Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 37

37
Sedekias erregeak aholkua eskatu Jeremiasi
1Babiloniako errege Nabukodonosorrek Josiasen seme Sedekias Judako errege ezarri zuen, Joiakimen seme Jekoniasen#37,1 Jekonias: Jatorrizkoak Konias dakar (ik. 22,24 oh.). ordez.#Sedekias 1,3+. Jekonias 22,24+. 2Baina ez erregeak, ez funtzionarioek, ez herriko jendeak, inork ez zuen aditu nahi izan Jaunak Jeremias profetaren bidez adierazitako mezua.#inork aditu nahi ez 7,24+. 3Sedekias erregeak Xelemiasen seme Jukal eta Maaseias apaizaren seme Sofonias#37,3 Sofonias: Ik. 21,1-2 oh. bidali zituen Jeremias profetagana, eskabide honekin: «Otoitz egiozu gure alde Jaunari, gure Jainkoari».#Otoitz egiozu 42,2; 1 Erg 13,6; 2 Erg 19,4. Ik. 7,16+. 4Garai hartan Jeremias eragozpenik gabe zebilen herritarren artean, ez baitzuten oraindik preso hartu.
5Bitartean, faraoiaren gudarostea Egiptotik atera zen. Hori jakitean, Jerusalem inguraturik zeukaten gudari babiloniarrak, erasoari utzirik, urrundu egin ziren hiritik.
6Orduan, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion 7eta, Judako erregeari Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzun hau emateko agindu zion, kontsulta egitera bidalitako mandatarien bidez: «Laguntzera etorri zaizuen faraoiaren gudarostea laster itzuliko da Egiptora.#kontsulta egitera 21,1-2+. 8Eta babiloniarrak berriro etorriko dira hiri honi erasotzera; konkistatu eta su emango diote.#babiloniarrak berriro etorriko 34,22+. hiriari su emango 17,27+. 9Nik, Jaunak, diotsuet: Ez engainatu zeuen buruak, babiloniarrek zuen gainetik behin betiko alde egingo dutela pentsatuz, ez baitute alde egingo. 10Eta erasoka duzuen babiloniarren gudaroste osoa garaituko bazenute ere, aski litzateke zauriz jositako haietako batzuk bizirik gelditzea, kanpalekutik irten eta hiriari su emateko».
Jeremias preso
11Faraoiaren gudarostea zetorrela eta, babiloniarren gudarosteak Jerusalemdik ihes egin zuenean, 12Jeremiasek irten egin nahi izan zuen Jerusalemdik Benjaminen herrialdera joateko, beretarrekin herentzi arazo bat#37,12 herentzi arazo bat: Segur aski, 32,8an aipaturiko arazoa bera. garbitzera. 13Baina Benjaminen atera#37,13 Benjaminen atea: Hiriaren hegoaldeko harresian zegoen. iritsi zenean, han zegoen Ierias guardiaburua, Xelemiasen seme eta Hananiasen biloba, eta Jeremias profetari alto eman eta esan zion:
—Babiloniarrengana igarotzeko asmotan zabiltza zu.
14Jeremiasek erantzun:
—Ez da egia! Nik ez dut horrelako asmorik!
Baina ez zion sinetsi eta, preso harturik, funtzionarioengana eraman zuen Jeremias. 15Haserretu egin ziren hauek Jeremiasen kontra eta, joka erabili ondoren, kartzela bihurtutako Jonatan idazkariaren etxean sartu zuten. 16Sotoko kalabozora bota zuten eta han egon zen luzaro.
17Behin batean, Sedekias erregeak jauregira etorrarazi zuen Jeremias, eta honela galdegin zion isilka:
—Ba al duzu Jaunaren mezurik?
Jeremiasek erantzun zion:
—Bai. Babiloniako erregearen eskuetara emango zaituzte.
18Ondoren, esan zion Jeremiasek:
—Zertan huts egin dut zure nahiz zure funtzionarioen edo herriaren kontra, ni kartzelan sartzeko? 19Non dira orain zuen profetak, Babiloniako erregea zuen eta herrialde honen aurka ez zela etorriko esaten zizutenak? 20Entzun orain, errege jauna, onartu, arren, nire eskabidea: Ez nazazu eraman berriro Jonatan idazkariaren etxera, bestela han hilko naiz eta.
21Orduan, Sedekias erregeak Jeremias kartzela-atarian zainpean jartzeko agindu zuen eta egunero opil bat emateko okinen kaletik, hirian ogia ahitu arte. Hala, kartzelako atarian gelditu zen Jeremias.#Jeremias kartzela-atarian 32,2+.

Currently Selected:

JEREMIAS 37: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 37