LEBITARRENA 25
25
Urte santuak
Lurrarentzat atseden-urtea (Urte sabatikoa)
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai mendian:#Urte sabatikoa: lurrarentzat atseden-urtea Ir 23,10-11; Dt 15,1-11; Ne 10,32; 1 M 6,48-54. 2«Esan israeldarrei: Emango dizuedan lurraldean sartu ondoren, atseden emango diozue lurrari aldizka, Jaunaren ohorez.#lurraldearen emaitza 14,34+. 3Sei urtez ereingo duzue zeuen soroetan, sei urtez inausiko mahastiak eta bilduko uztak; 4baina zazpigarrenean atseden osoa izango du lurrak; Jaunari sagaraturiko atseden-urtea izango da. Urte horretan ez duzue ereingo soroetan, ez mahastirik inausiko; 5ez duzue moztuko azken uztaren ondoren berez erneko den garirik, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastien fruiturik: atseden-urtea izango da lurrarentzat. 6Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere. 7Zuen abereek eta basabereek, berriz, lurrak berez ematen duena izango dute janari.
Askapen Urtea (Jubileu Urtea)
8«Konta itzazue zazpi asteko egunak adina urte, zazpi bider zazpi, alegia, berrogeita bederatzi urte guztira.#Askapen Urtea Is 61,1-2; Jr 34,8-16. 9Aldi horren buruan, zazpigarren hilaren hamarrean, Barkamen Egunean, alegia, adarra joko duzue ozenki lurralde osoan.#Barkamen Eguna 16,1+. 10Berrogeita hamargarren urtea urte santutzat hartuko duzue eta “Jubileu Urte#25,10 Jubileu Urtea: Jubileu izena «iobel» (adar) hitzetik dator, adar-soinuz aldarrikatzen baitzen. Askapen-urtea zen, bai pertsonentzat, bai famili ondareentzat; haiek askatasuna berreskuratzen zuten, hauek beren jatorrizko jabeengana itzultzen. Halere, Israelen historian ez zen sekula benetan indarrean egon Jubileu Urtea.” emango diozue izen. Urte horretan askapena aldarrikatuko duzue zeuen lurraldeko biztanle guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du, nor bere senitartera itzuliko da. 11Horrela, bada, berrogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera Jubileu Urtea ospatuko duzue: ez duzue ereingo, ez berez ernetako garirik moztuko, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastietan. 12Jubileu Urtea izango baita, zuek santutzat hartu beharrekoa. Jan ahal izango duzue, ordea, lurrak berez emango duena.
13«Jubileu Urtean zuetako bakoitzak bere lurren jabetza berreskuratuko du. 14Herritarren artean lursailak saltzean nahiz erostean, ez egin kalterik batak besteari: 15salerosketak egitean, izan kontuan azken Jubileu Urteaz gero igarotako urteak eta hurrengoa arte falta direnak: 16zenbat eta urte gehiago falta, hainbat eta handiagoa prezioa; zenbat eta urte gutxiago, hainbat eta txikiagoa prezioa, saltzen dena gelditzen diren uztak baitira.
17«Ez biezaio inork herritarrari kalterik egin; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. 18Bete nire legeak, gorde nire erabakiak. Bete eta lasai biziko zarete lurraldean. 19Lurrak zuek ase arte jateko adina uzta emango du, eta kezkarik gabe bizi ahal izango zarete bertan.
20«Behar bada galdegingo duzue: “Zer jango dugu zazpigarren urtean, ezin badugu erein, ez uztarik bildu?” 21Hara, nik, Jaunak, ondasunez beteko zaituztet seigarren urtean, lurrari aginduko diot hiru urterako adina uzta emateko. 22Zortzigarren urtean berriro ereingo duzue; baina bitartean, bederatzigarren urtean uzta bildu artean, uzta zaharretik jan ahal izango duzue.
Lurrak berreskuratzeko eskubidea
23«Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak.#etorkin lurrean, ostatuz Sal 39,13; Sal 119,19; 1 P 2,11. 24Beraz, jabetzan emango dizuedan lurraldean, jarri indarrean lurrak berreskuratzeko eskubidea.
25«Zuetako batek zorrak egin eta lursailen bat ezinbestean saltzen badu, haren ahaide hurbilenak berreskuratuko du hark saldutakoa, horretarako eskubidea baitu.#ahaide hurbilenak 25,47-49; Rt 4,1-12. 26Norbaitek, jabetza berreskura diezaiokeen ahaiderik eduki ez arren, bere kabuz horretarako adina diru lortzen badu, 27bere lursailaren jabetza berreskuratuko du, hurrengo Jubileu Urtea arte falta diren urteen arabera erosleari zor dion diru-kopurua itzuli ondoren. 28Baina jabetza berreskuratzeko adina diru lortzeko gauza ez bada, eroslearen esku geldituko da Jubileu Urtea arte. Orduan, erosleak ez du jadanik berea izango, eta jatorrizko jabeak berreskuratuko du.
29«Harresidun hiri bateko etxebizitza saltzen duenak mugatua du berreskuratzeko eskubidea: salmenta-egunaren ondoko urtean bakarrik berreskura dezake. 30Berreskuratzen ez badu, behin urtea burutuz gero, eroslearen eta beronen ondorengoen esku geldituko da betiko; Jubileu Urtean ere ez dute jabetza galduko. 31Aitzitik, harresi gabeko herri irekietako etxeak baserri-lurren arabera hartuko dira: berreskuratze-eskubidea noiznahikoa da eta, dena dela, Jubileu Urtean etxea bere jatorrizko jabeari itzuliko zaio.
32«Lebitarrei dagokienez, noiznahi izango dute lebitar-hirietan#25,32 lebitar-hirietan: Lebitarren hirien egoera berezia zen. Lebiren leinukoek ez zuten lur-ondarerik jaso lurraldea banatzerakoan, zenbait hiri baizik, eta hiri horiek ziren lebitarren ondasun bakarra; hiri horietan, beraz, ez du inork, lebitarrek izan ezik, eskubide iraunkorrik. dituzten etxeak berreskuratzeko eskubidea.#lebitar-hiriak Zen 35,1-8; Jos 21,1-42; Ez 48,13-14. 33Etxea erosi duena beste lebitar bat bada ere, Jubileu Urtean jatorrizko jabeari itzuliko zaio, zeren israeldarren artean lebitarren jabetza bakarra lebitar-hirietako etxeak baitira#25,33 Tx.eko testua ez da argia.. 34Lebitar-hirietako herri-lurrak ez daitezke sal, lebitarren behin betiko jabetza baitira.
Pobreekiko jokabidea
35«Zuen herritarren bat zorrak egin eta zuekin zituen betebeharrei aurre egin ezinik aurkitzen bada, lagundu egingo diozue eta bizirik irauteko modua emango, zuen artean bizi den etorkinari bezala.#herritar pobreari lagundu Dt 15,7-8. etorkinari bezala 19,34+. 36Ez diozue inolako interesik eskatuko. Horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari, eta zuei esker bizi ahal izango da herritarra.#Ez interesik eskatu Ir 22,24; Dt 23,20-21; Ez 22,12. 37Ez eman dirua interesak jasotzeko asmoz, ezta janaria ere etekina ateratzeko. 38Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, Kanaan lurraldea emateko eta zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztena.#Jauna, zuen Jainkoa 11,45+. Egiptotik atera 22,33+.
Pertsonak berreskuratzeko eskubidea
39«Zuen herritarrak zuekin zorrak egin eta bere burua esklabotzat saltzen badizue, ez behartu esklabo-lanetara:#herritarra zordun Ir 21,2-6; Dt 15,12-18; Jr 34,8-16. 40hartu langilea edo zuenean bizi den morroia bezala. Jubileu Urtea arte egingo du lan zuentzat. 41Gero, zuen etxea utziko du bere seme-alabekin batera, eta bere senitartera eta famili ondarera itzuliko da. 42Izan ere, israeldarrak nire zerbitzari dira, neuk atera bainituen Egiptotik. Horregatik, ez daitezke sal esklaboak saltzen diren moduan. 43Ez itzazue gogor erabil; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari.
44«Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik. 45Eros ditzakezue zuen artean bizi diren etorkinen seme-alabak, baita zuen lurraldean jaio zaizkien familiakideak ere. Izan zaitezkete haien jabe 46eta jabetza zeuen ondorengoei betiko utzi. Horiek, bai, esklabotzat eduki ditzakezue, baina herritarren artean, israeldarren artean, ez duzue batak bestea gogor hartuko.
47«Etorkina edo zuen artean bizi den atzerritarra aberasten bada, eta zuen herritarrak harekin zorrak egin eta ezinbestean hari nahiz beste atzerritar familiakideren bati bere burua saltzen badio, 48noiznahi izango du askatasuna berreskuratzeko eskubidea. Bere senitartekoren batek berreskura dezake: 49osabak, lehengusuak nahiz beste edozein ahaidek; baita berak ere hartarako modurik aurkituko balu.#edozein ahaidek Jr 32,6-15; Ne 5,8. 50Horretarako, eroslearekin elkar harturik, bere burua saldu zuen urtetik Jubileu Urtea arteko denboraren kontua aterako du. Askapenaren prezioa urte-kopuruaren araberakoa izango da; lanean egin dituen urteen balioaren kontua, berriz, langileen soldata oinarritzat harturik aterako da. 51-52Jubileu Urtea arte denbora asko nahiz gutxi falta izan, gelditzen diren urteei dagokiena itzuliko du askapen-sari gisa. 53Jabeak langile bat bezala hartuko du berekin emango dituen urteetan; ez diozue utziko herritarrari tratu txarra ematen. 54Berreskuratzea lortzen ez badu, nolanahi ere Jubileu Urtean libre geldituko da bere seme-alabekin batera.
Itunerako deia
55«Izan ere, neure zerbitzari ditut israeldarrak; bai, neure zerbitzari, neuk atera bainituen Egiptotik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#israeldarrak neure zerbitzari 26,13; Ir 3,12.
Currently Selected:
LEBITARRENA 25: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso