YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 41

41
1Tenpluko sala handira eraman ninduen eta neurtu egin zuen: sarrerako hormek hiru metroko lodiera zuten#41,1 sala handia: Hebreeraz Hekal; tenplua osatzen zuten bi zatietako lehenengoa zen, toki santua ere deitua (ik. 1 Erg 8,10). zuten: Hebreerazkoak bi hitz dakartza ondoren, grekozkoan azaltzen ez direnak: etxolaren zabalera.;#sala handia 1 Erg 6,3.17. 2ateak bost metroko zabalera, eta sarrerako albo-hormek bi metro eta erdikoa. Sala bera ere neurtu zuen: hogei metro zen luze eta hamar zabal. 3Gero, barreneko gelara#41,3 barreneko gela: Tenpluaren bigarren zatia zen, toki santu-santua ere deitua (ik. 4. tx. eta 1 Erg 8,6). Gela honetan gizona bakarrik sartzen da, profeta kanpoan gelditzen delarik. sartu eta sarrerako hormak neurtu zituen: metro bateko lodiera zuten, ateak hiru metroko zabalera, eta sarrerako albo-hormek hiru metro eta erdikoa.#barreneko gela 1 Erg 6,19-20. 4Gela neurtu zuen: hamar metro zen luze-zabal. Orduan, esan zidan: «Toki santu-santua da hau».
Tenpluaren eranskinak
5Gizonak tenpluko horma neurtu zuen: hiru metroko lodiera zuen. Inguru guztian, eranskinak zeuden eraikita, bi metroko zabaleraz. 6Gela haiek bata bestearen gain zeuden, hiru oinetan, eta bakoitzean hogeita hamar gela. Tenpluko hormak maila-moduko batzuk zituen, eta haien gainean zeuden ezarriak geletako habeak, eta ez tenpluaren beraren horman sartuak.#Gelak 1 Erg 6,5-6. 7Oin bakoitzean gelak zabalagoak ziren, eta tenpluko horma, berriz, estuagoa. Barreneko oinetik bitartekora igarotzen zen, eta honetatik gorenekora. 8Eta tenpluaren inguru guztian, hiru metroko ezponda ikusi nuen, eta haren gainean zeuden oinarrituak eranskin edo gelak. 9Eranskinen kanpoko hormak bi metro eta erdiko lodiera zuen. Eta tenpluari erantsitako gela haien 10eta apaizen gelen artean hamar metroko hutsartea zegoen, tenpluaren inguru guztian. 11Geletatik bi ate zeuden hutsarte hartara: bata iparraldera eta bestea hegoaldera. Hutsartearen inguruko hormaren lodiera bi metro eta erdikoa zen. 12Tenpluaren mendebaldean, eraikin bat zegoen hutsartearen azkenean: berrogeita bost metro zen luze eta hogeita hamabost zabal; hormak, berriz, bi metro eta erdi lodi. 13Gizonak tenplua neurtu zuen: berrogeita hamar metro zen zabal. Hutsartearen, mendebaldeko eraikinaren eta hormen luzera, guztira, berrogeita hamar metrokoa zen. 14Tenpluaren ekialdeko fatxadaren eta hutsartearen luzera ere berrogeita hamar metrokoa zen. 15Tenpluaren atzealdean zegoen eraikinaren luzera ere neurtu zuen: berrogeita hamar metro, alde bietan zeuden galeriak barne.
Tenpluaren barnealdea
Barneko sala handia eta atarira jotzen zuten atalondoak 16zurez estaliak zeuden, baita atalaseak eta saredun leihoak ere; dena zegoen zurez estalia, zorutik leihoetaraino; leiho-arteak ere zurez estaliak zeuden.#zurez estaliak 1 Erg 6,15-18. 17Tenpluaren kanpoan eta barnean, sarrerako atetik barreneko gelaraino, hormak apainduta zeuden#41,17 Tx.eko testua aski iluna da jatorrizkoan. 18zizelkaturiko izaki hegaldun eta palmondoz; txandaka zeuden izaki hegaldun eta palmondoak. Izaki bakoitzak bi aurpegi zituen: 19giza aurpegia alde bateko palmondora begira, lehoi-aurpegia beste aldeko palmondora begira. Apaingarri haiek tenpluaren inguru guztian zeuden, 20hormetan zizelkatuak zorutik ateburuetaraino. 21Gela handiko atearen muntagak karratuak ziren.
Toki santuaren aurrean zerbait zegoen, 22zurezko aldare baten itxura zuena, metro eta erdi altu eta metro bat luze. Ertzak zituen, eta oinarria eta alboak zurezkoak. Esan zidan gizonak: «Jaunaren aurrean dagoen mahaia#41,22 oinarria: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak luzera dio. mahaia: Badirudi aldare-itxurako mahai hau Jaunari eskainiriko ogien (ik. Lb 24,5-9) mahaia dela (ik. 1 Erg 7,48). da hau».
23Bi orriko ate batetik sala handira sartzen zen, eta beste ate batetik toki santu-santura.#ateak 1 Erg 6,31-35. 24Ate haietako bakoitzak bi euskarri jiragarri zituen. 25Gela handiko ateetan, hormetan zeuden izaki hegaldun eta palmondoak bezalakoxeak zeuden zizelkatuak. Sarrerako atalondoaren fatxadan, kanpoaldetik, zurezko aterpetxoa#41,25 aterpetxoa: Hitzaren esanahia ez da segurua (ik. 1 Erg 7,6). zegoen. 26Atalondoaren albo-hormetan, saredun leihoak eta palmondo-irudiak zeuden, baita tenpluko eranskinetan eta aterpetxoetan ere.

Currently Selected:

EZEKIEL 41: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy