IRTEERA 26
26
Egoitza
(36,8-38)
1«Egin egoitza#26,1 egoitza: Hebreerazko testuan, egoitzaren deskripzioa iluna da zenbait puntu zehatzetan. liho-hari bihurrituz eta purpura more, gorri eta gorriminez eginiko hamar zapiz, eta bordatu horietan apain izaki hegaldunak.#egoitza Zen 4,25.31-32; Heb 9,1-5. 2Zapi guztiak neurri berekoak izango dira: hamalau metro luze eta bi metro zabal. 3Josi zapiak elkarri bosnako bi sailetan, 4eta ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan: 5berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz. 6Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bata egin dezan.
7«Egin ahuntz-ilezko beste hamaika zapi, egoitza estaliko duen oihal-etxola eratzeko. 8Zapi guztiok neurri berekoak izango dira: hamabost metro luze eta bi metro zabal. 9Josi zapiak elkarri, bost alde batetik eta sei bestetik; seigarren zapia tolestaturik jarriko duzu oihal-etxolaren aurrealdean. 10Ipini gero berrogeita hamar lokarri elkarri jositako sail bakoitzaren ertzean. 11Egin brontzezko berrogeita hamar katigailu ere, eta erantsi lokarriei, oihal-etxola osoak bat egin dezan. 12Oihal-etxolako zapiak handiagoak direnez, gehiegizkoa duten erdia egoitzaren atzetik zintzilik geldituko da. 13Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da —metro erdia alde bakoitzetik—, egoitza estaltzeko. 14Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.
15«Egin akazia-zurezko oholak egoitzarako eta jarri tente: 16ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da; 17bi mingain izango ditu bakoitzak, ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egingo dituzu egoitzarako ohol guztiak. 18Hauetatik hogei hegoaldera jarriko dituzu, 19azpian zilarrezko berrogei oin dituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat. 20Egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol jarriko dituzu, 21azpian zilarrezko berrogei oin dituztela, ohol bakoitzeko bi oin. 22Egoitzaren atzealdera, mendebaldera, jarri sei ohol, 23eta beste bi atzealdeko kantoietarako. 24Ohol hauek behealdean bereiz jarriko dituzu eta gainaldean, lehenengo eraztunaren parean, ongi lotuak. Egin honela bi kantoietarako bi oholak ere. 25Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin izango dituzte, ohol bakoitzeko bi oin.
26«Egin akazia-zurezko bost zehar-egur egoitzaren alde bateko oholentzat, 27bost beste aldeko oholentzat eta beste bost atzealdeko, hau da, mendebaldeko, oholentzat. 28Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatuko ditu oholak. 29Urreztatu oholak eta zehar-egurrak, eta egin urrezko eraztunak, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko. 30Eraiki egoitza, mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera.
31«Egin errezela, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bordatu bertan apain bi izaki hegaldun.#errezela Lb 16,12.15; 2 Kro 3,14; Mt 27,51; Heb 6,19; 9,3; 10,20. 32Zintzilikatu urrezko lau kakotatik lau zutabeetan: urreztatu zutabeak eta ezarri zilarrezko lau oinen gainean. 33Zintzilikatu errezela zapien katigailuen pean, eta sartu haren atzean itun-kutxa. Errezelak bereiziko ditu toki santua eta toki santu-santua. 34Ondoren, ezarri itun-kutxaren gaineko estalkia toki santu-santuan. 35Ipini mahaia errezelaren aurrealdean, egoitzaren iparraldera, eta argimutila mahaiaren parean, hegoaldera.
36«Egin etxolaren sarrerarako oihala, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehundua. 37Egin sarrerako oihalarentzat akazia-zurezko bost zutabe; urreztatu zutabeak, hornitu urrezko kakoz, eta urtu brontzezko bost oin zutabeontzat.
Currently Selected:
IRTEERA 26: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: