YouVersion Logo
Search Icon

GALAZIARREI 4

4
1Hau esan nahi dut: oinordekoa adingabekoa den bitartean, esklaboaren pareko da, denen jabe izan arren. 2Zaintzaile#legea zaintzaile 3,24. eta administratzaileen menpe egon ohi da, aitak ezarritako epea bete arte. 3Halaxe gu ere: adingabekoak ginen bitartean, munduan agintzen duten indarren menpe#4,3 munduan agintzen duten indarren menpe: H.h., munduko elementuen menpe. Hitz bera 4,9an (munduko errealitate) eta Kol 2,8.20an azaltzen da. Ez dirudi hemen munduko osagaiak direlakoak adierazten dituenik. Paulo giza askatasuna murrizten duten determinismoez ari da, judu-legeaz nahiz indar kosmikoez (astroen eraginaz, adib.). Indar hauek jainkotzat hartzen zituzten jentilek; juduek, berriz, aingeruei egozten zieten munduaren gobernua. geunden. 4Baina epea bete#epea bete Mk 1,15; Ef 1,10. Jainkoak bere Semea bidali Jn 1,14; Erm 1,3. zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, 5legepean zeudenak askatzera#legepekoak askatzera 3,13+. seme-alabatzakoa hartzeko 3,26+., guk seme-alabatzakoa har genezan. 6Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua bidali#Jainkoak bidalitako Espiritua Erm 5,5+ Abba! Aita! Erm 8,15-16. du gure bihotzetara, eta Espirituak «Abba#4,6 Abba: Ik. Erm 8,15 oh.!», hau da, «Aita!» dio oihuka. 7Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, baita oinordeko#seme eta oinordeko 3,29; Erm 8,17. ere, Jainkoaren borondatez.
Pauloren kezkak galaziarren jarreraz
8Lehen, Jainkoa ezagutzen ez zenutelarik, izatez jainko ez direnen menpeko#Jainko ez direnen menpeko Is 37,19; Jr 2,11; 2 Kro 13,9; 1 Ko 8,4-6. zineten; 9orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara? Berriro ere berauen menpeko izan nahi ote duzue? 10Oraindik jai egiten dituzue halako edo holako egunak#4,10 halako edo holako egunak: Dela juduen jaiez, dela astroen kultuarekin loturiko jentilen errituez ari da Paulo hemen (ik. Erm 14,5 oh.)., hilak, aroak eta urteak#hilak, aroak eta urteak Is 1,13; Erm 14,5; Kol 2,16-23.! 11Beldur naiz zuengatik hartu ditudan nekeak ez ote diren alferrik izan.
12Senideok, bihur zaitezte, arren, ni bezalako, ni ere zuek bezalako bihurtu naizenez gero. Zuek ez zenidaten inolako kalterik egin. 13Badakizue, gaixotasun#Paulo gaixo 1 Ko 2,3. batek#4,13 gaixotasun batek: H.h., haragiaren ahultasunak. Kasik interpretatzaile guztiak datoz bat hitz hauekin Pauloren gaixotasun bat ulertzeko; ez datoz bat, ordea, gaixotasun hori zein zatekeen adierazteko orduan. eman zidala zuei lehen aldiz berri ona hots egiteko aukera. 14Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu#Jainkoaren mezularitzat hartua Mt 10,40; Jn 13,20; 1 Ko 2,3-5. ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala. 15Non da orain orduko zuen poza? Zeren zuen alde aitortzen baitut, begiak ere, ahal izanez gero, aterako zenituztela niri emateko. 16Eta orain zer? Etsai bihurtu ote natzaizue egia esan dizuedalako?
17Beste horiek agertzen dizueten ardura ez da lege onekoa; niregandik bereizi nahi zaituztete, beraiez ardura zaitezten. 18On zenukete onagatik arduratzea, beti ordea, ez ni zeuekin nauzuenean bakarrik. 19Ene seme-alabok, erdiminetan nago#4,19 erdiminetan nago: Kristau-bizitzara jaiotzea Paulori zor zioten galaziarrek; ezin esan beste sufritu zuen orduan Paulok; eta beste horrenbeste gertatzen zaio bizitza horretan aurrera egin dezaten ahalegintzean. berriro ere zuengatik#erdiminetan nago zuengatik 1 Ko 4,15., Kristo zuengan erabat moldatu arte. 20Zuekin egon nahi nuke oraintxe bertan eta mintzaira egokia aurkitu, ez baitakit zuekin nola asmatu.
KRISTAU ASKATASUNA (4,21—6,10)
Agar eta Sara
21Esadazue zuek, legearen menpeko izan nahi duzuenok: Ez al duzue entzun legeak dioena? 22Izan ere, Liburu Santuak dioenez, Abrahamek bi seme izan zituen: bata mirabeagandik#bata mirabeagandik Has 16,15. libre zen emazteagandik bestea Has 21,2. eta bestea libre zen emazteagandik. 23Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez#Jainkoaren agintzariaren indarrez Has 17,16; Erm 9,7-9.. 24Honek beste zerbait adierazten du: bi emakumeak bi itunen irudi dira; bata Sinai menditik dator eta esklabotzarako gizon-emakumeak sortzen ditu: itun honen irudia Agar da 25(Agar izenak Arabian dagoen Sinai mendia aipatzen du#4,25 Agar… aipatzen du: Esaldiaren hasieran aldaera asko dago eskuizkribuetan, eta itzulpena eta esanahia ez dira seguruak.), eta gaurko Jerusalemi#gaurko Jerusalem esklabo Jn 8,33-35. dagokio, honek bere seme-alabekin esklabotzan irauten baitu. 26Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen#goiko Jerusalem Heb 12,22; Ap 3,12; 21,2.10.#4,26 goiko Jerusalem: Juduen artean ohikoak ziren interpretazio-metodoei jarraituz, bi emakume, bi itun, bi hiri elkarren kontra jartzen ditu Paulok: oraingo Jerusalem (lurrekoa, legearen morrontzapean dagoena) eta goiko Jerusalem (zerukoa, Espirituaren askatasunean oinarritua). irudi da, eta bera da gure ama. 27Izan ere, hau dio Liburu Santuak:
Egin poz-oihu # Egin poz-oihu… Is 54,1.
emakume agor eta haur gabe horrek!
Ekin kantari pozaren pozez,
erdiminik izan ez duzun horrek!
Bakarrik utziaren seme-alabak
gehiago izango baitira,
senardunarenak baino.
28Zuek, beraz, senideok, agintzariari esker zarete seme-alaba#Jainkoaren seme-alaba 3,26+., Isaak bezala. 29Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen#semea pertsegitua Has 21,9. du. 30Zer dio, ordea, Liburu Santuak? Bidal itzazu#Bidal itzazu… Has 21,10 (Jn 8,35).etxetik mirabea eta beronen semea, honek ez baitu oinordeko izan behar librearen semearekin batera. 31Beraz, senideok, ez gara mirabearen seme-alaba, librearenak baizik.

Currently Selected:

GALAZIARREI 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy