YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 19

19
Egiptoren aurka
1Egiptoren aurkako mezua.
Hor dator Jauna Egiptora,
hodei bizkor baten gainean jarria.
Hura agertzean,
ikara dira Egiptoko idoloak,
adoregabe gelditzen egiptoarrak.#Egiptoren aurka Jr 46; Ez 29—32. hodei gainean jarria Sal 68,5+.
2Honela dio Jaunak:
«Bata bestearen aurka
bultzatuko ditut egiptoarrak,
eta elkarren aurka
borrokatuko dira:
senidea senidearen
eta adiskidea adiskidearen aurka,
hiria hiriaren
eta erresuma erresumaren aurka.
3Burua galduko dute
eta beren asmoak hautsiko dizkiet.
Orduan, idolo eta zorilariengana,
hildakoen espiritu eta aztiengana
joko dute kontseilu eske.#aztiengana jo 2,6+; 8,19+.
4Baina nagusi gogor baten eskuetan
utziko ditut egiptoarrak,
errege bihozgabe#19,4 errege bihozgabe: Egipton zeuden konponezin eta zatiketaz baliatuz, K.a. 712an Egipton etiopiar nagusigoa ezarri zuen Sabaka faraoiaz ari da. batek
menderatuko ditu».
Hala dio Jaun ahalguztidunak.
5Niloko urak agortu egingo dira,
ibaia hutsik eta lehor geldituko;
6ubideek kiratsa botako dute,
Niloren adarrak agortzeraino
jaitsiko dira,
kanabera eta ihiak zimelduko.
7Nilo bazterretako
eta bokaleko ihitegia,
baita ibai ondoan
ereindako guztia ere,
ihartu egingo da
eta erabat galduko.
8Arrantzaleak intzirika izango dira,
Nilon amua botatzen dutenak
aieneka,
uretan sarea zabaltzen dutenak
atsekabez.
9Liho-langileak etsita geldituko dira,
nekromante eta ehuleak zurbil,
10ehungileak lur jota,
langile guztiak#19,10 langile guztiak: Ez dago argi jatorrizkoan zeintzuk diren zehatz 9-10 tx.etan aipaturiko lanbideak. gogo-galduta.
11Bai eroak direla
Tanis#19,11 Tanis: Niloren deltako hiria. hiriko buruzagiak!
Faraoiari ematen dizkioten
kontseiluak
kirtenkeriak dira.
Nolatan esan diezaiokete faraoiari:
«Jakintsuen ondorengo gara,
antzinako erregeen ondorengo?»#Tanis 30,4; Ez 30,14. Faraoiaren kontseilariak Has 41,8; 1 Erg 5,10; Jkd 17,7.
12Non dira zure kontseilari jakintsuak,
faraoi?
Jaun ahalguztidunak
Egiptoren aurka dituen asmoak
iragar diezazkizutela, bada,
gauza badira!
13Tanisko buruzagiak erotuak daude,
Menfisko#19,13 Menfis: Egiptoko antzinako hiriburua, gaur egungo Kairotik hegoaldera km gutxira zegoena. buruzagiak engainatuak.
Oker daramate Egipto
bere eskualde-buruek.#Menfis Jr 2,16+.
14Zorabio-haizea
sartu die Jaunak barruan:
bere egiteko guztietan
oker daramate Egipto;
eta hala dabil,
botaka eta balantzaka,
mozkor baten antzera.#mozkor baten antzera 28,7; Jr 48,26. Ik. 29,10; 1 Erg 22,19-23.
15Eta ezin izango du inork,
agintari nahiz kontseilari,
handi nahiz txiki#19,15 agintari nahiz kontseilari, handi nahiz txiki: H.h., buru nahiz buztan, palmondo nahiz kanabera; ik. 19,13 oh.,
ezer onik egin Egipton.
Egiptok Jaunari ohore emango
16Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.#emakumeen antzeko Jr 51,30; Na 3,13. 17Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.
18Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek «Eguzki-hiri»#19,18 Eguzki-hiri: Hau da, Heliopolis; hebreerazko zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak, Suntsipen-hiri dio. izango du izena.
19Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan. 20Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera. 21Egun hartan, Jaunak bere burua ezagutzera emango die egiptoarrei, eta egiptoarrek Jauna ezagutuko dute eta kultua emango diote, sakrifizioak eta opariak eskainiz. Jaunari promesak egingo dizkiote eta beteko. 22Jaunak zigortuko ditu, bai, egiptoarrak, baina baita gero sendatu ere. Jaunarengana itzuliko dira, eta hark beraien erreguak entzun eta sendatu egingo ditu.#Jaunak zigortu eta sendatu Os 6,1.
23Egun hartan, bide zabal bat izango da Egiptotik Asiriaraino. Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.
24Egun hartan, Egiptoren eta Asiriaren bitarteko izango da Israel, mundu osoaren bedeinkaziorako#19,24 bedeinkaziorako: Patriarkei eginiko agintzaria aipatzen da (ik. Has 12,2 oh.)..#bedeinkazioaren bitarteko Has 12,2; Za 8,13. 25Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: «Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria».

Currently Selected:

ISAIAS 19: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy