YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 26

26
Isaak Gerar lurraldean
1Beste gosete bat ere izan zen lurralde hartan, Abrahamen garaikoaz gain, eta Isaak Gerar-era joan zen, filistearren errege Abimelekengana#26,1 Abimelek: 20,2aren arabera Gerarko errege da; hemen, berriz, geroagoko diren filistearren errege bezala aurkezten zaigu (ik. 21,32 oh.)..#Gerar-en bizi 12,10-20+.
2Jauna agertu zitzaion Isaaki eta esan zion: «Ez jaitsi Egiptora. Zaude nik adieraziko dizudan lurraldean. 3Bizi lurralde horretan atzerritar gisa; ni zeurekin izango nauzu eta bedeinkatu egingo zaitut: herrialde hauek guztiak emango dizkizuet zuri eta zeure ondorengoei. Honela beteko dut zure aitari egin nion zin-hitza.#ni zeurekin izango 26,24.28; 28,15; 31,3.5; 35,3; 39,2-3.21; Eg 7,9. lurraldearen agintzaria 12,7+. 4Zure ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta lurralde hau guztia emango diet. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut#26,3-4 Bi tx. hauek joan-etorri handikoak dira, Abrahami eginiko hiru agintzariak (ik. 12,2 oh.) —liburuan askotan adieraziak— Isaaki errepikatzen baitizkio Jaunak.,#ondorengo ugari 12,2+; Si 44,22. izarrak bezain ugari 15,5+. lurreko herriak bedeinkatuko 12,3+. 5Abrahamek nire esana, nire agindu, arau eta legeak aditu eta bete dituelako».
6Hala, Isaak Gerar-en gelditu zen bizitzen. 7Hango bizilagunek bere emazteaz galdegin zioten. Isaakek arreba zuela esaten zien, emaztea zuela esan beharrean, honen edertasunagatik bera hilko zuten beldurrez.
8Denboraldia zeraman Isaakek Gerar-en. Behin batez, filistearren errege Abimelek leihora atera zen. Eta hona non ikusten dituen Isaak eta Rebeka emaztea harreman goxoan. 9Deitu zion Abimelekek Isaaki eta esan:
—Emaztea duzu, ezta? Zergatik esan zenigun, bada, arreba zenuela?
Isaakek erantzun:
—Bera zela-eta hilko ninduzuen beldur nintzelako esan nuen hori.
10Abimelekek jarraitu zuen:
—Zer egin diguzu, gero? Nola bururatu zaizu horrelakorik? Edozein herritar ohera zitekeen zure emaztearekin. Orduan, denok bihurtuko gintuzun errudun.
11Eta herri osoari agindu zion:
—Gizon hau eta beronen emaztea ukitzen dituenari heriotza-zigorra ezarriko zaio.
12Erein zuen Isaakek lurralde hartan eta bateko ehun jaso zuen urte hartan, Jaunak bedeinkatu egin baitzuen. 13Aberastu egin zen, gero eta aberatsago eta ahaltsuago egin ere.#Aberastu 13,2+. 14Artalde eta behi-talde handiak eta morroi asko lortu zituen.
Horregatik, filistearrek bekaitzez begiratzen zioten. 15Filistearrek lurrez beteak zituzten Isaaken aita Abrahamen garaian honen morroiek zulatutako putzu guztiak.#Abrahamen putzuak 21,25. 16Orduan, Abimelekek esan zion Isaaki: «Alde egizu gure artetik, gu baino ahaltsuago egin baitzara».#gu baino ahaltsuago Ir 1,9.
17Hala, Isaak urrutiratu egin zen leku hartatik eta, Gerarko ibarrean oihal-etxola kokatuz, bertan jarri zen bizitzen. 18Eta berriro zulatu zituen putzuak, bere aitaren garaian morroiek zulatu eta Abraham hil ondoren filistearrek lurrez beteriko putzu berberak. Bere aita Abrahamek emandako izen berak eman zizkien.
19Isaaken morroiek ibarrean zulatu eta iturburu bat aurkitu zuten. 20Baina Gerarko artzainek sesioa izan zuten Isaaken artzainekin. Esaten zuten: «Geurea diagu ura!»
Esek —hau da, «Liskar»— izena ezarri zion Isaakek putzu hari, beronengatik liskartu zirelako. 21Zulatu zuten beste bat, eta honengatik ere errietan ari izan ziren. Hau dela eta, Isaakek Sitna — hau da, «Salakuntza» — eman zion izen. 22Handik urrunago beste bat zulatu zuten, baina ez zen oraingoan errietarik sortu. Honi Rehobot — hau da, «Zabaleta» — ezarri zion izena, esanez: «Orain bai lurralde zabala eta emankorra eman digula Jaunak».
23Handik Beer-Xebara igo zen. 24Gau hartan Jauna agertu zitzaion, esanez:
«Ni naiz
zure aita Abrahamen Jainkoa.
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu.
Bedeinkatuko zaitut,
ondorengo ugari emango dizut#26,24 ondorengo ugari: Bigarrenez egiten zaio Isaaki ondorengotza ugariaren agintzaria (ik. 26,3-4 oh.).
neure zerbitzari Abrahamengatik».#ondorengo ugari 26,4+.
25Isaakek aldarea eraiki zuen leku hartan eta Jauna gurtu zuen. Han kokatu zuen oihal-etxola, eta morroiek beste putzu bat zulatu zuten.#aldarea eraiki 12,7+.
Abimelekekin hitzarmena
26Abimelek Gerartik etorri zitzaion Isaaki, Ahuzat bere adiskidearekin eta Pikol gudalburuarekin. 27Isaakek galdetu zien:
—Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?
28Haiek erantzun:
—Orain ohartu gara argi eta garbi, zeurekin duzula Jauna eta hau pentsatu dugu: Zin egin diezaiogun elkarri; egin dezagun hitzarmena:#zeurekin duzu Jauna 26,3+; 1 Sm 18,14. hitzarmena 21,27+. 29zuk ez diguzu kalterik egingo, guk ere egin ez dizugun bezala. Izan ere, on besterik ez dizugu egin eta bakean joaten utzi. Orain argi dugu Jaunak bedeinkatu zaituela.
30Isaakek otordua atondu zien, eta haiek jan eta edan egin zuten.
31Biharamunean, goizean goiz jaiki eta zin egin zioten elkarri. Gero, Isaakek agurtu egin zituen, eta adiskide gisa alde egin zuten haiek.
32Egun hartan, bere morroiak etorri zitzaizkion Isaaki zulatu berria zuten putzuan ura aurkitu zutela esatera. 33Isaakek Xibea eman zion izen; horregatik, gaurdaino Beer-Xeba#26,33 Beer-Xeba: Ik. 21,34 oh. —hau da, «Zin-Putzu»— deitzen zaio hiri hari.
Esauren ezkontza
34Esauk, berrogei urte zituela, bi emakume hitita hartu zituen emaztetzat: Judit, Beeriren alaba, eta Basemat, Elonena.#atzerritarrekin ezkondu 24,3+. 35Bi emakumeok oso samingarri gertatu zitzaizkien Isaaki eta Rebekari.

Currently Selected:

HASIERA 26: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy