YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 10

10
1Zoritxarrekoak
zuzengabeko legeak ematen
eta jasanezineko dekretuak
idazten dituztenak!#Zoritxarrekoak 5,8-24. zuzengabeko legeak Sal 94,20.
2Jende xeheari
zuzenbidea ukatzen diote
eta dohakabeei eskubideak kentzen;
alargunak larrutzen dituzte
eta umezurtzak zurrupatzen.#dohakabeei zuzenbidea ukatu 1,17.23; 3,14-15+; 32,7. Ik. 11,4+. alargun eta umezurtzak 1,17+.
3Zer egingo ote duzue
kontuak hartzeko egunean?
Zer, hondamena urrutitik
etortzen ikustean?
Norengana jo laguntza eske?
Non gorde ondasunak?#Zer egingo duzue? Jr 5,31; Jb 31,14.
4Preso joan beharko duzue,
makurturik,
edota gerran erori hilda.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu,
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.#Hala ere 5,25+.
Jaunak Asiriaren bidez zigortu
5Honela dio Jaunak:
«Zoritxarrekoa Asiria,
eskuan dudan sumin-zigor hori!#Asiria 10,24-27; 14,25; 30,27-33; 37,21-35. Jaunaren zigor-baliabide 5,26-30; 7,18-20; 8,7. Ik. 13,5; 36,10; 37,26; Jr 51,20-23.
6Herri sinesgabearen aurka
bidaltzen dut,
haserretu ninduen herriaren aurka,
lapurretara eta harrapaketara,
hura kaleetako lokatza bezala
zapaltzera.#lapurreta eta harrapaketa 8,1-4.
7Baina oso bestelako asmoak
ditu Asiriak buruan:
suntsitzea du asmo,
herri asko birrintzea.
8Hona zer dioen:
“Nire gudalburuak ez al dira
erregeen pareko?#Hona zer dioen 36,18-20.
9Ez ote ditut konkistatu
Kalno eta Karkemix,
Hamat eta Arpad,
Samaria eta Damasko#10,9 Kalno eta Karkemix, Hamat eta Arpad: Siria iparraldeko hiriak, 738tik 717ra Asiriak eskuratuak; Damasko, Siriako hiriburua, 732an erori zen Asiriaren menpe, eta Samaria 721ean. Izenak iparraldetik hegoalderako ordenan emanak daude, asiriar gudarostearen Jerusalemerako martxa iradokiz.?#Samaria eta Damasko 8,4+.
10Neure esku hartu ditut
sasijainkoak gurtzen
dituzten herriak#10,10 sasijainkoak gurtzen dituzten herriak: H.h., ezerezen (hau da, sasijainkoen) erresumak. Isaiasek israeldar ikuspuntutik hitz eragiten dio asiriarrari.,
nahiz eta beraien idoloak
Jerusalem eta Samariakoak
baino ugariago izan;#sasijainkoen herriak 37,12-13.
11Samariari
eta haren sasijainkoei egina,
nola ez diet egingo, bada,
Jerusalemi eta beronen idoloei?” »
12Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.#Asiriako erregearen harrokeria 2,12; 37,23. zigortuko 33,1; 37,36-38.
13Izan ere,
honela dio Asiriako erregeak:
«Neure indarrez egin dut
hori guztia,
neure trebeziaz, argia bainaiz.
Herrien arteko mugak
ezabatu ditut,
haien ondasunak harrapatu
eta, gudari ausartaren gisa,
erregeak eraitsi.#Herrien arteko mugak Dt 32,8. ezabatu 2 Erg 17,6.24.
14Habia bati bezala erantsi diet eskua
herrien aberastasunei.
Habian utzitako arrautzak
hartzen diren bezalaxe
hartu dut neuretzat lur guztia,
eta ez zuen inork hegalik mugitu,
ez txio egiteko mokorik zabaldu».
15Baina aizkorak uste ote du
aizkolaria baino handiago denik?
Trontzeak uste ote du
trontzalaria baino gehiago denik?
Ez du zigorrak erabiltzen
zigorduna!
Ez du zurezko makilak hartzen
zurezko ez den makiladuna!#Jauna historiaren gidaria 37,26-27.
16Horregatik, Jaun ahalguztidunak
ahulezia bihurtuko du
asiriarren sendotasuna,
eta haien gorputz ederrak
sukarrez joko ditu,
suak hartuta bezala jarriko.
17Israelen argi den Jainkoa
su bihurtuko da,
Israelen Santua sugar,
eta bat-batean erreko ditu,
sasia eta laharra bailiran.#Israelen Santua 6,3+. su suntsitzailea 1,31+; 29,6; 30,27.30.33.
18Basoa eta baratzea bezain jori zena,
goitik behera#10,18 goitik behera: H.h., arima eta haragi. desegingo du,
gaixotasun larriak gizakia
desegiten duen bezala.
19Eta basoan geldituko diren
zuhaitzak
hain gutxi izango dira,
ezen ume batek ere
kontatu ahal izango baititu.
Bakar batzuk itzuliko
20Egun hartan,
Israelen bizirik geldituek,
Jakoben ondorengoetan
onik aterako direnek
ez dute gehiago beren zigortzailea#10,20 bizirik geldituek: Ik. 4,3 oh. zigortzailea: Hau da, Asiria.
hartuko euskarritzat,
baizik eta Jauna, Israelen Santua,
hartuko dute benetako euskarritzat.#bizirik geldituak 4,3+. zigortzailea euskarri Os 5,13; 2 Kro 28,16.20.
21Jakoben ondorengoen artean,
bakar batzuk besterik
ez dira itzuliko
Jaun indartsuagana.#Jaun indartsua 9,5.
22Zure herria itsasoko hondarra
bezain ugaria izango bada ere,
oi Israel,
bakar batzuk besterik
ez dira itzuliko:
erabakia dago hondamendia,
herriak ondo merezia.#Erm 9,27-28an aipatua.#hondarra bezain ugari 48,19; Has 22,17+.
23Erabakia beteko du
Jaun ahalguztidunak,
lurralde osoan beteko ere.#Jaunaren erabakia 28,22; Dn 9,27.
Asiriarrak zigortuko
24Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Oi zu,
Sionen bizi zaren nire herria!
Ez izan Asiriaren beldurrik,
zigorrez jotzen bazaitu ere
eta zure aurka
makila jasotzen badu ere,
behinola egiptoarrek bezala.#Asiriaren beldurrik ez 37,6. makila 9,3; 14,5. egiptoarrek bezala Ir 5,14-16.
25Izan ere, oso denbora gutxi barru
amaituko da
zure kontra dudan haserrea,
eta nire suminak
haiek ditu hondatuko.#etsaiak hondatuko 31,8-9; 37,36.
26Jaun ahalguztidunak haien aurka
astinduko du zartailua,
Horebeko harkaitzean
madiandarrak jo zituenean bezala;
eta Asiriaren kontra
jasoko du makila,
behinola Egipton
itsasoaren kontra bezala.#zartailuz jo 30,31-32. madiandarrak jo 9,3+. Egiptoko itsasoa Ir 14,16.
27Egun hartan, erori egingo zaizu
Asiriaren zama bizkarretik
eta haren uztarria lepotik;
oparoaldia izango duzu ondoren».#uztarria 9,3+.
Bat-bateko inbasioa
28Aiatera#10,28 Aiat: Jerusalemdik iparraldera, 15en bat km-ra, zegoen herrixka. 28-33 tx.ek markatzen duten ibilbidea paraje oso malkartsuan zehar Jerusalemera hurbilduz doa. Azkenik aipaturiko tokia, Nod (32 tx.), Skopus mendian, Oliamendi iparraldeko gailurrean, dago; bertatik Jerusalem ikus daiteke. iritsi da erasotzailea,
Migronen barrena dator,
Mikmasen egin du
armen ikuskapena,#Mikmas, Geba 1 Sm 13,2.5; 14,5. Rama 1 Sm 1,19; 7,17. Saulen Gibea 1 Sm 10,26; 15,34.#Bat-bateko inbasioa Ik. Mi 1,10-15.
29igaro du haitzarteko ataka,
Geban eman du gaua;
ikara dira Ramakoak,
ihesi doa Saulen Gibea hiria.
30Egin garrasi, Bat-Galim hiria!
Entzun, Laixako jendea!
Erantzun, Anatot hiria!#Anatot Jr 1,1.
31Madmenakoek ihesari eman diote,
Gebimgo bizilagunak
babes bila dabiltza.
32Nob-en da dagoeneko erasotzailea
eta eskua altxatzen du mehatxuka
Sion mendiaren aurka,
Jerusalemgo muinoaren aurka.#Nob 1 Sm 21,2.
33Hara, Jainko Jaun ahalguztidunak
indarrez lurrera botako ditu
erasotzaileak,
zuhaitzari adarrak
mozten zaizkion bezala,
nahiz eta garaiak eta sendoak izan.
34Aizkoraz jotzen du baso trinkoa,
eta Libanokoak#10,34 Libano: Palestina iparraldeko mendi-katea, zedro-basoengatik ospetsua. bezain
zuhaitz mardulak ere lurrera datoz.#Aizkoraz jo Sal 74,5-6. lurrera datoz Za 11,1-2.

Currently Selected:

ISAIAS 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy