LEBITARRENA 8
8
LEHENENGO APAIZEN SAGARAPENA (8,1—10,20)
Sagarapen-ohikunea
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:#Apaizen sagarapena 6,12-16; Ir 29,1-37; 40,12-15. 2«Hartu zeurekin Aaron eta beronen semeak; hartu jantziak ere, gantzuketa-olioa, barkamen-oparirako zekorra, bi ahari eta legamia gabeko ogien saskia,#apaiz-jantziak Ir 28; 39,1-30. 3eta bildu elkarte osoa elkarketa-etxolaren sarreran».
4Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek. Elkartea elkarketa-etxolaren sarreran bildu zenean, 5Jaunak egiteko agindu zuena adierazi zien Moisesek. 6Gero, Aaron eta beronen semeak hurbilaraziz, uretan garbitzeko eskatu zien. 7Ondoren, tunika jantzi zion Aaroni, gerrikoaz lotu eta mantua jarri; gainetik efoda#8,7 efoda: Ik. Ir 28,6 oh. ezarri zion eta xingolaz lotu. 8Bularrekoa ipini zion, eta bertan «Urim» eta «Tumim»#8,8 Bularrekoa, Urim eta Tumim: Ik. Ir 28,15 eta 30 oh.ak. epaigailuak. 9Buruzapia ezarri zion buruan, eta buruzapiaren aurrealdean urre garbizko xafla, diadema sakratua#8,9 diadema sakratua: Ik. Ir 28,36-38 eta 39,30-31., Jaunak agindua zion bezala.
10Moisesek, gantzuketa-olioa harturik, egoitza eta bertan zegoen guztia gantzutu zuen eta sagaratu.#egoitza sagaratu Ir 40,9-11. 11Zazpi aldiz zirtatuz, aldarea bere tresna guztiekin eta aska bere oinarekin gantzutu zituen eta sagaratu. 12Aaron ere, burura olioa isuriz, gantzutu egin zuen eta sagaratu.
13Gero, Aaronen semeak hurbilaraziz, tunikak jantzarazi zizkien, gerrikoak lotu eta kapelak ezarri, Jaunak agindua zion bezala.
14Barkamen-oparirako zekorra ekarrarazi zuen. Aaronek eta beronen semeek eskuak zekorraren buruan ezarri ondoren, 15hil egin zuen Moisesek eta, odola harturik, behatzez aldare-ertzeko adarrak igurtzi zituen alde guztietatik, aldarearen garbikuntza eginez; gainerako odola aldare-oinean isuri zuen; horrela, aldarea sagaratu zuen#8,15 sagaratu zuen: Aldareari izaera profanoa kentzen zaiola esan nahi da, eginkizun sakratuetarako bereizita utziz., garbikuntza-ohikunea haren gain eginez.#aldarea sagaratu Ez 43,20-22. 16Ondoren, heste gaineko gantza, gibela estaltzen zuena eta giltzurrunak berauen gantzarekin harturik, aldarean erre zituen. 17Baina zekorraren gainerakoak —larrua, haragia eta hesteak— kanpalekutik atera eta erre egin zituen, Jaunak agindua zion bezala.
18Gero, erre-oparirako aharia ekarrarazi zuen. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren, 19hil egin zuen Moisesek, eta odolaz aldarea zipriztindu zuen alde guztietatik. 20Aharia zatitu egin zuen eta burua, zatiak eta gantzak erre. 21Hesteak eta hankak uretan garbitu zituen, eta ahari osoa erre zuen aldarean, Jaunak agindua zion bezala. Erre-oparia izan zen, eta Jaunak atseginez onartu zuen bere ohorez erretako oparia.
22Ondoren, bigarren aharia ekarrarazi zuen, apaizak sagaratzeko erabiltzekoa. Aaronek eta beronen semeek ahariaren buruan eskuak ezarri ondoren, 23hil egin zuen Moisesek eta, odola harturik, eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtzi zizkion Aaroni. 24Aaronen semeei ere, hurbilaraziz, eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak odolaz igurtzi zizkien; gainerako odola aldare-inguru guztian isuri zuen. 25Hartu zituen gero buztaneko gantza, heste gainekoa eta gibela estaltzen zuena, giltzurrunak berauen gantzarekin eta eskuineko izterra. 26Hartu zituen ere legamia gabeko opil bat, olioz oraturiko opil bat eta talo bat Jaunaren aurrean zegoen legamia gabeko ogien saskitik, eta gantzen eta eskuineko izterraren gainean ezarri. 27Hori guztia Aaronen eta beronen semeen eskuetan jarri zuen, eta hauek Jaunari eskaini zioten, errituzko aurkezpen-keinua eginez#8,27 errituzko aurkezpen-keinua eginez: Ik. Ir 29,24 oh.. 28Gero, Moisesek berriro haien eskuetatik hartu eta aldarean erre zuen guztia, erre-opari gisa eskainitakoaren gainean. Apaizen sagarapenerako oparia izan zen, eta Jaunak atseginez onartu zuen bere ohorez erretako oparia. 29Moisesek bularra hartu eta, errituzko aurkezpen-keinua eginez, Jaunari eskaini zion. Hori zen sagarapen-aharitik Moisesi zegokion zatia, Jaunak agindua zion bezala. 30Moisesek gantzuketa-oliotik eta aldare gainean zegoen odoletik harturik, Aaron eta beronen jantziak eta semeak eta berauen jantziak zipriztindu zituen; honela, bai Aaron eta semeak, bai beraien jantziak, sagaratu zituen.
31Moisesek esan zien Aaroni eta beronen semeei: «Egosi haragia elkarketa-etxolaren sarreran; han bertan jango duzue sagarapenerako prestaturiko saskian dagoen ogiarekin batera, nik jaso nuen aginduaren arabera: “Aaronek eta beronen semeek jango dute”. 32Sobera gelditzen diren haragia eta ogia erre egingo dituzue. 33Ez duzue elkarketa-etxolaren sarreratik alde egingo zazpi egunez, apaiz-sagarapena burutu arte; zazpi egun iraungo baitu apaizgoa hartzeko ohikuneak#8,33 apaizgoa hartzeko ohikuneak: Apaizen sagarapena eta apaizgoa hartzeko ohikunea irudizko esamolde batez adierazten ditu jatorrizko testuak: eskuak bete.. 34Gaur egin den bezala egiteko agindu du Jaunak, zuen bekatuen barkamena lortzeko. 35Beraz, zazpi egunez, gau eta egun geldituko zarete elkarketa-etxolaren sarreran; ondoren, Jaunak ezarritako zerbitzua bete ahal izango duzue, hil gabe. Agindu hori jaso dut nik Jaunarengandik».#hil gabe Ir 19,12; 20,18-19; Is 6,5-7.
36Jaunak Moisesen bidez aginduriko guztia egin zuten Aaronek eta beronen semeek.
Currently Selected:
LEBITARRENA 8: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: