
aspaldiko egunetan
hitzeman zenien bezala.#gurasoei hitzemana Has 12,1-3; 22,16-18; 28,13-15; Is 41,8; Lk 1,73.
Currently Selected:
MIKEAS 7: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso