YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 58

58
Jaunak atsegin duen baraua
1Jaunak esan zidan:
«Egin oihu eztarria betean,
beldurrik gabe,
goratu ahotsa turutaren pare,
aurpegiratu Israeli bere errebeldiak,
nire herriari bere bekatuak.#aurpegiratu Israeli bekatuak Os 8,1; Mi 3,8.
2Egunero jotzen dute niregana
eta atsegin dute
nire nahiaren berri jakitea;
zuzen jokatzen duen herria dirudi,
bere Jainkoaren legeak
zintzo betetzen dituen herria.
Erabaki zuzenak eskatzen dizkidate
eta ni hurbil edukitzea maite dute.#nire nahia 56,1+.
3“Zertarako egin barau#58,3 barau: Legeak Barkamen Egunerako bakarrik agintzen zuen baraua (ik. Lb 23,27-32); baina zenbait garaitan ugaldu egin ziren barau-egunak (ik. Mk 2,18 oh.).,
zuk ez ikustekotan? —diote —.
Zertarako zigortu geure buruak,
zu ez konturatzekotan?”
Hara, barau-egunez ere
negoziotan zabiltzate,
zeuen langileak lanera behartuz.#Zertarako egin barau? Ml 3,14; Mt 6,18.
4Liskar eta haserre artean
egiten duzue barau,
gupidarik gabe ukabilka.
Ez egin barau horrela,
zeuen garrasiak
zeru goian entzunaraziz#58,4 Azken lerroa honela ere uler daiteke: zeuen oihuak zeru goian entzunaraztea nahi baduzue..
5Hori ote da gogoko dudan baraua
gizakiak bere burua
zigortzen duen egunean,
hau da, zumeak bezala
burua kulunkatu
eta dolu-jantziz hautsetan etzatea?
Horri esaten al diozue baraua,
Jainkoak atsegin duen eguna?#gogoko dudan baraua Mt 6,16. dolu-jantziz hautsetan etzan Jr 4,8+; Mt 11,21.
6Ez ote beste hau
gogoko dudan baraua:
injustizi kateak hautsi
eta uztarri-hedeak etetea,
zapalduak libratu
eta uztarri oro apurtzea,#beste hau gogoko baraua Ik. 1,11+. uztarriak apurtu Dt 15,12-15; Jr 34,8-9.
7gose denari zeure ogitik eman
eta aterperik ez duen behartsua
etxean hartzea,
biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari
laguntzarik ez ukatzea?»#gose denari, aterperik ez duenari lagundu Ez 18,5-9; Mt 25,34-40. Ik. Jb 31,16-20+.
8Orduan, goiz-argiak bezala
egingo duzu distira
eta zure gaitzak berehala
sendatuko dira.
Justizia izango duzu
aurretik gidari
eta Jaunaren presentzia
atzetik babesgarri.#zure gaitzak sendatuko Jr 8,21-22; 30,17+. aurretik, atzetik 52,12.
9Zuk dei egin
eta hark erantzun egingo dizu,
zuk laguntza eskatu
eta hark esango: «Hemen nauzu!»
Uztarri oro baztertzen
eta salaketak eta gaizki-esateak
uxatzen badituzu,#dei egitean erantzun Jr 33,3; Sal 91,15. Hemen nauzu! 40,9+.
10gose denari
zeure ogia ematen
eta behartsuaren premiari
erantzuten badiozu,
orduan, ilunpetan distira
egingo du zure argiak,
zure gau beltza
eguerdi bihurtuko da.#ilunpetan argia Mt 5,14; Jn 8,12.
11Jaunak gidatuko zaitu beti,
basamorturik gorrienean ere
asebeteko
eta zure gorputza indarberrituko.
Ongi bustiriko baratze izango zara,
agortzen ez den iturburu.#agortzen ez den iturburu Jn 4,14.
12Antzinako etxe-hondakinak
berreraikiko dituzu,
menderik mende ahaztuta zeuden
oinarrien gainean jasoko.
«Harresi zulatuen konpontzaile»
eta «Etxe hondatuen berritzaile»
deituko dizute.#hondakinak berreraiki 61,4.
Atseden-eguna errespetatu
13«Larunbatez
zeure eginkizunak uzten
eta nire egun santuan
negoziotan jarduten ez baduzu,
larunbatari zeure atsegin deitzen
eta Jaunaren egun santua
ohoragarritzat hartzen baduzu,
zeure eginkizun,
negozio eta arazoak baztertuz,#Larunbata errespetatu 56,2+; Ir 31,15; Ez 20,20-24.
14orduan, neu, zeure Jauna,
izango nauzu atsegin.
Herrialdeko mendi gainetan
ezarriko zaitut
eta zure arbaso Jakobi agindu nion
ondarea gozaraziko dizut».
Jaunak berak esan du.#Jauna atsegin Sal 37,4; Jb 22,26. mendi gainetan ezarri Dt 32,13-14. Jakobi ondarea agindu Has 28,13. Jaunak berak esan du 40,5+.

Currently Selected:

ISAIAS 58: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy