YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 62

62
Jerusalem berria
1Sionengatik,
ez naiz isilik egongo,
Jerusalemengatik,
ez naiz geldi egongo,
haren garaipena
goiz-argia bezala agertu arte,
haren salbamenak
zuziak bezala distiratu arte.#ez naiz isilik egongo Ik. 42,14+. garaipena, salbamena 45,8+. goiz-argia bezala 60,1.3.
2Eta ikusiko dute
nazioek zure salbamena,
errege guztiek zure ospea.
Izen berria emango dizute,
Jaunak berak ezarria.#nazioek, erregeek 60,3.11. Izen berria 1,26+; 56,5+; 65,15.
3Koroa distiratsu izango zara
Jaunaren eskuan,
errege-diadema
zeure Jainkoaren eskuan.
4Ez dizute deituko gehiago
«Hiri zapuztu»,
ezta zure lurraldeari ere
«Lur hondatu»;
zure izena «Ene atsegin» izango da,
eta zure lurraldearena
«Ene emazte»,
Jaunak atsegin izango baitzaitu
eta zure lurraldea
emaztetzat hartuko.#Hiri zapuztu 60,15+; Os 2,25. Ene emazte 49,14-21; 54,1-8; Os 2,18-22.
5Mutilak neskatxa emaztetzat
hartzen duen bezala,
halaxe hartuko zaitu emaztetzat
zeure Egileak;
senarra emaztearekin
gozatzen den bezala,
halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.#Jainkoa zurekin gozatuko 65,19.
6Zure harresietan, Jerusalem,
begiraleak jarri ditut,
gau eta egun isildu gabe
ari daitezen.
Ez hartu atseden,
Jaunari bere agintzariak
gogorarazten dizkiozuenok!#begiraleak 52,8.
7Ez eman atseden Jaunari,
harik eta Jerusalem berri dezan arte,
lur osoan miresgarri
egin dezan arte.
8Zin egin du Jaunak,
bere eskua,
bere beso indartsua altxatuz:
«Ez diet sekula zure garia
etsaiei janaritzat emango;
ezta zure ardoa ere,
zure izerdien fruitua,
kanpotarrei edaritzat emango.#Jaunak zin egin 45,23; 54,9. herria lanaren fruituaz gozatu 65,21-22; Am 9,14. Ik. Dt 28,30-33.
9Garia jaso
eta mahatsa bildu dutenek
jango dute ogia eta edango ardoa,
eta ni, Jauna, goretsiko naute
neure tenplu santuko atarian».
Badator zure salbatzailea
10Irten, irten hiritik kanpora,
prestatu bidea herriarentzat!
Berdindu, berdindu galtzada,
kendu harriak!
Jaso bandera herrientzat!#Irten hiritik 48,20+. Berdindu galtzada 57,14+. Jaso bandera 5,26+; 49,22.
11Hona zer oihukatzen duen Jaunak
lur-bazterretaraino:
«Esan Sion hiri ederrari:
Hara, badator zure salbatzailea!
Berekin dakar garaipen-agiria,
berak askaturiko herria#62,11 Berekin… herria: Ik. 40,10 oh.».#Esan Sioni Mt 21,5. Berekin dakar 40,10+.
12«Herri santu» deituko diete,
«Jaunak askatuak».
Eta zuri, Jerusalem,
«Hiri desiratu» deituko dizute,
«Zapuztu gabeko hiri».#Herri santu 60,14. Ik. 1,26+. Zapuztu gabeko hiri Ik. 62,4+.

Currently Selected:

ISAIAS 62: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy