YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 33

33
Jainkoak Moisesi abiatzeko agindu
1Jaunak esan zion Moisesi: «Ea, irten hemendik eta zoazte zeu eta Egiptotik atera zenuen herria, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez beraien ondorengoei emango niela agindutako lurraldera#33,1 agindutako lurraldera: Bideari ekiten diote berriro; horregatik, arbasoei eginiko agintzariaren beste aipamen bat daukagu hemen (ik. 2,24 oh.)..#arbasoei aginduriko lurraldea 2,24+. 2Aingerua bidaliko dizut gida zaitzan, eta bota egingo ditut lurralde hartatik kanaandar, amortar, hitita, periztar, hibiar eta jebustarrak.#kanaandar… 3,8+. 3Zoazte esnea eta eztia darizkion lurraldera#33,3 esnea… lurraldea: Ik. 3,8 oh.; baina ni ez naiz zuekin joango, burugogor baitzarete; bestela, bidean hondatuko zintuzketet».
4Goibel jarri zen herria halako hitz gogorrak entzutean, eta ez zen inor festa-jantziz apaindu, 5Jaunak esana baitzion Moisesi: «Esan israeldarrei: Herri burugogorra zarete! Apur batez zuekin joango banintz, hondatu egingo zintuzketet. Erantzi, bada, festa-jantziak, eta ikusiko dut zer egin zuekin».
6Honela, Horeb menditik aurrera, ez zuten israeldarrek festa-jantzirik erabili.
Elkarketa-etxola
7Hartu zuen Moisesek etxola eta kanpalekutik urruti ezarri zuen. «Elkarketa-etxola» eman zion izen. Jaunaren nahia jakin nahi zuena, kanpalekutik aparte zegoen elkarketa-etxolara joaten zen. 8Moises etxolara zihoanean, berriz, herri osoa, nor bere etxolaren sarreran, Moisesi begira egon ohi zen, hura etxolara sartu arte. 9Moises hara sartu orduko, laino-adarra#33,9 Laino-adarra: Ik. 13,21 oh. jaisten zen eta etxola-sarreran gelditzen, Jaunak Moisesekin hitz egiten zuen bitartean.#laino-adarra 13,21+. 10Laino-adarra etxola-sarreran geldi ikustean, herri osoa ahuspez jartzen zen, nor bere etxola aurrean. 11Jaunak aurrez aurre egiten zuen hitz Moisesekin, lagunak lagunarekin hitz egiten duen bezala. Ondoren, Moises kanpalekura itzultzen zen; baina haren laguntzaile Josue, Nunen semea, ez zen etxola barrutik aldentzen.#aurrez aurre hitz egin Zen 12,6-8; Dt 34,10; Jn 15,15. Josue Zen 14,6; Dt 34,9; Jos 1,1; Si 46,1-6.
Moises Jaunarekin mintzo
12Moisesek esan zion Jaunari:
— Begira, zuk herri hau gidatzeko esaten didazu, baina ez didazu esaten nor bidaliko didazun laguntzeko. Esan didazu nitaz fio zarela ere eta gogoko nauzula. 13Hori egia bada, ager iezazkidazu zeure asmoak; horrela jakingo dut egiaz gogoko nauzula. Kontuan izan gero, herri hau zeure herri duzula.
14Jaunak esan zion:
—Ni neu joango naiz zurekin eta atseden emango dizut.#atseden emango Jos 21,44; Sal 95,11; Heb 4,1-11.
15Moisesek erantzun zion:
—Zeu gurekin ez etortzekotan, ez gaitzazu hemendik abiarazi. 16Nola jakin zeure herri hau eta neu gogoko gaituzula, zu zeu gurekin ez bazatoz? Horrela bakarrik izango baikara zure herri hau eta ni beste herriak ez bezalakoak.
17Jaunak esan zion:
—Esan duzun hori ere egingo dut, gogoko baitzaitut eta fio bainaiz zutaz.
Moisesek Jaunari bera ikustea eskatu
18Moisesek erregutu zion Jaunari:
—Erakustazu, otoi, zeure aintza.#Erakutsi zeure aintza 16,7+.
19Jaunak erantzun zion:
—Neure on guztia igaroaraziko dut zure aurretik eta neure izena hots egingo: «Jauna#33,19 Jauna: Ik. 3,14 eta 3,15 oh.». Nik mesede egin nahi diodanari egiten diot mesede, eta gupida izan nahi diodanari izaten gupida.#egiten diot mesede Erm 9,15. Ik. 20,5+. 20Baina nire aurpegia ez zenezake ikus, ez bainazake gizakiak ikus eta bizirik iraun.#ezin inork Jauna ikusi eta bizirik iraun Has 32,31; Lb 16,2; Dt 4,33; 5,24; Ep 6,22-23; Is 6,5.
21Ondoren, Jaunak esan zion:
—Hona hemen leku bat nire ondoan; zaude zutik harkaitz gainean. 22Nire aintza igarotzean, harkaitz-zuloan sartuko zaitut eta nire eskuz estaliko, ni igaro arte.#harkaitz-zuloan 1 Erg 19,13. 23Gero, eskua kenduko dut, eta bizkarraldea ikusi ahal izango didazu; baina ene aurpegia ez daiteke ikus.

Currently Selected:

IRTEERA 33: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in