YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 8

8
Erregetza mirarien bidez agertua (8,1—9,34)
Jesusek legenduna sendatu
(Mk 1,40-45; Lk 5,12-16)
1Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion. 2Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion:
—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.#Legendun 10,8; 11,5; Lb 13-14; Lk 4,27; 7,22; 17,12.
3Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
—Nahi dut, izan zaitez garbi.
Berehala, legena garbitu egin zitzaion.
4Jesusek agindu zion:
—Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri#8,4 garbitasunaren ezaugarri: Ik. Mk 1,44 oh..#isiltzeko agindua 9,30; 12,16; Mk 1,34+. agindutako oparia Lb 14,1-32. Ik. Lk 17,14.
Erromatar ehuntariaren sinesmena
(Lk 7,1-10; Jn 4,46-54)
5Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion 6erreguka:
—Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean.
7Jesusek esan zion:
—Neu joango naiz sendatzera.
8Ehuntariak erantzun zion:
—Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko. 9Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du.
10Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik. 11Egia esan, asko etorriko dira sortalde eta sartaldetik, Abraham, Isaak eta Jakobekin Jainkoaren erreinuko mahaikide izateko;#asko etorriko dira Lk 13,28-29. 12erreinuaren oinordeko zirenak#8,12 erreinuaren oinordeko zirenak: H.h., erreinuko semeak, hau da, juduak., berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu Jainkoak. Negarra eta hortz-karraska izango dira han».#kanpora, ilunpetara 22,13; 25,30. Negarra eta hortz-karraska 13,42.50; 22,13; 24,51; 25,30; Lk 13,28.
13Ondoren, ehuntariari esan zion:
—Zoaz etxera, eta gerta bekizu sinetsi duzun bezala.
Eta ordu hartan bertan sendatua gertatu zen morroia.#sinetsi duzun bezala 9,29; 15,28.
Jesusek Simonen amaginarreba sendatu
(Mk 1,29-31; Lk 4,38-39)
14Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez. 15Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak alde egin; orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaion.
Gaixo asko sendatu
(Mk 1,32-34; Lk 4,40-41)
16Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen.#hitzaren indarra 8,8; Mk 2,10-11; Lk 4,36; 1 Ts 2,13; Heb 4,12. 17Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana:
Hark gure ahuleriak
hartu zituen bere gain,
gure gaitzen zama jasan. # Hark… Is 53,4. Ik. 1,22+; 1 P 2,24.
Jesusi jarraitzeko baldintzak
(Lk 9,57-62)
18Bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste aldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek. 19Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez:
—Maisu, noranahi jarraituko dizut.
20Jesusek esan zion:
—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.#Gizonaren Semea 9,6; 12,8; 16,13.27; 17,22; 20,18; 24,30; 25,31; 26,64; Dn 7,13; Mk 2,10+; Lk 5,24+; Jn 1,51; 3,13-14; Eg 7,56; Ap 1,13; 14,14.
21Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion:
—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.#uztazu lehenbizi Has 50,5; 1 Erg 19,20; Tb 4,3.
22Baina Jesusek erantzun:
—Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.#Jarraitu niri 4,19+. Ik. 10,37; 16,25-26.
Jesusek ekaitza baretu
(Mk 4,35-41; Lk 8,22-25)
23Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.
24Bat-batean, ekaitz gogorra sortu zen aintziran, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. 25Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez:
—Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!
26Hark esan zien:
—Zergatik zarete hain beldur, sinesmen gutxikook?
Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen.#sinesmen gutxikook 6,30+. 27Ikasleek, harriturik, honela zioten: «Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»
Jesusek Gadarako deabrudunak sendatu
(Mk 5,1-20; Lk 8,26-39)
28Jesus aintziraz beste aldera, gadaratarren lurraldera#8,28 gadaratarren lurraldea: Gadara, Genesaret aintziraren hego-ekialdera zegoen Dekapoliseko hiria zen. iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen. 29Eta deiadarka hasi zitzaizkion:
—Zer duzu gurekin, Jainkoaren Seme horrek? Garaia baino lehen guri oinaze ematera etorri al zara hona?#Zer duzu gurekin? Ep 11,12; 1 Erg 17,18; Mk 1,24; 5,7; Lk 4,34; Jn 2,4.
30Handik urrutira gabe, txerri-talde handi bat zebilen uxarrean. 31Deabruek eskatu zioten Jesusi:
—Botatzekotan, bidal gaitzazu txerri-taldera.
32Jesusek esan zien:
—Zoazte.
Haiek irten eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-talde osoa ezpondan behera aintzirara amildu zen, eta denak uretan galdu.
33Txerrizainek ihes egin zuten eta, herrira joanik, dena kontatu zuten, baita deabrudunena ere. 34Orduan, herri guztia atera zen Jesusengana eta, ikusi zutenean, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten.

Currently Selected:

MATEO 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy