YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 20

20
Israelen desleialkeriaren historia
1Zazpigarren urtean, bosgarren hilaren#20,1 Zazpigarren urtea: Joiakinen erbestealdiko zazpigarren urtea da, K.a. 591.a; bosgarren hila uztaila/abuztua da. hamarrean, Israelgo arduradun batzuk Jaunari kontsulta egitera etorri eta nirekin eseri ziren.#Israelen desleialkeriaren historia Sal 106. Ik. 16,1+. 2Orduan, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 3«Gizaseme, hitz egin Israelgo arduradunei eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Niri kontsulta egitera etorri zarete? Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dizuedala utziko niri kontsulta egiten.#ez utziko niri kontsulta egiten 14,1-3; 20,31. 4Eta zuk, epai itzazu, epaitu, gizaseme! Aurpegira iezaiezu beren gurasoen jokaera higuingarria.#epaitu 22,2; 23,26.
5«Nire mezu hau adieraziko diezu: Israel aukeratu nuen egunean, zin eginez lotu nintzaien Jakoben ondorengoei: neure burua ezagutarazi nien Egipto herrialdean eta, zin eginez, Jauna, beraien Jainkoa, izango nintzela agindu nien.#Israel aukeratu Dt 7,6; 10,15; 14,2. 6Egun hartan, Egiptotik aterako nituela agindu nien zin eginez, eta beraientzat aukeratua nuen herrialdera, esnea eta eztia darizkion lurraldera#20,6 esnea… lurraldea: Ik. Ir 3,8 oh., guztien artean ederrenera, eramango nituela.#Egiptotik atera, herrialdera eraman 20,28; Ir 6,6-8; Dt 6,23; 10,11. 7Hau eskatu nien: “Bazter itzazue liluratzen zaituzteten Egiptoko idolo higuingarriak, ez zaitezte horiekin kutsa; neu naiz Jauna, zuen Jainkoa”.#Baztertu Egiptoko idoloak 23,3; Lb 18,3. 8Baina nire kontra altxatu eta ez zidaten entzun nahi izan; inork ez zituen baztertu Egiptoko idolo higuingarriak#20,8 Egiptoko idolo higuingarriak: Ezekielek bakarrik esaten du Biblia osoan Egipton jadanik atxiki zitzaiola Israel idolatriari., haien lilurapean baitzeuden. Orduan, neure haserre-sumina beraien gain, Egipton bertan, hustu arte isurtzea pentsatu nuen. 9Halere, ez nuen egin, baizik eta neure izenaren ohorez jokatu nuen, nire izena belztua izan ez zedin israeldarrak bizi zireneko nazioen artean, hauen aurrean agertu bainintzaien haiei Egiptotik atera nituenean.#neure izenaren ohorez jokatu 20,14.22; 36,22; 39,25; Is 48,11.
10«Beraz, Egiptotik atera eta basamortura eraman nituen. 11Neure legeak eman nizkien eta erabakiak ezagutarazi, betetzen dituenari bizia ematen diotenak.#bizia ematen duten legeak 20,13.21; Lb 18,5+. 12Larunbata ere eman nien, atseden-eguna, nire eta haien arteko elkartasun-seinale izateko, eta jakin zezaten nik, Jaunak, sagaratu nituela.#Larunbata eman nien 20,20; 44,24; Ir 20,8+. 13Baina Israel herria kontra altxatu zitzaidan basamortuan; ez zuten nire legeen arabera jokatu, eta nire erabakiak —betetzen dituenari bizia ematen diotenak— mespretxatu zituzten; larunbata ere etengabe hautsi zuten. Orduan, neure sumina haien gain, basamortuan, isuri eta haiek suntsitzea pentsatu nuen.#kontra altxatu basamortuan 2,3+; Ir 14,11+. 14Halere, ez nuen egin, baizik eta neure izenaren ohorez jokatu nuen, nire izena belztua izan ez zedin israeldarrak Egiptotik ateratzen ikusi ninduten nazioen artean. 15Basamortuan zin eginez agindu nien ez nituela sartuko eman nien lurraldean, esnea eta eztia zerizkion eta guztietan ederrena zen lurraldean.#ez zirela sartuko agindu Zen 14,21-23.29-30; Dt 1,34-35; Sal 95,11. 16Eta hori, nire erabakiak mespretxatu zituztelako, ez zutelako nire legeen arabera jokatu eta bai nire larunbatak hautsi; izan ere, haien bihotzak idoloei atxikiak zeuden guztiz. 17Baina errukitu egin nintzen eta ez suntsitzea erabaki; ez nituen garbitu basamortuan.
18«Orduan, esan nien haien seme-alabei basamortuan#20,18 seme-alabei basamortuan: Bigarren gizaldia da, Egiptotik irten zirenak basamortuan hiltzera kondenatu baitzituen Jainkoak (ik. 15. tx. eta Zen 26,63-65).: “Ez jokatu gurasoen legeen arabera, ez jarraitu horien ohiturei, ez kutsatu horien idoloekin. 19Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa: jokatu nire legeen arabera, saiatu nire erabakiak betetzen. 20Sagaratu niri larunbata: nire eta zuen arteko elkartasun-seinale da, jakin dezazuen neu naizela Jauna, zuen Jainkoa”. 21Baina seme-alabak ere nire kontra altxatu ziren; ez zuten nire legeen arabera jokatu, ez ziren nire erabakiak —betetzen dituenari bizia ematen diotenak— betetzen saiatu. Nire larunbata hautsi zuten. Orduan, neure haserre-sumina beraien gain, basamortuan, hustu arte isurtzea pentsatu nuen. 22Halere, ez nuen egin, baizik eta neure izenaren ohorez jokatu nuen, nire izena belztua izan ez zedin israeldarrak Egiptotik ateratzen ikusi ninduten nazioen artean. 23Basamortuan zin eginez agindu nien nazioen artean sakabanatu eta herrialdeen artean barreiatuko nituela. 24Eta hori, ez zituztelako nire erabakiak bete, eta bai nire legeak mespretxatu, larunbata hautsi eta idoloak gurtu. 25Orduan, nik ere onak ez ziren legeak#20,25 onak ez ziren legeak: Badirudi lehen-semeen eskaintzari buruz ari dela (ik. 26. tx.), zenbait garaitan israeldarrek hitzez hitz interpretatu baitzuten lege hori (ik. 16,20 oh.). eman nizkien, eta bizira eramaten ez zuten erabakiak. 26Eta beren oparigaiez kutsatzen utzi nituen, eta lehen-semeak idoloen ohorez erretzen, horrela, izu-ikaraturik, ni naizela Jauna aitor zezaten.
27«Horregatik, gizaseme, hitz egin Israel herriari eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Gainera, zuen gurasoek iraindu egin ninduten beren desleialkeriaz. 28Zin eginez agindu nien lurraldean sarrarazi nituenean, aurrean topatutako muino garai guztietan eta zuhaitz mardul guztien azpian aurkeztu zituzten beren sakrifizioak eta eskaintza iraingarriak, bertan eskaini opari atsegingarriak eta isur-opariak. 29Orduan, esan nien: “Zer da zuek joaten zareteneko muino hori#20,29 muino: H.h., bama, toki garai: sasikultu-leku esateko hitz arrunt bilakatu zen, toki garaietan (muino, mendi-tontorretan) eratzen baitziren kultu-leku horiek.?” Eta “Muino” —sasikultu-leku— deitu izan dute gaur arte.#muino 6,3+.
30«Horregatik, adierazi Israel herriari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zuek ere kutsatu egin zarete gurasoen jokabideari jarraituz; beraien idolo higuingarriak gurtuz, desleial izan zarete: 31zeuen oparigaiak eskaini dizkiezue, zeuen seme-alabak haien ohorez erre. Zeuen idolo guztiekin kutsatu zarete gaur arte, eta zuek, israeldarrok, niri kontsulta egitea#20,31 niri kontsulta egitea: Ik. kap.aren hasiera, 20,1-3. onartu behar al dut? Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik ez dizuedala utziko niri kontsulta egiten.
32«Zuen buruetan dagoena ez da inoiz gertatuko. Beste herrialdeetako nazio eta leinuak bezalako izatea nahi duzue, zurezko eta harrizko jainkoak zerbitzatuz.#zurezko eta harrizko jainkoak Dt 4,28; 28,36.64; 29,16; 2 Erg 19,18; Jr 3,9+. 33Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz erreinatuko dudala zuen gain. 34Herrien artetik aterako zaituztet eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz.#herrialdeetatik bilduko 11,17+. 35Basamortura#20,35 Basamortura: Ez da toki jakin bat adierazten, Jainkoak Israel aurrez aurre epaituko duen toki sinbolikoa baizik (ik. 36. tx. eta Os 2,16). eramango zaituztet herrietatik aparte eta han aurrez aurre epaituko. 36Zuen gurasoak Egipto ondoko basamortuan epaitu nituen bezala, hala egingo dut zuekin. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 37Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko. 38Nire aurka altxatzen diren erreboltariak kendu egingo ditut zuen artetik; erbesteraturik daudeneko herrialdetik aterako ditut, baina ez dira Israelen sartuko; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
39«Zuei buruz, israeldarrok, hau diot nik, Jainko Jaunak: Joan dadila nor bere idoloen zerbitzura; baina gero, egingo duzue, bai, nik esana, ez duzue nire izen santua belztuko zeuen idolatriazko opariekin.#nire izen santua belztu 20,9.14.22; 36,20; 39,7; 43,8; Lb 18,21+. 40Han, herrialdeko nire mendi santuan, Israelgo mendi handiaren#20,40 mendi santua, handia: Jerusalemgo Sion mendia da, non baitzegoen kokatua tenplua. gainean, Israel herri oso-osoak zerbitzatuko nau. Han gogoz onartuko zaituztet, eta opari bereziak, eskaintza aukeratuak eta emaitza sakratuak eskatuko dizkizuet. Honela diot nik, Jainko Jaunak.#mendi handia 17,23; 40,2; Is 2,1-3; Sal 48,2-3. 41Opari atsegingarri gisa onartuko zaituztet, herrien artetik atera eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko zaituztedanean. Zuen alde agertuko dut neure santutasuna jentil-herrien aurrean. 42Orduan, Israelera, zuen gurasoei zin eginez agindu nien lurraldera#20,42 agindu nien lurraldera: Erbesteratuentzat baliozkoa da oraindik Jaunak arbasoei eginiko lurraldearen agintzaria (ik. Has 12,2 oh.)., eramango zaituztedanean, jakingo duzue ni naizela Jauna.#Orduan jakingo duzue 6,7+. 43Han zeuen jokabideaz oroituko zarete, zeuen buruak kutsatu zituzten egintza txar guztiez; orduan, zeuen buruaren nazka sentituko duzue egindako gaiztakeria guztiengatik. 44Israel herri, zuekin neure izenari dagokionez jokatuko dudanean, eta ez zuen jokabide txarraren eta egintza maltzurren arabera, orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy