IRTEERA 9
9
Bosgarren izurria: abereak hil
1Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz faraoiagana eta esaiozu: Hau dio Jaunak, hebrearren Jainkoak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten. 2Baina utzi nahi ez eta bertan gelditzera behartzen badituzu, 3Jaunaren zigorra landako abereen gainera eroriko da, zaldi, asto, gamelu, behi eta ardien gainera; izurri larria izango da.#abereen izurria Am 4,10; Hab 3,5; Sal 78,48.50. 4Baina Jaunak bereizkuntza egingo du israeldarren eta egiptoarren abereen artean: ez da israeldarren abererik bat bera ere hilko».#bereizkuntza 8,19+.
5Jaunak, gainera, epea ezarri zuen, esanez: «Bihar egingo dut hau lurralde honetan».
6Biharamunean, esana bete zuen Jaunak: egiptoarren abereak oro hil ziren, eta bat ere ez israeldarrenen artean. 7Faraoiak ikertzeko agindu zuen, eta egia zen israeldarren abererik ez zela galdu. Hala ere, bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi.#faraoia bere teman 4,21+.
Seigarren izurria: zauriak
8Orduan, Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni: «Hartu labetik eskua bete kedar eta jaurti dezala Moisesek zerurantz faraoiaren aurrean; 9hauts bihurtuko da eta lurralde osora hedatuko, eta Egiptoko gizakiak eta abereak zauri zornetsuz josirik geldituko dira».#zauriak Ik. Dt 28,35; Jb 2,7; Ap 16,2.11.
10Hartu zuten Moisesek eta Aaronek labetik kedarra eta Moisesek zerurantz jaurti zuen faraoiaren aurrean: gizakiak zein abereak zauri zornetsuz josirik gelditu ziren.
11Aztiek ez zuten Moisesi aurre egiterik izan, haiek ere beste egiptoar guztiak bezala zauriz josirik baitzeuden.
12Baina Jaunak faraoia setatsu bihurtu zuen eta honek ez zien kasurik egin Moisesi eta Aaroni, Jaunak Moisesi adierazi bezala.
Zazpigarren izurria: kazkabarra
13Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiari esatera: Hala dio Jaunak, hebrearren Jainkoak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten; 14zeren oraingo honetan izurri guztiak bidaliko ditut zure aurka eta zure funtzionario eta herriaren aurka, jakin dezazun ez dagoela munduan ni adinakorik.#ni adinakorik ez 8,6+. 15Nire ahalmen guztia erakutsi nahi izan banu zu eta zure herria izurriz jotzean, honezkero suntsitua zinatekeen mundu honetatik; 16baina bizirik utzi zaitut nire ahalmena erakusteko eta mundu osoak nor naizen jakin dezan#9,16 mundu osoak nor naizen jakin dezan: H.h., mundu osoan nire izena iragar dezaten..#bizirik utzi zaitut Erm 9,17. 17Hala ere, ene herriaren aurka jartzen zara, hemendik joaten galaraziz. 18Bada, bihar ordu honetan egundoko kazkabar-erauntsia eroraraziko dut, Egiptoko historia osoan izan ez den bezalakoa.#kazkabar-erauntsia Sal 78,47-48; 105,32; Jkd 16,15-19. Ik. Ap 8,7; 16,21. 19Beraz, agindu barrura sartzeko zure abereak eta kanpoan duzun guztia, zeren kazkabarra egingo du eta kanpoan, aterperik gabe, aurkituko diren gizaki eta abere guztiak suntsituko».
20Faraoiaren zenbait funtzionariok, Jaunaren mehatxuaren beldurrez, aterpean ezarri zituen beren esklabo eta abereak; 21baina Jaunaren esana aintzakotzat hartu ez zutenek kanpoan utzi zituzten.
22Orduan, Jaunak agindu zion Moisesi: «Altxa eskua zerurantz, Egipto osoan kazkabarra eror dadin gizaki, abere eta landareen gainera».
23Altxatu zuen Moisesek makila zerurantz eta Jaunak trumoi, tximista eta kazkabarra eginarazi zituen Egipto osoan; 24egundoko kazkabarra egin zuen, tximista eta guzti: Egiptoko historia osoan ez zuen sekula horrelako harri-erauntsirik bota. 25Kazkabarrak Egiptoko landetan zegoen guztia galdu zuen: gizaki, abere eta landareak; zuhaitzak ere zartatu egin zituen. 26Israeldarrak bizi ziren Goxen eskualdean bakarrik ez zen kazkabarrik izan.
27Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:
—Oraingoan aitortzen dut neure errua. Jaunak zuzen jokatu du, nik eta nire herriak, berriz, oker.#aitortzen dut neure errua 10,16-17; Zen 22,34; 1 Sm 15,24; 26,21; 2 Sm 24,10; Sal 51,6; Lk 15,18.21. 28Egiozue erregu Jaunari; trumoitik eta kazkabarretik aski dugu; joaten utziko dizuet, ez zaituztet gehiago geldiaraziko.
29Moisesek erantzun zion:
—Hiritik atera bezain laster, eskuak altxatuko dizkiot Jaunari otoitz egiteko. Orduan atertuko du kazkabar-erauntsia eta ez da gehiago trumoirik izango, jakin dezazun Jaunarena dela mundua.#Jaunarena da mundua 19,5; Dt 10,14; Sal 24,1+. 30Baina badakit ez zeu, ez zure funtzionarioak, ez zaudetela oraindik Jainko Jaunari men egiteko prest.
31Liho- eta garagar-alorrak galdu egin ziren, burutua baitzegoen garagarra eta loratua lihoa. 32Baina garia eta zekalea ez ziren galdu, berandukoak direnez.
33Jauregitik eta hiritik irten zelarik, Moisesek eskuak altxatu zituen otoitzerako. Berehala atertu zituen kazkabarra eta euria, eta ez zen gehiago trumoirik izan.
34Baina faraoiak, euria, kazkabarra eta trumoia gelditu zirela ikustean, bekatura jo zuen berriro. Bera eta bere funtzionarioak setatsu jarri ziren. 35Bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi, Jaunak Moisesen bidez adierazi bezala.#israeldarrei joaten utzi ez 3,19+.
Currently Selected:
IRTEERA 9: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso