YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 44

44
Tenpluan sartzeko eskubidea
1Santutegiaren ekialdera zegoen kanpoko sarrerara eraman ninduen gizonak; itxirik zegoen. 2Esan zidan Jaunak: «Ate honek itxirik jarraitu behar du; ez da irekiko; ez da hortik inor sartuko, ni, Jauna, Israelen Jainkoa, sartu bainaiz hortik. Itxirik jarraituko du, beraz.#ni sartu bainaiz 43,4. 3Baina karguan dagoen printzea sar daiteke hortik otordu sakratua#44,3 otordu sakratua: Zenbait opariren ondoren, elkartasun-oparien ondoren batik bat, egin ohi ziren otorduak. nire aurrean egitera. Atalondotik sartuko da eta bide beretik irtengo».#printzea 45,7; 46,2.8.16.18; 48,21-22.
4Gero, iparraldeko atetik tenpluaren aurrera eraman ninduen gizonak. Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuela ikusi nuen, eta ahuspez erori nintzen.#aintzak tenplua bete 43,5+. 5Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, jarri arreta, begira erne eta entzun adi tenpluari buruz emango dizkizudan lege eta arau guztiak; hartu gogoan, batez ere, tenpluan sartzeko eskubideari buruzkoak.
6«Adierazi israeldarrei, herri errebelde horri, nire, Jainko Jaun honen, mezua: Israeldarrok, aski da! Gehiegizkoak dira zuen egintza higuingarriak. 7Nire tenplua profanatzen ari zarete, oparietan neuri dagokidana —gantzak eta odola— eskaintzean, atzerritarrak, jende erdaingabe eta sinesgogor hori, bertara sarraraziz; horrela, nire ituna hautsi duzue zeuen jokabide higuingarriarekin.#gantzak eta odola 44,15+. 8Nire santutegiko liturgi zerbitzua bera ere atzerritarren esku#44,8 atzerritarren esku: Baziren tenpluan bigarren mailako zerbitzuak betetzen zituzten atzerritarrak (ik. Jos 9,27; Esd 8,20). utzi duzue. 9Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Berriro ez da atzerritarrik, jende erdaingabe eta sinesgogorrik, nire santutegira sartuko, nahiz eta israeldarren artean bizi.
10«Lebitarrei dagokienez, berriz, beren erruaren ondorioak jasan beharko dituzte; horiek ere baztertu egin baininduten, Israel herria niregandik aldendu zenean berorren idoloen atzetik joateko#44,10 Lebitarrek herrialdean sakabanaturik zeuden santutegi txikietako kargua izan ohi zuten. Sarritan santutegi horietako kultua idolatriaz kutsatua zegoen. Horren errua egozten zaie lebitarrei; ondorioz, bigarren mailako eginkizunak bakarrik izango dituzte tenplu berrian (ik. 13-14 tx.ak).. 11Horiek tenpluko ateak zaintzeaz arduratuko dira, eta beste zenbait zerbitzu beteko; beroriek hilko dituzte erre-oparietako abereak eta herriaren beste sakrifizioetakoak; herriaren zerbitzura egongo dira.#tenpluko atezainak 1 Kro 9,17-27; 26,1-19. beste zenbait zerbitzu 1 Kro 9,28-32. 12Izan ere, herriaren zerbitzura egon dira idoloak gurtzean, israeldarrei bekatu eraginez; horregatik, berorien kontra ekingo diot, beren erruaren ondorioak jasan beharko dituzte. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 13Ez dira niregana hurbilduko apaiz-zerbitzuan jarduteko, ezta nire gauza sakratuetara ere hurbilduko, eta are gutxiago guztiz sakratu direnetara. Izan duten jokabide higuingarriaren ondorio lotsagarriak jasan beharko dituzte. 14Tenpluaren funtzionamendurako beharrezko diren zeregin arrunten ardura izango dute.
Apaizentzako arauak
15«Apaiz lebitarrek#44,15 Apaiz lebitarrak: Tzadoken ondorengoak dira (ik. 40,46 oh.), eta Daviden garaitik (ik. 2 Sm 15,24) santutegi nagusiaren zerbitzura zeuden., Tzadoken ondorengoek, ordea, zintzo bete zuten nire santutegiko zerbitzua, israeldarrak niregandik aldendu zirenean. Beraz, horiek hurbilduko zaizkit zerbitzatzera eta oparietako gantzak eta odola aurkeztera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.#Tzadoken ondorengoak 40,46+. horiek hurbilduko zaizkit Zen 18,7; 1 Kro 6,33-38. oparietako gantzak eta odola 44,7; Lb 3,2-4.16-17; 4,5-9. 16Horiek sartuko dira nire santutegira, eta nire mahaira hurbilduko. Horiek beteko dute nire zerbitzua. 17Barneko atariko ateetatik sartzean, lihozko jantziak eramango dituzte soinean; ez dute artilezko jantzirik eramango#44,17 artilezko jantzirik eramango: Debeku hau egiptoar eta kanaandarren artean ere aurkitzen da; horren arrazoia higienea da (ik. 18. tx.). zerbitzugintzan barneko atarian eta tenpluan ari direnean.#lihozko jantziak Ir 28,5.39-42; Lb 6,3-4; 16,4. 18Lihozko buruzapia jantziko dute, eta lihozko galtzak, baina gerrikorik gabe, izerdi ez daitezen. 19Kanpoko atarira herriarengana irtetean, zerbitzugintzan erabilitako jantziak kendu eta santutegiko geletan utziko dituzte. Beste jantzi batzuk jarriko dituzte, bestela beren jantzi sakratuez herria sagaratuko bailukete#44,19 herria sagaratuko bailukete: Antzinatean, santutasuna indar fisikoa bailitzan hartzen zen; indar hori Jainkoarengandik kultuarekin zerikusia zuten pertsona eta gauzetara aldatzen zen, eta hauek sagaraturik gelditzen ziren; norbaitek, behar bezalako errituzko prestakizunik gabe, sakratu ziren horien eragina jasaten bazuen, suntsitua gerta zitekeen (ik. 2 Sm 6,7).. 20Ez dute burua zeharo soilduko, ezta ilea gehiegi luzatzen utziko ere; txukun moztuko dute.#Ez burua soildu Lb 21,5. ilea luzeegi utzi Lb 10,6; 21,10. 21Ez dute ardorik edango barneko atarira sartu behar dutenean.#Ez ardorik edango Lb 10,9. 22Ezin izango dira alargunekin nahiz senarrak zapuztutakoekin ezkondu, baizik eta israeldar neskatxa birjinekin bakarrik edota beste apaizen baten alargunarekin.#norekin ezkondu Lb 21,7.13-14. 23Zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu, bereizten irakatsiko diote nire herriari.#herriari irakatsi Lb 10,11; 15,31. Ik. 22,26+. 24Epaile izango dira auzietan, eta nire legeen arabera egingo dute epaiketa. Nik emandako lege eta arauen arabera ospatuko dituzte jaiegunak, eta sagaratuko larunbatak.#jaiegunak legearen arabera 20,11-12.16.19-20. 25Ez dute gorpurik ukituko, kutsa ez daitezen, aita edo amarena, seme edo alabarena, anaia edo ezkongabeko arrebarena izan ezik.#Ez gorpurik ukituko Lb 21,1-4. 26Kasu hauetan garbikuntza egin beharko dute eta zazpi egun itxaron. 27Gero, santutegiko zerbitzugintzarako barneko atarira sartzean, bekatuen barkamenerako oparia eskainiko didate. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 28Ez dute inolako ondarerik izango: ni neu izango naute ondare. Ez zaie Israelen jabetzarik emango: ni neu izango naute jabetza.#lebitarren ondarea Zen 18,20-24; Dt 18,1-2; Jos 13,14. 29Labore-opariak eta barkamen- nahiz ordain-oparitzat eskainitako abereak izango dituzte mantenu-bide. Israeldarrek erabat eta betiko niri sagaraturiko guztia#44,29 erabat eta betiko niri sagaraturiko guztia: Ik. Lb 27,28. berorientzat izango da. 30Lurreko lehen emaitza eta fruituen eta niretzat bereizitako opari guztien zatirik onena apaizentzat izango da. Labealdi bakoitzeko ogirik onenak emango dizkiete israeldarrek, berauen etxeak bedeinka ditzadan. 31Baina apaizek ezin izango dute jan berez hildako nahiz sarraskituriko hegazti edo abererik».#berez hildako nahiz sarraskituriko aberea 4,14; Lb 22,8; Dt 14,21.

Currently Selected:

EZEKIEL 44: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy