YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 3

3
1Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino#3,1 Horeb: Sinai mendia da, Jainkoa herriari agertuko zaion eta berarekin ituna egingo duen tokia (ik. 19 eta 24 kap.ak). Gerora, Elias profeta ere Horeb mendiraino helduko da Jaunarekin topo egitera (ik. 1 Erg 19,8)., iritsi zen.#Horeb, Jainkoaren mendia 4,27; 18,5; 19,2; 24,13; 1 Erg 19,8. 2Han, Jaunaren aingerua#3,2 Jaunaren aingerua: Ik. Has 16,7 oh. agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen.#Jainkoaren aingerua agertu Eg 7,30-35. sasi arteko sugarretan Dt 33,16. 3Moisesek bere buruari ziotson: «Hurbil nadin gauza harrigarri hori ikustera: nola liteke sasia ez erretzea?»
4Begiratzera zetorrela ikustean, Jaunak dei egin zion sasi artetik:
—Moises! Moises!
Hark erantzun:
—Hemen nauzu!
5—Ez hurbildu —esan zion Jaunak—. Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita.#Erantzi oinetakoak Jos 5,15. Ik. 19,12. 6Ni zure aitaren Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa.
Moisesek aurpegia estali zuen, Jainkoari begiratzeko beldur#3,6 Jainkoari begiratzeko beldur: Moisesen esperientzia Jakobek Betelen (Has 28,16-19) izan zuenaren antzekoa da. baitzen.#Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa 3,15; 4,5; 6,3; Mk 12,26. Jainkoari begiratzeko beldur 19,21; 33,20; Has 28,17; 32,31; Dt 5,24-25; Ep 6,22-23; Is 6,5; Mt 17,6; Mk 16,5-8; Lk 5,8-9.
7Jaunak esan zion, gainera:
—Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. 8Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera#3,8 esnea eta eztia darizkion lurraldea: Pentateukoan maiz errepikatzen den esamolde hau oso zaharra da, lurraren joritasuna eta emankortasuna adierazteko erabilia (ik. 33,3; Zen 13,27; Dt 6,3; Jr 11,5 etab.). lurraldera igoarazi: Lurraldea aginduz emandako hitza (ik. 2,24 oh.) betetzea erabakia du Jaunak. Hori izango da Irteera liburuko gertakizunen jomuga nagusia., hots, orain kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarrena den lurraldera.#kanaandar… lurraldera 3,17; 13,5; 23,23; Has 15,18-21. 9Hara, nireganaino heldu da israeldarren deiadarra, eta ikusi dut zeinen gogor erabiltzen dituzten egiptoarrek. 10Zoaz, bada; faraoiagana bidaltzen zaitut, ene herria, israeldarrak, Egiptotik atera ditzazun.
11Moisesek esan zion, orduan:
—Nor naiz ni faraoiagana joateko, nor israeldarrak Egiptotik ateratzeko?
12Jainkoak erantzun zion:
—Zeurekin izango nauzu. Eta hona zertan ezagutuko den nik bidaltzen zaitudala: herria Egiptotik aterako duzunean, mendi honetan gurtuko nauzue.#zertan ezagutuko 33,16; Has 24,12-14; Ep 6,17-18.36-40; 1 Sm 14,10; 2 Erg 19,29; Jn 2,11. mendi honetan gurtu (festa ospatu) 4,23; 5,1; 7,16; 8,16.23; 9,1.13; 10,3.24; Eg 7,7.
Jainkoak bere izena ezagutarazi Moisesi
13Baina Moisesek ihardetsi zion:
—Hara, ni israeldarrengana joan eta «Zuen arbasoen Jainkoak bidali nau zuengana» esango diedanean, «Nola du izena?» galdetuko didate haiek. Zer erantzun behar diet orduan?#Nola du izena? 6,3; Is 42,8; Os 12,6; Jn 17,6.26; Ap 1,4.8.
14Jainkoak erantzun zion:
—Izango naizena naiz#3,14 Izango naizena naiz: Israelgo Jainkoaren izen bereziaren adierazpena. Naizena naiz itzul daiteke esaldia, bi eratara ulertzeko bide ematen duelarik: batetik, izena ez duela azaldu nahi adieraziko luke (ik. Has 32,30 eta Ep 13,18); ez du ematen testuinguruak esanahi hori hobesten duenik; bestetik, ni existitzen naizena naiz esan nahiko luke, hau da, benetako izatea niri bakarrik dagokit, nahiz zentzu filosofikoan ulertu, nahiz erlijiosoan, beste jainkoen benetako izatea ukatuz. Gure itzulpenean hau adierazten da: nor naizen edo nire izena, egiteko zorian nagoen salbaziozko egintzak azalduko du. Beraren presentzia salbatzaileak adierazten du Jauna nor den.. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana.#Neu naiz Jn 8,24.28.58; 13,19.
15Jainkoak Moisesi esan zion, gainera:
—Esan israeldarrei: Jaunak#3,15 Jauna: Israelgo Jainkoaren izena lau kontsonantez idazten da: YHWH. Seguruen Jahweh ahoskatzen zen; baina, errespetuaren errespetuz, hebrearrek ez zuten izen sakratua esaten, eta irakurtzean Adonai —hots, Jauna— hitzaz ordezkatzen zuten. Antzinako itzulpenek JHWH hori Jauna itzuli zuten, eta usadio horri jarraitzen diote geroztik itzulpen gehienek, gurea barne., zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.
16«Ea, zoaz, bildu Israelgo herri-arduradunak eta esaiezu: Jauna, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, agertu zait eta Egipton egiten dizuetena ikusi duela esan dit eta zuen alde esku-hartzea erabaki duela.#arbasoen Jainkoa 3,6+. zuen alde esku hartu 4,31; Has 21,1; 50,24-25; Sal 65,10; Jr 29,10; Lk 1,68. 17Beste hau ere esan dit: Egiptoko atsekabeetatik aterako zaituztela eta esnea eta eztia darizkion lurraldera igoaraziko, kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren lurraldera.
18«Herri-arduradunek adituko dizute eta haiekin batera Egiptoko erregeagana joango zara eta esango diozue: “Jauna, hebrearren Jainkoa, agertu zaigu; beraz, hiru eguneko bidea egin behar dugu basamortuan barrena, gure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzeko”.#hiru eguneko bidea 5,3; 8,23. 19Badakit Egiptoko erregeak ez dizuela joaten utziko, beharturik ez bada.#faraoiak joaten utzi ez 5,2; 9,35; 11,10. Ik. 12,31-32; 14,5. 20Orduan, ahalmen handiz jokatuko dut eta egiptoarrak joko ditut beraien artean egingo ditudan egintza harrigarriez; ondoren, utziko dizuete irteten. 21Gainera, egiptoarren abegi ona irabaziko duzue, irtetean esku-hutsik joan ez zaitezten. 22Emakume israeldarrek nork bere auzokoari eta aldamenekoari zilar eta urrezko bitxiak eta seme-alabentzat jantziak eskatuko dizkiote; honela, egiptoarrei beren ondasunak kenduko dizkiezue».#egiptoarrei ondasunak kendu 11,2-3; 12,35-36; Has 15,14; Jkd 10,17-20.

Currently Selected:

IRTEERA 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy