YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 54

54
Jaunak berriro emaztetzat hartu Jerusalem
1Egin poz-oihu, Jerusalem,
emakume agor
eta haur gabe horrek!
Ekin kantari pozaren pozez,
erdiminik izan ez duzun horrek!
Jaunak baitio:
«Bakarrik utziaren seme-alabak
gehiago izango dira
senardunarenak baino».#Ga 4,27an aipatua. emakume agor 1 Sm 2,5; Sal 113,9.
2Zabalagotu
zeure etxolaren esparrua,
hedatu beldur gabe
zeure egoitza-oihalak;
luzatu lokarriak,
sartu gogor ziriak,#Zabalagotu etxola 49,20; Jr 10,20. Ik. 26,15; 33,20.
3ezker-eskuin haziko baitzara;
zure ondorengoek
nazio asko berenganatuko dituzte
eta orain hondaturik dauden
hirietan biziko dira.
4Ez beldurtu,
ez zara barregarri geldituko;
ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko.
Ahaztu egingo duzu
gaztetako lotsaizuna,
ez zara oroituko
alargun zineneko laidoaz#54,4 gaztetako lotsaizuna: Egiptoko esklabotza-garaia, artean Jaunak ez baitzuen herria emaztetzat hartua; alargun zineneko laidoa: Babiloniako erbestealdia da, herria Jaunak, senarrak, utzitako emazte bezala (ik. 6. tx.) zegoeneko garaia, alegia.,
5egin zintuenak emaztetzat
hartuko baitzaitu:
Jaun ahalguztiduna, horixe du izena.
Israelen Jainko santua da
zure askatzailea:
lur osoaren Jainkoa deritza.#emaztetzat hartuko Os 2,21+. Ik. 49,14-21; 50,1.
6Senarrak utziriko emaztea,
emazte atsekabetua zinen,
baina Jaunak berriro dei egin dizu.
Hau dio Jaunak:
«Utz ote daiteke
gaztetako emaztea?#Senarrak utzitako emaztea 49,14+. gaztetako emaztea Ml 2,14-16; Es 5,18.
7Unetxo batez utzi zintudan,
baina gupidarik handienaz
hartuko zaitut.
8Haserrealdi batean, unetxo batez
aurpegia ezkutatu nizun,
baina etengabe maite zaitudalako
gupidatu naiz zutaz.
Hala diot nik, Jaunak,
zure askatzaileak.#unetxo batez Sal 30,6. aurpegia ezkutatu 8,17+; 59,2. etengabe maite 60,10; Jr 31,3+.
9Noeren uholdekoan bezala
gertatzen zait:
zin egin nuen orduan
ez zela berriro uholderik
izango munduan,
eta halaxe egiten dut zin orain
ez naizela zurekin
berriro haserretuko,
ez dizudala gehiago
mehatxurik egingo.#berriro uholderik ez Has 8,21-22; 9,11-16; Jr 31,35-37.
10Mendiak beren lekutik aldenduko
eta muinoak koloka jarriko balira ere,
nire maitasuna
ez da zuregandik aldenduko,
zure zorionaren aldeko
nire konpromisoak
ez du kolokarik egingo.
Hala diot nik, barru-barrutik
maite zaituen Jaunak».#Mendiak tokiz aldatu Hab 3,6; Sal 46,3-4; Jdt 16,15. nire konpromisoa Ez 34,25; 37,26. ez du kolokarik egingo Jr 31,31-34; 33,20-21; Erm 11,29.
Jerusalem berria
11Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri,
ekaitzak astindua,
inork kontsolatu gabea!
Jaspezko oinarri gainean
eraikiko zaitut,
zafirozko zimendu gainean ezarriko.#harribitxiz eraikiko hiria Tb 13,16-17; Ap 21,18-21.
12Dorreak errubiz
eta ateak esmeraldaz
egingo dizkizut,
harribitxiz harresi guztiak.
13Zure seme-alabak nire ikasle
izango dira
eta denak zorion betean biziko.#nire ikasle 50,4; Jr 31,34; Jn 6,45.
14Justizian sendo ezarria egongo zara.
Zapalkuntzatik libre izango zara
eta ez duzu ezeren beldurrik izango,
ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.#Justizian ezarria 1,26-27; 28,16-17. ezeren beldurrik gabe Sal 91; 121.
15Inork erasotzen badizu,
ez da nire baimenaz izango;
zure kontra lehertuko da erasotzailea.#zure kontra lehertuko Lk 20,18.
16Nik egin dut artisaua,
txingarrari haize emanez
helburu ezberdinetarako tresnak
egiten dituena;
eta nik egin dut suntsitzailea,
hondaketa helburu duena.
17Baina zure kontra egindako arma,
huts gertatuko da;
auzitan salatuko zaituena
erruduntzat utziko duzu.
Hauxe da
Jaunaren zerbitzarien senipartea,
nik ematen diedan garaipena.
Nik, Jaunak, esana.#kontrako armak huts gertatuko 37,33-37; 49,25-26.

Currently Selected:

ISAIAS 54: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy