LEBITARRENA 6
6
APAIZENTZAT ARAUAK (6,1—7,38)
Erre-oparia
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Honako arau hauek emango dizkiezu Aaroni eta beronen ondorengoei:
«Hona hemen erre-opariei buruzko ohikunea: Erre-oparia gau osoan egongo da erretzen aldare gainean; aldareko sua ez da itzaliko.#erre-opariak 1,3+. 3Goizean, apaizak, lihozko tunika eta lihozko galtzak jantzirik, erre-opariko aberearen errautsak aldaretik bildu eta aldare ondoan utziko ditu.#lihozko galtzak Ir 28,42. 4Ondoren, arropak aldatu eta errautsa kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera. 5Aldare gainean pizturik dagoen sua ez da inoiz itzaliko; goizero apaizak egurra botako dio, gainean erre-oparia atondu eta elkartasun-oparigaien gantzak erreko. 6Aldareko sua beti egongo da pizturik, inoiz ere itzali gabe.
Labore-oparia
7«Hona hemen labore-opariei buruzko ohikunea: Aaronen ondorengoei dagokie Jaunaren aurrean, aldarearen aitzinean, aurkeztea.#labore-opariak 2,1+. 8Eskaintzatik, olioz nahasiriko eskutada bat irin, intsentsu guztiarekin batera, hartu eta aldarean erreko dute, Jaunak atseginez onartzen duen oroigarritzat. 9Eskaintzaren gainerakoa Aaronek eta beronen ondorengoek jango dute; legamiarik gabe eta toki sakratuan jango dute, elkarketa-etxolaren atarian;#toki sakratuan jan 6,19; 7,6; 10,13; 24,9. 10ez dute legamiarekin erreko, neure ohorez erretako oparietatik ematen diedan partea baita. Guztiz sakratua da, barkamen-oparia eta ordain-oparia bezainbeste. 11Aaronen ondorengoetariko gizonezkoek bakarrik jan dezakete. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, Jaunaren ohorez erretako opariei dagokienez. Horiek ukitzen dituen edonor sakratu bihurtzen da».#gizonezkoek bakarrik 6,22; 7,6. Ik. 10,14; 22,12-13.
12Jaunak esan zion Moisesi: 13«Hona hemen Aaronek eta beronen ondorengoek, apaiz sagaratuak izan ondoren, Jaunari eskaini behar dioten oparia: lau kilo irin garbi eguneko, erdia goizean eta beste erdia arratsaldean.#apaiz sagaratuak 8,1+. 14Zartaginean prestatuko dituzte olioarekin ongi nahasiak, eta zatiak eginda eskainiko#6,14 zatiak eginda eskainiko: Testua iluna da eta itzulpena zalantzazkoa.. Jaunak atseginez onartzen duen oparia da. 15Hala egingo dute apaiz nagusi sagaratuak izango diren Aaronen ondorengo guztiek ere. Betiko legea da. Jaunarentzat erreko dute oso-osorik oparia; 16hain zuzen, apaizaren labore-opari guztiak erabatekoak dira; ez dituzte jango».
Barkamen-oparia
17Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 18«Esan Aaroni eta beronen ondorengoei:
«Hona hemen barkamen-opariei buruzko ohikunea: Barkamen-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da, Jaunaren aurrean. Opari guztiz sakratua da.#barkamen-opariak 4,1+. 19Eskaintzen duen apaizak jango du, eta toki sakratuan jan ere, elkarketa-etxolaren atarian. 20Haragi opaldua ukitzen duen edonor sakratu bihurtzen da eta jantziren bat haren odolaz zipriztindurik gertatzen bada, toki sakratuan garbituko da. 21Haragia egosi deneko ontzia buztinezkoa bada, hautsi egingo da; brontzezkoa bada, berriz, gogor igurtzi eta uretan garbituko.#ontzia hautsi Ik. 11,32-33. 22Apaiz-familietako gizonezkoek bakarrik jan dezakete. Opari guztiz sakratua da. 23Baina ez dute jango barkamen-oparitzat eskainitako abererik, baldin eta haren odola elkarketa-etxolara eramana izan bada, santutegian barkamen-ohikunea egiteko; erre egingo da.#odola elkarketa-etxolara eramana 4,5.16.
Currently Selected:
LEBITARRENA 6: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso