LEBITARRENA 7
7
Ordain-oparia
1«Hona hemen ordain-opariei buruzko ohikunea. Opari guztiz sakratuak dira.#ordain-opariak 5,14+. 2Ordain-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da. Oparigaiaren odolaz aldarea zipriztinduko da alde guztietatik. 3Haren gantz guztiak aurkeztuko dira: buztana, heste inguruko gantza, 4giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik, 5erre egingo du apaizak aldarean, Jaunaren ohorez erretako opari gisa. Ordain-oparia da hau. 6Apaiz-familietako gizonezkoek bakarrik jan dezakete, eta toki sakratuan jan ere, opari guztiz sakratua baita. 7Hala barkamen-opariak nola ordain-opariak, biek ohikune bera dute. Oparigaia barkamen-ohikunea egin duen apaizarentzat izango da.
Apaizei dagokiena
8«Oparigaien larrua erre-oparia eskaintzen duen apaizari dagokio. 9Labore-opariak, nahiz labean erreak nahiz eltzean edo zartaginean prestatuak, eskaintzen dituen apaizari dagozkio. 10Baina gainerako labore-opariak, bai oliotan oratuak, bai oratu gabeak, Aaronen ondorengo guztiei hainbana dagozkie.
Elkartasun-oparia
11«Hona hemen Jaunari aurkeztu beharreko elkartasun-opariei buruzko ohikunea.#elkartasun-opariak 3,1+. 12Esker onez eskainia bada, sakrifiziorako opariaz gain, oliotan oraturiko legamia gabeko opilak, oliotan bustiriko legamia gabeko taloak eta olioz nahasiriko irina eskainiko dira.#Esker onez eskainia 22,29; Jr 33,11; Sal 116,17; 2 Kro 29,31. 13Horrez gain, legamiadun ogia eskainiko da, esker onez eskaintzen den elkartasun-opariarekin batera. 14Halako bat bereiziko da eskaintza-mota bakoitzetik Jaunarentzat emaitza gisa, eta atal hori elkartasun-oparigaiaren odolaz aldarea zipriztindu duen apaizarentzat izango da. 15Esker onez eskainitako elkartasun-opariko aberearen haragia, eskaini den egun berean jango da; ez da deus ere geldituko biharamun goizerako.#deus ere ez biharamunerako 22,30. Ik. 19,5-8.
16«Elkartasun-oparia botoren bat betetzeko edo norberaren borondatez egina bada, oparigaia opaldua izan den egunean jango da; sobera gelditua hurrengo egunean jan daiteke;#botozkoa, borondatezkoa 22,18-23; Zen 15,3. botozkoa Sal 22,26; 50,14. borondatezkoa Dt 16,10; Ez 46,12; Esd 3,5. 17baina hirugarren egunerako ezer geldituko balitz, erre egingo da. 18Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke; gaitzesgarria da haragi hori, eta hartatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu.#haragi gaitzesgarria 19,7. 19Gainera, zernahi kutsatu ukitzen duen haragia ez daiteke jan; erre egingo da.
«Opalduriko haragia, legez garbi daudenek bakarrik jan dezakete.#garbi daudenak bakarrik 22,3-7. 20Kutsatua egonik, Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota#7,20 herritik bota: H.h., senitartetik baztertu. Sarritan datorren esamolde honek, seguruen, giza eta erlijio-elkartetik jaurtia izatea adierazten du; egoera horretan, bizi-lokarriak hautsirik, heriotzara kondenatua bezala gelditzen da pertsona. egingo dute.#kutsadura-egoerak 12—15. herritik bota 7,25.27; 17,9; 18,29; 23,29-30; Has 17,14; Ir 12,15-19; Zen 9,13. 21Berdin, zerbait kutsatua ukitu ondoren —giza kutsadura dela, abere-kutsadura edo beste edozein kutsadura higuingarri dela— Jaunari eskainiriko elkartasun-opariko haragia jaten duena, herritik bota egingo dute».
Arau orokorrak
22Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 23«Esan israeldarrei: Ez duzue jango zezen, ardi edo ahuntzen gantzik.#ez gantzik jan 3,17+. 24Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik. 25Jaunaren ohorez erretzeko oparigai den aberearen gantza jaten duena, herritik bota egingo duzue. 26Biziko zareten edozein lekutan, ez duzue hegazti- edo abere-odolik jango.#ez odolik jan 3,17+. 27Odola jaten duen oro, herritik bota egingo duzue».
Apaizei dagokiena
28Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 29«Esan israeldarrei: Elkartasun-oparia Jaunari eskaintzean, eskaintzaileak Jaunari dagokion zatia aurkeztuko du;#Elkartasun-oparia 3,1+. 30bere eskuz eramango du Jaunari sagaratu beharrekoa: gantzak eta bularra. Bularra Jaunari eskainiko dio, errituzko aurkezpen-keinua eginez. 31Gantzak apaizak erreko ditu aldarean; aurkezturiko bularra, berriz, Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da. 32Opaldutako aberearen izterra ere apaizarentzat gordeko duzue: 33elkartasun-opariko odola eta gantza eskaintzen dituen apaizari dagokion zatia da. 34Izan ere, aurkezturiko bularra eta aparte utzitako izterra neuk hartu ditut israeldarrengandik —horien elkartasun-oparietatik— eta Aaron apaizari eta beronen ondorengoei eman: betiko dagokien partea da.#apaizei dagokien partea 10,15; Dt 18,3; Ne 12,44-47. 35Horra hor Jaunaren ohorez erretako oparietatik Aaroni eta beronen ondorengoei dagokien partea, Jaunaren apaiz izateko izendatuko dituzten egunetik. 36Hala emateko agindu die Jaunak israeldarrei, apaiz sagaratuko dituen egunetik. Betiko legea da hau belaunez belaun».
Azkena
37Horiek dira opariei buruzko arauak: erre-opari, labore-opari, barkamen- eta ordain-opari, apaizen sagarapeneko opari eta elkartasun-opariei buruzko arauak, 38Jaunak Moisesi Sinai mendian adieraziak, israeldarrei Sinai basamortuan opariak egiteko agindu zien egunean.
Currently Selected:
LEBITARRENA 7: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: