IRTEERA 6
6
1Jaunak erantzun zion:
—Orain ikusiko duzu faraoiari egingo diodana: indarrez beharturik, utziko dizue joaten; are gehiago, berak ateraraziko zaituzte lurralde honetatik.#berak ateraraziko 11,1; 12,31-33.
Jainkoak israeldarrei askapena agindu
2Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Moisesi: «Neu naiz Jauna! 3Jainko Ahaltsu bezala agertu nintzaien Abrahami, Isaaki eta Jakobi; baina ez nintzaien nire egiazko izenaz, Jauna#6,3 Jainko Ahaltsu: Ik. Has 17,1 oh. Jauna izena: Ik. 3,14 eta 15 oh. bezala alegia, ezagutzera eman. 4Ituna ere egin nuen haiekin, etorkin gisa bizi izan zireneko Kanaan lurraldea emango niela hitzemanez#6,4 lurraldea emango niela hitzemanez: Ik. 2,24 oh. 6,4-8 zatiak Pentateukoaren etapa nagusiak aurkezten ditu laburbildurik: esklabotza/askapena/ituna/lurraldearen dohaina..#Ituna arbasoekin 2,24+. 5Entzun ditut egiptoarrek esklabo eginiko israeldarren intziriak eta oroitu naiz neure itunaz.#israeldarren intziriak entzun 2,23+. 6Horregatik, esan israeldarrei: Neu naiz Jauna! Neuk askatuko zaituztet Egiptoarrek ezarri dizueten lan astun eta esklabotzatik eta ahalmen handiz eta eskubide osoz berreskuratuko. 7Neure herritzat hartuko zaituztet eta zeuen Jainko izango nauzue; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa, Egiptoko lan astunetatik aterako zaituztena.#Neure herri 19,5; Dt 26,17-19; 29,12; Jr 7,23+. zeuen Jainko Lb 11,45+. 8Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldera eramango zaituztet eta haren jabe egingo. Ala ni Jauna!»
9Hala mintzatu zitzaien Moises israeldarrei, baina hauek ez zioten jaramonik egin, esklabotza astunarengatik etsita baitzeuden.
10Orduan, Jaunak esan zion Moisesi:
11—Zoaz Egiptoko errege faraoiagana eta esaiozu israeldarrei joaten uzteko.
12Baina Moisesek erantzun zion:
—Israeldarrek jaramonik egiten ez badidate, nola nahi duzu faraoiak egitea? Hain naiz traketsa hitz egiten!
13Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni, israeldarrak Egiptotik ateratzeko mandatua emanez, eta aginduak eman zizkien israeldarrentzat eta Egiptoko errege faraoiarentzat.
Moisesen eta Aaronen arbasoak
14Hona hemen israeldarren arbasoen familiaburuak#6,14 familiaburuak: Genealogia hau Has 46koarekin lotzen da; baina hemen zerrenda Jakoben hirugarren semearekin, Lebirekin alegia, bukatzen da, Lebiren ondorengoetarikoak baitziren Irteerako pertsonaia nagusiak (ik. 6,26-27).:
Israelen lehen-seme Rubenen semeak Henok, Palu, Hetzron eta Karmi izan ziren. Hauek dira Rubenen jatorriko familiak.
15Simeonen semeak Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin, Tzohar eta Saul —emakume kanaandarraren semea— izan ziren. Hauek dira Simeonen jatorriko familiak.
16Hauek dira Lebiren semeak beren ondorengoekin: Gerxon, Kehat eta Merari. Lebi ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen.
17Gerxonen semeak: Libni eta Ximei beren jatorriko familiekin.
18Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. Kehat ehun eta hogeita hamahiru urtez bizi izan zen.
19Merariren semeak: Mahli eta Muxi.
Hauek dira Lebiren ondorengoen jatorriko familiak.
20Amram bere izeba Jokebedekin ezkondu zen. Honek Aaron eta Moises eman zizkion. Amram ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen.
21Itzharren semeak: Kore, Nefeg eta Zikri.
22Uzielen semeak: Mixael, Eltzafan eta Sitri.
23Aaron Aminadaben alaba eta Nahxonen arreba zen Elisabetekin ezkondu zen. Honek Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar eman zizkion.
24Koreren semeak: Asir, Elkana eta Abiasaf. Hauek dira koretar jatorriko familiak.
25Aaronen seme Eleazar Putielen alabetariko batekin ezkondu zen. Honek Pinhas sortu zion. Hauek guztiak lebitar familiaburuak dira beren jatorriko familiekin.
26Aaroni eta Moisesi, hain zuzen, agindu zien Jaunak Egipto lurraldetik israeldarrak ateratzeko, gudaroste gisa lerrotan jarririk. 27Moises eta Aaron hauek dira Egiptoko errege faraoiari mintzatu zitzaizkionak, israeldarrei lurralde hartatik irteten uzteko esanez.
Jainkoak agintzaria berritu Moisesi
28Jaunak, Moisesi mintzatu zitzaionean, 29esan zion:
—Neu naiz Jauna! Esaiozu Egiptoko errege faraoiari nik adieraziko dizudan guztia.
30Baina Moisesek erantzun zion:
—Nola egingo dit, bada, faraoiak jaramon, hitz egiten hain traketsa naizelarik?#hitz egiten traketsa 4,10+.
Currently Selected:
IRTEERA 6: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso