YouVersion Logo
Search Icon

JOB 17

17
Jobek, irainen artean, Jainkoarengana jo
1«Arnasa amaitzen ari zait, bizia itzaltzen,
hilobia daukat zain.#Arnasa amaitzear Sal 143,7; Koh 12,7. hilobia zain Is 38,10; Sal 88,4-6.
2Isekariz inguratua nago,
lorik ere egin ezinik haien lotsagabekeriaz.
3Arren, Jainko, izan zeu nire bermatzaile;
nor jarriko, bestela, nire alde?#bermatzaile Es 6,1; Si 29,14-20.
4Zuk kendu duzu zentzu ona horiengandik,
ez utzi garaile atera daitezen.
5“Gauzak lagunekin banatu nahi,
eta seme-alabek begiak gosez ahuldurik”.
6Jendeak esaera hori aurpegiratzen dit,
denek listua botatzen aurpegira.#listua aurpegira 12,4+; 30,10.
7Begiak erreta ditut saminez,
itzala baizik ez da nire gorputza.
8Honek txunditu egiten du gizaki zuzena,
errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka.#zuzena txundituta Is 52,14-15.
9Baina zintzoak bere bideari eusten dio,
jokaera garbikoa sendotu egiten da.
10Zuek behin eta berriro etorri arren,
ez dut zuen artean jakintsu bakar bat ere aurkitzen.
Joben itxaropena lur jota
11«Badoaz nire egunak,
porrot dagite nire egitasmo eta ametsek.
12Gaua egun bihurtuko omen da,
ilunpea uxatuko duen argia ba omen dator.#ilunpea argi 11,17+.
13Zer itxaron? Hildakoen Egoitza dut etxe, ilunpea etzaleku.#Zer itxaron? 13,15+. Ik. 3,21+.
14“Aita” deitzen diot hobian usteldutakoari,
“ama, arreba” jango nauten harrei.
15Non zaude, ene itxaropen? Nork ikusiko zaitu berriro?
16Hildakoen Egoitzaren hondo-hondoraino jaitsiko zara,
biok batera lurpean murgil gaitezenean».

Currently Selected:

JOB 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy