IRTEERA 27:20-21
IRTEERA 27:20-21 EAB
«Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo. Aaron eta beronen semeak arduratuko dira horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko legea izango da hau israeldarrentzat belaunez belaun.



