IRTEERA 27
27
Sakrifizio-aldarea
(38,1-7)
1«Egin akazia-zurezko aldarea#27,1 aldarea: Erre-oparien aldarea da. Deskripzioa ez da beti argia hebreerazko testuan., karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.#aldarea Zen 4,13-14; 1 Erg 9,25; 2 Erg 16,14-15; Ez 43,13-17; 2 Kro 4,1. 2Egin lau adar#27,2 lau adar: Adarra indarraren sinbolo da. Aldareak lau ertzetan zituen adar moduko harri-muturrak aldarearen parterik sakratuena ziren. Oparigaien odolaz igurzten zituzten (ik. Lb 4); beroriei atxikitzen zitzaien santutegira babes bila zihoan iheslaria ere (ik. 1 Erg 1,50; 2,28). lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera eginez; estali brontzez aldarea. 3Egin txingar-ontzi, pala, isipu-ontzi, sardexka eta errautsontziak; tresna guztiok brontzez eginen dituzu. 4Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei. 5Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik. 6Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez; 7eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko. 8Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.
Egoitzaren ataria
(38,9-20)
9«Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.#Egoitzaren ataria Zen 4,26; 1 Erg 6,36; 8,64; Ez 40,17-47. 10Hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak izango dira; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak. 11Halaber, iparraldetik, beste berrogeita hamar metroko luzeran, oihalak egingo dituzu, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin dituztela; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira. 12Mendebaldetik, atariaren zabaleran, hogeita bost metro oihal izango dira, hogei zutabe eta hogei oin dituztela. 13Ekialdetik, ataria hogeita hamabost metro zabal izango da: 14sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin, 15eta beste hegalak, beste zazpi metro eta erdi oihal, hiru zutabe eta hiru oinekin; 16atariaren sarrerak hamar metro oihal izango ditu, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehunduak, lau zutabe eta lau oinekin. 17Atari inguruko zutabe guztiek zilarrezko ziri eta kakoak izango dituzte, eta brontzezko oinak. 18Ataria berrogeita hamar metro luze eta hogeita bost metro zabal izango da alde bakoitzetik, eta bi metro eta erdi gora. Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak. 19Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.
Argimutilerako olioa
(Lb 24,1-4)
20«Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen#olioa Lb 24,2-4; Zen 4,16; 1 Sm 3,3. 21elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo. Aaron eta beronen semeak arduratuko dira horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko legea izango da hau israeldarrentzat belaunez belaun.
Currently Selected:
IRTEERA 27: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso