IRTEERA 29
29
Apaizen sagarapena
(40,12-15; Lb 8,1-36)
1«Hona nola sagaratuko dituzun nire apaiz-zerbitzurako. Hartu akats gabeko zekor bat eta bi ahari;#Apaizen sagarapena Si 45,15-17. Ik. Heb 7,26-28. 2egin gari-irin zuriz legamia gabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak, 3eta ezarri saski batean; gero, aurkeztu saskia zekorrarekin eta bi ahariekin batera.
4«Hurbilarazi Aaron eta beronen semeak elkarketa-etxolara, eta garbi daitezela urez. 5Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz; 6ezarri buruzapia eta, beroni itsatsia, xafla sakratua. 7Hartu gero gantzuketa-olioa eta, hari burura isuriz, gantzutu egingo duzu. 8Hurbilarazi Aaronen semeak ere; jantzi tunikak, 9lotu gerrikoa —Aaroni eta beronen semeei— eta ezarri kapelak. Eta betiko izango dira apaiz. Honela emango diezu apaizgoa Aaroni eta beronen semeei.
10«Ondoren, eraman zekorra elkarketa-etxolaren aurrera. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote. 11Hil zekorra Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran. 12Gero, hartu zekorraren odoletik, eta behatzez aldare-ertzeko adarrak igurtziko dituzu. Gainerako odola aldare-oinean isuriko duzu. 13Kendu hesteak, gibela eta giltzurrunak estaltzen dituen gantza, eta erre aldare gainean. 14Zekorraren okela, larrua eta hondakinak kanpalekutik aparte erreko dituzu, bekatuaren barkamenerako sakrifizioa da eta.
15«Ondoren, hartu aharietako bat. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote. 16Hil aharia eta, haren odoletik harturik, aldare-ingurua zirtatuko duzu. 17Gero, zatikatu aharia, garbitu haren heste eta hankak, eta jarri okela-zatien eta buruaren ondoan. 18Guztia aldare gainean oso osorik erreko duzu, Jaunarentzat erre-opari gisa, eta Jaunak atseginez onartuko du#29,18 atseginez onartuko du: Ideia hau, lurrin baregarri da (oparia) esanez adierazten du hebreerazkoak. bere ohorez erretako oparia.
19«Ondoren, hartu beste aharia. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote. 20Hil aharia eta, haren odoletik harturik, igurtzi Aaronen eta beronen semeen eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak, eta isuri gainerako odola aldare inguruan. 21Hartu aldare gaineko odoletik eta gantzuketa-oliotik, eta zipriztindu Aaron eta beronen jantziak eta semeak eta berauen jantziak. Honela, bai Aaron eta semeak, bai berauen jantziak, sagaraturik geldituko dira. 22Hartu ahariaren buztaneko gantza, hesteen gainekoa eta gibela estaltzen duena, giltzurrunak eta itsatsirik daukaten gantza, eta eskuineko izterra; apaizen sagarapenerako aharia da hau. 23Hartu gero Jaunaren aurrean dagoen legamia gabeko ogien saskitik ogi biribil bat, oliotan oraturiko opil bat eta talo bat; 24ezarri dena Aaronen eta beronen semeen eskuetan, eta aurkez biezaiote Jaunari, errituzko aurkezpen-keinua eginez#29,24 errituzko aurkezpen-keinua eginez: H.h., astinketa eginez. Aurkezpen-keinua horixe zen: Jaunaren aurrean opariari atzera eta aurrera eragitea.. 25Gero, hartu haien eskuetatik berriro eta erre dena aldarean, Jaunarentzat erre-opari gisa eskainitakoaren gainean, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. 26Hartu Aaronen sagarapenerako ahari honen bularra, eta aurkeztu Jaunari errituzko aurkezpen-keinua eginez. Hori izango da zuri dagokizun zatia. 27Bereizi aurkezturiko bularra eta aparte utzitako izterra Aaronentzat eta beronen semeentzat. 28Horixe izango da betiko Aaronek eta beronen semeek israeldarrengandik jasoko duten zatia; hori gordeko diete israeldarrek, Jaunari eskaintzen dizkioten elkartasun-oparietatik hartuz.
29«Aaronen arropa sakratuak beraren semeengana eskualdatuko dira, eta sagaratzean eta apaizgoa hartzean jantziko dituzte.#Aaronen arropa sakratuak semeengana Zen 20,25-28. 30Zazpi egunez eramango ditu Aaroni karguan jarraituko dion semeak, kultu-zerbitzua santutegian betetzeko elkarketa-etxolara sartzean.
31«Hartu gero sagarapeneko aharia eta egosi haren okela toki sakratuan. 32Aaronek eta semeek elkarketa-etxolaren sarreran jango dituzte ahari-okela eta saskiko ogia. 33Beraiek bakarrik jan ahal izango dute sagaratzerakoan eta apaizgoa hartzerakoan bekatuen barkamenerako erabilitakoa. Ezin izango du jan beste inork horretatik, gauza sakratuak dira eta. 34Sagarapeneko okelarik edo ogirik biharamunerako gelditzen bada, erre egingo duzu; ez du inork jango, sakratua da eta.
35«Egin, Jaunak agindu bezala, Aaroni eta beronen semeei dagokien hori guztia. Zazpi egun iraungo du apaizgoa emateko ohikuneak. 36Egunean zekor bat eskainiko duzu bekatuen barkamen-oparitzat; aldarearen garbikuntza egingo duzu, barkamen-oparia bertan eskainiz, eta sagaratu egingo duzu, olioa isuriz. 37Zazpi egunez egingo dituzu garbikuntza- eta sagarapen-ohikuneak; horrela, guztiz sakratua izango da aldarea, eta hori ukitzen duena ere sakratu gertatuko da.
Eguneroko bi sakrifizioak
(Zen 28,3-8)
38«Eguneroko oparitzat, urtebeteko bi arkume eskainiko dituzu aldarean:#Eguneroko oparia Zen 28,3-8; Si 45,14. Ik. Lb 6,2-6; 2 Erg 16,15; Ez 46,13-15. 39goizean bata eta ilunabarrean bestea. 40Lehenengoarekin batera, eskaini lau kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua, eta isuri litro bat ardo. 41Labore-opari eta isur-opari berdina egingo duzu ilunabarrean beste arkumearekin, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. 42Eguneroko erre-opari horiek belaunez belaun egingo dituzte Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, zurekin mintzatzeko elkartuko natzaizun lekuan. 43Han elkartuko natzaie israeldarrei, eta leku hura nire aintzaz beteko dut eta sagaratuko. 44Elkarketa-etxola eta aldarea sagaratuko ditut; baita Aaron eta beronen semeak ere, nire apaiz-zerbitzurako. 45Israeldarren artean biziko naiz eta Jainko izango naute. 46Honela jakingo dute Jauna naizela ni, beraien Jainkoa, eta beren artean bizitzeko atera nituela Egiptotik. Neu naiz Jauna, haien Jainkoa.
Currently Selected:
IRTEERA 29: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso