YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 10

10
Hirurogeita hamabiak bidali
(Mt 9,37-38)
1Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi#10,1 hirurogeita hamabi: Zenbait eskuizkribu baliotsuk hirurogeita hamar diote. ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara.#Ik. 9,1-5.#bidali Mt 10,5+. binaka Mk 6,7+. 2Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara.#Uzta ugaria Jn 4,35-38.
3«Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.
4«Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.#Ik. 22,35-36. 5Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”. 6Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra#10,6 bakezalerik: H.h., bakearen seme-alabarik. hutsean geldituko da zuen agurra: H.h., zuengana itzuliko da (bakea). Juduen arteko agurra elkarri bakea opatzea zen.. 7Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.#langileari saria zor Mt 10,10+.
8«Herriren batean sartu eta ongi hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik, 9sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Gainean duzue Jainkoaren erregetza”.#Gainean duzue 10,11; 11,20; 17,21; 19,11; 21,31; Mt 3,2; 4,17. Jainkoaren erregetza 4,43+. 10Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta esan: 11“Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen#10,11 hautsa astindu: Ik. Mk 6,11 oh. dizuegu. Dena dela, jakin ezazue gainean duzuela Jainkoaren erregetza”.#hautsa astindu 9,5; Eg 13,51. 12Hona nik esan: Auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du herri hark baino.#Sodoma Mt 10,15+.
Galileako herriak madarikatu
(Mt 11,20-24)
13«Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuen artean adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz estaliz eta hautsetan eseriz#10,13 Korozain, Betsaida: Kafarnaum ondoko herrixkak. Tiro eta Sidon: Ik. Mt 11,21 oh. hautsetan eseri: Ik. Mt 11,21 oh..#Betsaidan mirariak Mt 11,21+. Tiro eta Sidon Mt 11,21+. 14Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino. 15Eta zu, Kafarnaum,
«zeruraino altxatuko al zara?
Lurraren barreneraino eroriko zara! # Ik. Is 14,13-15. Kafarnaum Mt 11,23+.
16«Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak, ni ez nau onartzen; ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».#Zuei entzun, niri entzun 9,48; Mt 10,40; Jn 13,20.
Hirurogeita hamabien itzulera
17Hirurogeita hamabi#10,17 Hirurogeita hamabi: Ik. 10,1. ikasleak poz-pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi:
—Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.
18Jesusek esan zien:
—Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas.#Satanas zerutik erori 11,20; Jn 12,31; Ap 12,9; 20,2-3. 19Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menderatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin.#sugeak zapaldu Sal 91,13; Mk 16,18. 20Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako.#izenak zeruan idatzirik Dn 12,1; Ap 3,5; 13,8; 17,8; 20,12.15; 21,27.
Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea
(Mt 11,25-27; 13,16-17)
21Une hartan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan zuen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.#Jesus eta Espiritu Santua 4,1+. ikasiei ezkutatu Mt 11,25+. jende xumeari agertu Mt 11,25+.
22«Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak».#Aita, Semea Mt 11,27+.
23Eta ikasleak bakarrean harturik, esan zien: «Zorionekoak zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak!#Zorionekoak Mt 5,3+. 24Zeren, egia esan, profeta eta errege askok ikusi nahi izan baitzuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun».#Ik. Jn 8,56; 1 P 1,10-12.
Samariar ona
(Mt 22,34-40; Mk 12,28-31)
25Orduan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion:
—Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?#azpikeriaz 11,16.53-54; 14,1; 20,20; Mt 16,1+.
26Jesusek esan zion:
—Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?
27Hark erantzun:
—Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.#Maita… Dt 6,5. lagun hurkoa… Lb 19,18. Ik. Mt 5,43+.
28Jesusek erantzun zion:
—Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.#Bete eta bizia izango Lb 18,5; Erm 10,5.
29Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi:
—Eta nor da nire lagun hurkoa?
30Jesusek erantzun zion:
—Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. 31Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. 32Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar#10,32 lebitar: Kultuko bigarren mailako zerbitzuen kargua zuten lebitarrek tenpluan: musika eta kantua, oparien prestaketa, hamarrenak biltzea eta tenpluko polizi lana. batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. 33Baina bidaian zen samariar#10,33 samariar: Ik. Mt 10,5 oh. bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.#samariarrak 9,52+. 34Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz#10,34 olioa eta ardoa: Oinazeak gozatzeko eta zauriak garbitzeko erabili ohi zituzten garai hartan. igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. 35Biharamunean, zilarrezko bi txanpon#10,35 zilarrezko bi txanpon: H.h., bi denario; ik. Mk 6,37 oh. atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut». 36Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?
37Lege-maisuak erantzun zion:
—Hartaz errukitu zenak.
Jesusek esan zion, orduan:
—Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.#egin 10,25.28.
Jesusek Marta eta Mariari bisita egin
38Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen.#Marta eta Maria Jn 11,1-44; 12,2-3. 39Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarrita#10,39 Jaunaren oinetan jarrita: Jarrera honek maisuarenganako ikaslearen jarrera berezia adierazten du (ik. 8,35)., honen hitza entzuten zegoen. 40Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:
—Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.
41Jaunak, ordea, erantzun zion:
—Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri; 42baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

Currently Selected:

LUKAS 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy