YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 25

25
Jaunari gorazarrea
1Jauna, zu ene Jainkoa:
goresten zaitut
eta zure izena dut ospatzen,
burutu baitituzu
zeure egitasmo miragarriak,
zeuk aspalditik leial finkatuak.#zu ene Jainkoa Sal 31,15+. goresten zaitut 12,1.4; Sal 118,28. egitasmo miragarriak 28,29. aspalditik finkatuak 22,11; 37,26.
2Hiria harri-pila bihurtu duzu,
gotorlekua hondamendi;
atzerritarren gazteluak lur jo du,
eta inork ez du berriro jasoko.
3Horregatik,
ohore ematen dizu herri ahaltsuak,
begirune dizu
jende ankerreko hiriak.
4Indargabearentzat
babesleku izan zara,
behartsuarentzat
larrialdian babesleku:
ekaitzean aterpe,
sargorian gerizpe.
Izan ere, jende ankerraren erasoa
ekaitza hormaren kontra bezala da,#behartsuaren babes 29,19-20. sargorian gerizpe 4,5-6; Ap 7,15-16.
5lurralde lehorrean sargoria bezala.
Zuk mututu duzu
atzerritarren zalaparta-hotsa;
lainoaren itzalak beroa bezala,
hala ito dituzu
jende ankerraren oihuak.
Nazioentzat otordua
6Sion mendian, Jaun ahalguztidunak
otordu oparoa emango du
nazio guztientzat,
janari gozo mamitsuz,
ardo zahar bikainez.#otordua nazio guztientzat Es 9,1-6; Mt 8,11; 22,2-10; Jn 6,51-54.
7Mendi honetan kenduko du
herri guztiak estalirik zeuzkan zapia,
nazio guztiak bilduak zeuzkan
oihala.#zapia Ik. 29,10-12; 2 Ko 3,13-18.
8Behin betiko galduko du heriotza!
Jainko Jaunak
guztien begietako malkoak
xukatuko ditu,
eta mundu guztian jasaniko
lotsaizuna
bere herriarengandik baztertuko.
Hala esan du Jaunak.#Behin betiko galduko heriotza 26,19; Os 13,14; 1 Ko 15,26.54. malkoak xukatuko 35,10; Sal 116,8; Ap 7,17; 21,4.
9Egun horretan, hau esango dute:
«Hona hemen gure Jainkoa!
Berarengan genuen itxaropena
eta salbatu egin gaitu.
Jauna da!
Berarengan genuen itxaropena:
poztu eta alai gaitezen,
salbatu egin baikaitu».
Jaunak Moab zigortuko
10Mendi hau bere eskuz
zainduko du Jaunak;
Moab#25,10 Moab: Ik. 24,10 oh., ordea, bertan zapalduko,
lastoa simaurtegian
zapaldu ohi den bezala.#Moab 15,1+. zapaldua Mi 7,10.
11Han besoak luzatuko ditu Moabek,
igerilariak igerian bezala;
baina bere besoen ahaleginez
ez du bere harrokeria
azpiragotzea baizik lortuko.#Moaben harrokeria 16,6; Jr 48,29.
12Haren harresi sendo eta garaiak
Jaunak bota eta eraitsiko ditu,
lur jota eta hauts eginda utziko.#lurrera bota 26,5.

Currently Selected:

ISAIAS 25: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy