YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 11

11
Jerusalemen zigorra iragarria
1Jaunaren espirituak gora jaso ninduen eta tenpluaren ekialdeko aterantz eraman; sarreran hogeita bost gizon zeuden, eta haien artean herriko buruzagi ziren Jaazanias, Azurren semea, eta Pelatias, Benaiasen semea, ikusi nituen.#espirituak eraman 3,14+. 2Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hona hemen hirian gaiztakeriak asmatu eta egitasmo txarrak prestatzen dituztenak. 3Esaten dute: “Ez dira berehalakoan etxeak eraikiko; baina gu seguru gaude hirian, haragia tupinan bezala#11,3 baina gu… bezala: H.h., bera (hiria) tupina da eta gu haragia; esanahia ez da argia; halere, badirudi zentzua testuan jaso duguna dela: haragia tupinaren barruan sutatik babestua dagoen bezala, seguru ikusten dituzte beren buruak hiri barruan daudenek. 24,3-5 zatian erabiltzen da berriro irudia, baina testuinguru ezberdinean.”. 4Beraz, hitz egin nire izenean horien aurka, hitz egin, gizaseme».
5Espirituak hartu ninduen eta Jaunaren mezu hau adierazteko agindu zidan: «Badakit zer ari zareten esaten, israeldarrok; badakit zer darabilzuen gogoan. 6Kaleak hildakoz betetzeraino ugaritu dituzue hilketak hirian.#hilketak hirian 22,2-4.25-29. Ik. 7,23+; 30,11; 35,8. 7Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hiri erdian utzi dituzuen hilak dira haragia, eta hiria tupina; baina zuek atera egingo zaituztet bertatik. 8Gerraren beldur zarete; bada, gerra ekarriko dizuet gainera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.#Gerra 21,8+. 9Nik irtenaraziko zaituztet hiritik eta atzerritarren esku utziko; zuen aurkako zigor-epaia beteko dut. 10Gerran eroriko zarete; Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia, eta orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. 11Hiria ez da zuentzat tupina izango, ezta zuek ere haren barruan seguru dagoen haragia. Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia. 12Orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, eta ez duzuela nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere, baizik eta inguruko nazioen ohiturei jarraitu diezuela».#inguruko nazioen ohiturei jarraitu Lb 18,3; Dt 12,29-30. Ik. 5,7+.
13Ni mezu hau aldarrikatzen ari nintzen bitartean, Pelatias#11,13 Pelatias izenak Jaunak libratua esan nahi du. Gizon honen heriotza aurreirudi izan daiteke erbestealditik libratu direnentzat, profetaren otoitz-oihuak adierazten duen bezala., Benaiasen semea, hil egin zen. Ahuspez erori eta deiadar egin nuen ozenki: «Ai Jainko Jauna! Gelditzen diren israeldarrak suntsitu behar dituzu!»#Ai Jainko Jauna! 9,8+.
Jaunak israeldar sakabanatuak bilduko
14Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 15«Gizaseme, hara zer dioen Jerusalemgo jendeak zure senide eta herritarrez, Israel herri osoaz: “Daudela Jaunarengandik urruti! Guri eman zaigu lurralde honen jabetza”.#lurraldearen jabetza 33,24; Has 12,7+; Ir 6,8. 16Adierazi, beraz, Jerusalemgo jendeari, nik, Jainko Jaunak, diodan hau: Egia da neuk urrutiratu nituela nazio artera eta herrialdeetan sakabanatu, baina bizi diren herrialdeetan ere beren artean naukate, santutegian bezalaxe#11,16 santutegian bezalaxe: Lurralde santutik urruti egon arren, Jaunak ez die bere presentzia ukatu erbestean daudenei. Jainkoaren presentzia ez dago derrigorrez Jerusalemgo tenpluari lotua.. 17Erbesteratuei, berriz, adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Herrien artetik bilduko zaituztet, sakabanatuak egon zareteneko herrialdeetatik batuko, eta Israel lurraldea emango dizuet.#Herrien artetik bilduko 20,34.41; 28,25; 36,24; 37,21-22; 39,27; Jr 23,3+. 18Hara iristean, idolatria eta jokaera higuingarri guztiak baztertuko dituzue.
19«Bihotz berria#11,19 Bihotz berria: Honela eskuizkribu gutxi batzuen arabera (ik. 36,26); ohiko testuak bihotz bat bakarra dio; grekozko itzulpenak, berriz, beste bihotz bat. emango dizuet eta espiritu berria ezarriko zuengan; harrizko bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango,#Bihotz berria 18,31; 36,26-28; Jr 32,39; Sal 51,12-14. 20nire legeen arabera joka eta nire erabakiak betetzen saia zaitezten. Zuek nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko.#nire erabakiak betetzeko 36,27; Dt 30,6-8. Ik. Jr 31,33+. nire herri, zuen Jainko 14,11; 36,28; 37,23.27; Jr 7,23+. 21Baina bihotza idolatria eta jokaera higuingarrietara makurtzen dutenei beren jokabidearen ordaina emango diet. Nik, Jainko Jaunak, esana».
Aintzak hiritik alde egin
22Kerubinek hegoak zabaldu zituzten, gurpilak ondoan zituztelarik. Israelgo Jainkoaren aintza haien gainean nabari-nabari zegoen.#Kerubinak 1,5-14; 10,1-17. Jainkoaren aintza 1,28+. 23Jaunaren aintza hiriaren erditik altxatu eta ekialdera dagoen mendi gainean gelditu zen.#aintzak alde egin 9,3; 10,4.18-19. Ik. 43,2-5. 24Espirituak gora jaso eta Babiloniara eraman ninduen#11,24 Adierazpena 8,3an esanari dagokio, han espirituak Babiloniatik Jerusalemera ekarri baitu profeta., erbesteratuengana; hau ikuskaria izan zen, Jainkoaren espirituaren eraginpean izana; gero, desagertu egin zen ikuskaria. 25Jaunak agertu zizkidan gauza guztiak adierazi nizkien erbesteratuei.

Currently Selected:

EZEKIEL 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy