YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 4

4
JERUSALEM ERORI AURRETIKOA: ZIGOR EPAIAREN IRAGARPENA (4,1—24,27)
Jerusalemen setioa iragarri
1Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu adreilu bat eta jarri zeure aurrean; marraztu gainean hiri bat, Jerusalem. 2Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri guda-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian. 3Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean; finkatu zeure begiak hirian: setiaturik gelditu da. Hau seinale izango da Israel herriarentzat.
4-5«Gero, etzan ezkerraldera eta hartu zeure gainean Israel herriaren errua. Hirurehun eta laurogeita hamar egunez#4,4-5 Hirurehun eta laurogeita hamar egunez: Zifra honen interpretazio zehatza ez da segurua. Urte-kopuru hori Israelgo erreinuaren zatiketa gertatu zenetik (K.a. 933) Jerusalem babiloniarren esku erori zen arteko denborari dagokio gutxi gorabehera (K.a. 587). Agian, bi erreinuen desleialkeriak iraundako urteak beste egun adierazten du. egongo zara horrela etzanda, israeldarren errua zeure gain hartuz: egun bat israeldarren bekatu-urte bakoitzeko. 6Egun horiek amaitzean, bigarren aldian eskuinaldera etzan eta Juda herriaren errua hartuko duzu zeure gain berrogei egunez#4,6 berrogei egunez: Zifra sinbolikoa da, penitentzi eta zigor-garaia adierazten duena: uholdearen berrogei egunak (Has 7,4) edo basamortuko berrogei urteak (Zen 14,34); ik. 29,11., urte bakoitzeko egun bat. 7Finkatu zeure begiak Jerusalem setiatuaren gain eta, besoa altxaturik, hitz egin nire izenean beraren aurka. 8Nik sokaz lotuko zaitut, etzanik igaro beharreko egunak bete arte, alde batetik bestera alda ez zaitezen.
9«Hartu garia, garagarra, babak, dilistak, artatxikia eta zekalea; sartu dena ontzi batean#4,9 Legeak debekatua zuen mota ezberdinetako gauzak nahastea (ik. Lb 19,19); horrela, egoera latza eta larria dela ematen da aditzera. eta egin ogia. Hori jango duzu alde batera etzanda emango dituzun hirurehun eta laurogeita hamar egunetan. 10Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan. 11Ura ere neurtua edango duzu, litro bat, ordu jakinetan. 12Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean#4,12 giza gorotzaren gainean: Ekialdean giza gorotza erregaitzat erabiltzen zen; halere, Ezekielek kutsatutzat jotzen du horrela prestaturiko janaria. erreko dituzu». 13Eta erantsi zuen Jaunak: «Sakabanatuko ditudan nazioen artean, israeldarrek janari kutsatua jan beharko dutela esan nahi du horrek». 14Esan nion: «Jainko Jauna, ni ez naiz sekula kutsatu; haurtzarotik gaur arte sekula ez dut abere akabatu edo sarraskiturik jan, eta ez da inoiz nire ahoan haragi kutsaturik#4,14 haragi kutsaturik: Legeak debekatua zuen erabat odolustu gabeko aberearen okela jatea (ik. Lb 17,15). sartu».#inoiz ez haragi kutsaturik jan Eg 10,14. 15Hark erantzun zidan: «Ederki, giza gorotzaren gainean egin ordez, zeure ogia behi-gorotzaren gainean prestatzeko baimena ematen dizut». 16Eta erantsi zidan: «Gizaseme, ogi-hornidura kenduko#4,16 ogi-hornidura kenduko: H.h., ogi-makila apurtuko; makila batean sartzen ziren ogiak, eramateko edo gordetzeko; esamolde bera 5,16 eta 14,13an erabiltzen da (ik. Lb 26,26; Sal 105,16). diot Jerusalemi; mugatua eta larri jango dute ogia, ura ere neurtua eta ikaraz edango.#ogia larri, ura ikaraz 12,18-19. 17Azkenik, ura eta ogia faltako zaizkie, lur jota gelditu eta usteldu egingo dira beren erruarengatik».#usteldu erruarengatik Lb 26,39.

Currently Selected:

EZEKIEL 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy