NEGAR KANTAK 5
5
BOSGARREN KANTA
1Gogoan izan, Jauna, gertatu zaiguna;
begira eta ikus nola iraintzen gaituzten.#Begira, Jauna 1,9+; Is 63,15.
2Gure etxaldeak kanpotarren eskuetara joan dira;
gure etxeak arrotzen eskuetara.
3Aitarik gabe gaude, umezurtz; gure amak, alargun.
4Geurea dugun ura edateko, dirua ordaindu behar;
geurea dugun egurra, erosi egin behar.
5Gainean ditugu segika;
leher eginak gaude, ez da atsedenik guretzat.
6Nahiko ogia jateko,
Egipto eta Asiriari luzatzen diegu eskua.#Egipto eta Asiria 4,17; Jr 2,18; Os 12,2.
7Gure gurasoek bekatu egin zuten, eta ez dira bizi;
baina guk daramagu gainean haien gaiztakeriaren zigorra.#gurasoek bekatu Jr 2,5; 7,25-26. semeek zigorra Ir 20,5; Ez 18,2. Ik. Is 53,7.
8Esklaboak ditugu nagusi,
eta ez da haien eskutik askatuko gaituenik.
9Ogia irabazteko bizia arriskatzen dugu,
basamortuko jende armatua dela eta.
10Labean bezala erretzen daukagu larrua, gosearen erreminez.
11Bortxatu egin dituzte Siongo emakumeak
eta Judako hirietako neskatxak.
12Beren eskuz urkatu dituzte buruzagiak,
ez dute begirunerik izan zaharrentzat.
13Errotarria erabiltzera behartu dituzte mutilak,
egur-zamapean lur jo dute gaztetxoek.
14Hiriko sarreran ez da zaharrik biltzen,
gazteek ez dute koplarik kantatzen.
15Agortu zaigu bihotzean poza, gure dantza dolu bihurtu da.#poza agortu Jl 1,12+.
16Erori zaigu burutik koroa;
errukarriak gu, bekatu egin dugu eta!#bekatu egin dugu 1,5+.
17Horregatik, nahigabetua daukagu bihotza,
negar-malkoz lausoturik begiak.#nahigabetua bihotza 1,20+. begiak negarrez 1,2+.
18Izan ere, Sion mendia hondamen bihurtu da, azeri-leku.#Sion mendia Mi 3,12. hondamen 1,4.13; 2,8; 2,11+.
19Zu, ordea, Jauna, errege zara betiko,
zure erregetza menderen mendetarako.#Ik. 3,21-33.#errege betiko Sal 9,8+.
20Zergatik ahaztu nahi gaituzu betiko?
Zergatik utzi nahi bertan behera bizi guztirako?#Zergatik ahaztu/utzi? Is 49,14; Sal 22,2+.
21Itzularaz gaitzazu zeuregana, Jauna, eta itzuliko gara.
Berritu gure bizitza lehengo erara.#Itzularazi eta itzuliko gara Jr 31,18. Ik. 3,40+.
22Betiko baztertu ote gaituzu, bada?
Zure haserreak ez ote du mugarik? #5,22 Sinagogan Nk irakurtzean, 22. tx.a 21.aren aurretik irakurri ohi dute juduek, liburu osoari amaiera baikorragoa ematearren.#Betiko baztertu? Is 64,8; Jr 14,19; 33,24-26. Ik. 3,31-32.
Currently Selected:
NEGAR KANTAK 5: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso