YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 51

51
Jaunak bere salbamenaz poztuko Jerusalem
1Jaunak dio:
«Entzun niri, Jaun honi,
zuzenbidearen atzetik lehiatzen
eta nire bila zabiltzatenok.
Begira zein harkaitzetan ebakiak,
nongo harrobitik
ateratakoak zareten:#zuzenbidezaleak So 2,3; Mt 5,6; 6,33.
2begira Abraham zeuen aitari,
eta mundura ekarri zintuzten Sarari.
Bat bakarra zen Abraham,
nik deitu nionean,
baina bedeinkatu egin nuen
eta ugaldu#51,2 bedeinkatu eta ugaldu: Abrahami eginiko agintzariak gogorarazten dira (ik. Has 12,2 oh.), horietan oinarritzen baita erbesteratuek berreskuratuko duten lurraldearen dohaina.».#bakarra Abraham Ez 33,24. bedeinkatu eta ugaldu Has 12,2-3; 15,5.
3Bai, Jaunak Sion kontsolatzen du,
hondatua dagoen hiriari
poz ematen.
Herrialde erraustua
Edengo baratze#51,3 Edengo baratzea: Ik. Has 2,8 eta oh. bihurtuko du,
eremua Jaunaren paradisu.
Zoriona eta alaitasuna izango dira,
gorespena eta kantu-hotsa.#Sion kontsolatu 40,1+. Herrialde erraustua baratze Ez 36,35; Ap 2,7; 22,2. gorespena eta kantu-hotsa 51,11; Jr 33,11; Sal 51,10.
4«Adi egon, ene herri,
entzun arretaz, ene hiri#51,4 ene herri, ene hiri: Agian zuzenago izango litzateke zenbait hebreerazko eskuizkriburekin eta sirierazko itzulpenarekin herriak, nazioak irakurtzea.:
neure irakaspena emango dut,
eta nire esanak
herrientzat argi izango dira.
5Hurbil da nire garaipena,
badator nire salbamena
goiz-argia bezala;
aginpidez gobernatuko ditut nazioak.
Urrutiko herriak
nire zain egongo dira,
nire aginpidean
izango dute itxaropen.#Hurbil garaipena 46,13. eta salbamena 45,8+. nire zain 42,4. Ik. 30,18.
6Jaso begiak zerura,
begira behera, lurrera:
kea bezala desagertuko da zerua,
jantzia bezala gastatuko lurra
eta eltxoak bezala hilko
bertako bizilagunak.
Baina nire salbamenak
beti iraungo du,
nire garaipenak
ez du azkenik izango.#zeru-lurrak desagertuko Sal 102,26-27; Mt 24,35; 2 P 3,7-12; Ap 20,11.
7«Entzun niri, zuzenbidean adituok,
nire legea bihotzean
daramazun herri horrek.
Ez izan beldurrik gizakien isekei,
ez kikildu haien irainengatik,#nire legea bihotzean Dt 30,14; Jr 31,33+.
8sitsak jandako jantzia bezala,
harrak jotako artilea bezala
galduko baitira.
Baina nire garaipenak
beti iraungo du,
nire salbamenak gizaldiz gizaldi».#sitsak jandako jantzia 50,9+.
Esnatu, Jauna
9Esna zaitez, esnatu,
Jaun ahaltsu hori,
jantzi zaitez indarrez!
Esnatu, aspaldi bezala,
antzinako garaietan bezala!
Ez al zenuen zuk
itsas munstroa#51,9 itsas munstroa: Jatorrizkoan Rahab; ik. 30,7 oh. txikitu
eta herensugea sarraskitu?
10Ez al zenituen zuk itsaso zabaleko
ur handiak lehortu
eta itsas hondoa bide bihurtu,
askatuak igaro zitezen?#ur handiak lehortu 50,2+. itsas hondoa bide 43,16+.
11Halaxe itzuliko dira
Jaunak libratuak,
poz-oihuka etorriko dira Sionera:
amaigabeko alaitasuna
haien aurpegian!
Zoriona eta alaitasuna
izango dituzte lagun;
nahigabeak eta negarra kito!#Halaxe itzuliko dira 35,9-10+.
Jauna kontsolatzaile
12Jaunak dio:
«Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:
zer dela-eta diozu beldur
gizaki hilkorrari,
belarra bezain igarokor den gizakiari?#Neuk kontsolatuko 40,1+. belarra bezain igarokor 40,6+.
13Ahaztu egiten zara Jaunaz,
zeure egileaz,
zerua hedatu
eta lurra oinarritu zuenaz,
eta ikara zara egun osoan, etengabe,
zu suntsitu nahian suturik
dabilen zapaltzailearen aurrean!
Non da, bada,
zapaltzailearen sumina?#zeure egilea 43,1+; Dt 32,15.
14Berehala aterako dira libre gatibuak:
ez dira kartzela-zuloan hilko,
ez zaie ogirik faltako.
15Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,
itsasoa astintzen duena,
olatuei orroa eraginez.
Jaun ahalguztiduna,
horixe dut izena.#itsasoa astindu duena Jr 31,35.
16Neuk hedatu dut zerua
eta oinarritu lurra,
eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!
Neure mezuaren bozeramaile
egin zaitut,
eta neure eskupean babestu#51,16 hedatu: Sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak landatu dio. Eta esaldi osoa honela antolatzen du: Neure mezuaren bozeramaile egin zaitut eta neure eskupean babestu, zeruak hedatu eta lurra oinarritu nuenean eta Sioni esan nionean: Zu nire herria!».#Neure mezuaren bozeramaile 59,21; Jr 1,9+. eskupean babestu 49,2.
Bukatu da Jerusalemen atsekabealdia
17Esna zaitez, esnatu,
jaiki, Jerusalem!
Edan baituzu Jaunak emaniko
zigor-edari samina,
hondoraino edan duzu
zorabiozko kopa#51,17 kopa: Zigorraren irudia da; ik. Jr 25,15 oh..#Esnatu 52,1; Ep 5,12. zigor-edari samina 42,25; Jr 25,15+.
18Izan dituzun semeetan,
inor ez da zu gidatzeko;
hazi dituzunen artean,
inor ez zu eskutik eramateko.
19Zoritxar biok gertatu zaizkizu:
herrialdea hondatua eta desegina,
jendea goseak eta gerrak hila.
Baina nor errukitzen zaizu?
Nork kontsolatzen zaitu?#Zoritxar biok 47,9. nor errukitzen? Jr 15,5. Nork kontsolatzen? Nk 1,2+; Na 3,7.
20Hor daude zure seme-alabak,
kaleburu guztietan etzanik,
ezinaren ezinez,
sarean harrapaturiko
antilopeak bailiran,
Jaunaren suminak,
zure Jainkoaren zigorrak jota.
21Entzun, beraz, hiri gaixo,
mozkortua zauden horrek,
baina ez ardoz;#baina ez ardoz 29,9.
22entzun zer diotsun Jaunak,
zeure Jainkoak,
bere herria defendatzen duenak:
«Eskutik kenduko dizut
zorabiozko kopa;
ez duzu gehiago
nire zigor-edari samina edango.
23Zure borreroei emango diet,
zuri esaten zizutenei:
“Etzan lurrean,
gainetik igaro gaitezen!”
Eta bizkarra
eskaini behar izan zenien,
zoru eta kale gisa,
gainetik igaro zitezen».#gainetik igaro Jos 10,24.

Currently Selected:

ISAIAS 51: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy