YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 21

21
Jerusalemen. Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (21,1—23,39)
Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu
(Mk 11,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)
1Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi#21,1 Oliamendi: Jerusalemen ekialdera, hiritik hurbil dagoen muinoa, hiritik Zedron ibai-arroak bereizten duela. inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek, 2esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri. 3Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: “Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu”».
4Hori Jainkoak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:
5 Esan Sion hiri ederrari:
Hara, badatorkizu zeure erregea,
apal eta astotxo baten gainean,
astakume baten gainean.#Esan… Za 9,9. Ik. Is 62,11.
6Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten. 7Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen. 8Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean; beste batzuek, berriz, zuhaitzei adaxkak moztu eta bidean hedatu zituzten. 9Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka:
«Hosanna Daviden Semeari!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena!
Gora Jainko gorena # 21,9 Hosanna: Ik. Mk 11,9 oh. Gora Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru goienetan. !#Hosanna… 23,39; Sal 118,25-26; Lk 13,35. datorrena 3,11+.»
10Jesus Jerusalemen sartu zenean, hiri osoak, asaldaturik, galdetzen zuen:
—Nor dugu hau?
11Jendeak erantzuten zuen:
—Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.#Jesus profeta 16,14+.
Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe
(Mk 11,15-19; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)
12Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan#21,12 salerosketan: Ik. Mk 11,15 oh. ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli. 13Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».#Nire… Is 56,7; Jr 7,11.
14Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen. 15Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako.#Daviden semea 1,1+. 16Eta esan zioten:
—Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?
Jesusek erantzun zien:
—Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?#Umetxoen… Sal 8,3.
17Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara#21,17 Betania: Jerusalemdik 3 km ingurura, Oliamendiren ekialdeko maldan zegoen herrixka., eta han eman zuen gaua.
Pikondoaren madarikazioa: fedea eta otoitza
(Mk 11,12-14.20-24)
18Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen. 19Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!»
Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa.#fruiturik gabeko pikondoa Lk 13,6-9. 20Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi:
—Nolatan ihartu da bat-batean pikondoa?
21Jesusek erantzun:
—Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.#mendia tokiz aldatu 17,20+. 22Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue.#Jainkoari eskatu 18,19+.
Nondik Jesusen aginpidea?
(Mk 11,27-33; Lk 20,1-8)
23Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka:
—Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?#Jesusen aginpidea 7,29; 8,8-10.13; 28,18; Jn 2,18.
24Jesusek erantzun zien:
—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela. 25Joanek noren aginduz bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz?
Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.#Joanen bataioa 3,6+. ez genion sinetsi 21,32; Lk 7,30. 26Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur izan behar, guztiek profetatzat baitaukate Joan».#jendearen beldur 14,5; 21,46. Joan profeta 14,5+.
27Beraz, erantzun zioten:
—Ez dakigu.
Jesusek, orduan:
—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
Seme bien parabola
28Jesusek esan zien: «Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme zituen. Batarengana joan eta esan zion: “Seme, hoa gaur mahastira lanera”. 29Hark erantzun zion: “Ez dut nahi”; baina handik berehala damutu eta joan egin zen. 30Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun: “Banoa, jauna”; baina ez zen joan. 31Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun zioten.
Jesusek esan zien: «Benetan diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. 32Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz#21,32 Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz: H.h., zuzentasunezko bidean., eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.#zergalariak Lk 3,12; 7,29; 18,9-14; 19,1-10. emagalduak Lk 7,37-50.
Nekazari hiltzaileen parabola
(Mk 12,1-12; Lk 20,9-19)
33«Entzun beste parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.#mahastia Is 5,1-2. 34Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere morroiak bidali zizkien nekazariei, fruitutik zegokion partea jasotzera.#morroiak bidali 22,3. 35Baina nekazariek morroiak hartu eta bata jo, bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten.#hartu eta hil 22,6; 23,37. 36Berriro beste morroi batzuk bidali zizkien, aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. 37Azkenik, bere semea bidali zien, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.#semea bidali Jn 3,16-17; 1 Jn 4,9. 38Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta egin gaitezen mahastiaren jabe”.#Oinordekoa duk Ga 3,16; 4,7; Heb 1,2. 39Hartu, mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten».
40Jesusek galdetu zien:
—Zer egingo ote die nekazari horiei mahasti-jabeak itzultzean?
41Erantzun zioten:
—Gupidarik gabe hilko ditu eta bere garaian fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia.
42Jesusek esan zien:
—Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena:
Etxegileek baztertutako harria
giltzarri gertatu da.
Jaunak egin du hori,
gure begien harrigarri?#Etxegileek… Sal 118,22-23 (Eg 4,11; 1 P 2,7).
43«Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio. 44Eta harri honen gainera erortzen dena lehertu egingo da, eta harri hau inoren gainera erortzen bada, txikitu egingo du#21,44 Zenbait eskuizkribuk ez dakar 44. tx. hau.».
45Parabola hauek entzutean, Jesus beraiengatik ari zela jabetu ziren apaizburuak eta fariseuak. 46Hargatik, hura atxilotu nahian zebiltzan, baina jendearen beldur ziren, denek profetatzat zeukaten eta.#jendearen beldur 14,5; 21,26. Jesus profeta 16,14+.

Currently Selected:

MATEO 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy