YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 21

21
ERANSKINA#21,1 Eranskina: 20,30-31ko konklusioaren ondoren, ia segurua da azken kap. hau Ebanjelioa bukatua zelarik erantsi zitzaiola. Agian, Ebanjelariaren ikasleek ezarri zuten, 21,24an hitz egiten duen taldeak, hain zuzen. (21,1-25)
Jesus zazpi ikasleri agertu
1Geroxeago, berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela gertatu zen agerpena: 2Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Tomas —Bikia zeritzana—, Natanael —Galileako Kanakoa—, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle.#Tomas, Bikia zeritzana 20,24+. 3Hortan, Simon Pedrok esan zien:
—Arrantzura noa.
Besteek erantzun zioten:
—Zurekin goaz gu ere.
Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.
4Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.#ez ziren konturatu Jesus zela 20,14+. 5Jesusek esan zien:
—Mutilok, baduzue jatekorik?
Haiek erantzun:
—Ez.
6Jesusek esan zien:
—Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.
Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.#Bota sarea Lk 5,4-7. 7Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.#maite zuen ikaslea 13,23+. 8Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.
9Lehorreratzean, su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia. 10Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».
11Igo zen ontzira Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.#ez zen sarea apurtu Lk 5,6.
12Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera».
Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena. 13Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.#ogia eta arraina eman 6,11; Mt 14,19; 15,36; Mk 6,41; 8,6; Lk 9,16.
14Hirugarren aldia zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.#Jesusen agerpenak 20,19.26.
Jesus eta Pedro
15Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori:
—Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?
Hark esan zion:
—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.
Orduan, Jesusek:
—Larra itzazu nire bildotsak.
16Bigarrenez galdetu zion Jesusek:
—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedrok, berriro:
—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.
Jesusek, orduan:
—Zaindu nire ardiak.#Zaindu nire ardiak Eg 20,28; 1 P 5,2.
17Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:
—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:
—Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.
Orduan, esan zion Jesusek:
—Larra itzazu nire ardiak.#dena dakizu 16,30. 18Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu.#zahartzean 2 P 1,14.
19Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz#21,19 zer-nolako heriotza: Pedroren martiritza aipatzen da. emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion:
—Jarraitu niri.#nolako heriotzaz 12,33+.
Ikasle maitea
20Pedrok itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?» galdetu ziona.#maite zuen ikaslea 13,23+. Jesusen bular gainean jarririk 13,25. 21Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi:
—Jauna, eta hau zer?
22Jesusek erantzun zion:
—Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri.#Ni itzuli arte Mt 16,28.
23Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua zabaldu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?»
Konklusioa
24Ikasle huraxe da gauza hauetaz guztiez testigantza egin duena eta idatzi dituena, eta guk ongi dakigu egiazkoa dela haren testigantza.#egiazko testigantza 19,35.
25Beste gauza asko ere egin zituen Jesusek. Guztiak banan-banan bilduko balira, nik uste mundu osoan ere ez liratekeela sartuko idatz litezkeen liburuak.#Beste gauza asko 20,30.

Currently Selected:

JOAN 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy