IRTEERA 25
25
Israeldarren eskaintza
(35,4-9)
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei#25,2 Esan israeldarrei: 25—31 kap.etan kultuari eta kultu-erakundeei buruzko argibide eta oharpenak ematen dira Jaunaren agindu bezala; 35—39 kap.etan gai berberak aurkituko ditugu, ordena ezberdin samarrean, santutegia eraikiz eta kultua eratuz, israeldarrek agindua nola bete zuten deskribatzean. niri oparia ekartzeko. Bildu oparia, emateko borondatea dutenen artean.#oparia 1 Kro 29,1-9. Ik. 2 Erg 12,5-6. 3Hona hemen bildu behar duzuena: urrea, zilarra eta brontzea, 4purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea, 5gorriz tindaturiko ahari-larruak eta larru finak#25,5 larru finak: Hebreerazko hitzen zentzua zalantzazkoa da., akazia-zura, 6argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzako usainkiak, 7apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko onize eta beste harribitxiak. 8Eraiki iezadazue santutegia, zuen artean bizi nadin. 9Neuk erakutsiko dizut nola egin nire egoitza eta bertako hornidura guztia; egizue zehatz-mehatz erakutsiko dizudan ereduaren arabera.#ereduaren arabera 25,40; 26,30; 27,8; Zen 8,4. Ik. Ez 40,4; 1 Kro 28,19.
Itun-kutxa
(37,1-9)
10«Egin akazia-zurezko kutxa: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze, hirurogeita hamabost zentimetro zabal eta beste hainbeste gora izango da.#kutxa Zen 10,33-36; Jos 3,3-6; 1 Sm 4—6; 2 Sm 6; Sal 132. 11Urreztatu urre garbiz barne eta kanpoaldeak, eta ezarri urrezko hegala inguru guztian. 12Urtu urrezko lau eraztun eta ezarri kutxaren lau oinetan, bi eraztun albo batean eta bi bestean. 13Egin akazia-zurezko hagak, urreztatu, 14eta sarrarazi kutxaren bi alboetako eraztunetan, kutxa eraman ahal izateko; 15utzi hagak eraztunetan sarturik, atera gabe. 16Emango dizudan itun-agiria#25,16 itun-agiria: Lekukotasun ere itzuli ohi da. Itun-kutxan ezarritako legearen harlauzak, hamar aginduak, dira itunaren agiri ofiziala. kutxan ezarriko duzu.#itun-agiria kutxan Dt 10,1-2; 1 Erg 8,9.
17«Egin urre garbizko estalkia#25,17 estalkia: Propiziatorioa ere deitu ohi da (ik. Lb 16,11-16), antzinako itzulpenen arabera. Estali aditzetik dator hitza: kutxa estali, alde batetik; baita bekatua estali, kendu ere, barkamena adieraziz. Estalkiak funtzio berezia zuen barkamen-ohikunean; bekatuen barkamena lortzeko tokia zen.: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da. 18Estalkiaren bi ertzetan, bi izaki hegaldun#25,18 bi izaki hegaldun: Hebreeraz Kerubim; ik. Has 3,24 oh. egingo dituzu, urretan landuak,#bi izaki hegaldun 1 Sm 4,4; 1 Erg 6,23-28; 2 Kro 3,10-13; Sal 80,2; 99,1. 19bata ertz batean, bestea bestean; gorputz bat bera egingo dute estalkiarekin. 20Hegoak zabalik edukiko dituzte estalkiaren gainetik, berau babesteko; elkarren buruz buru egongo dira, estalkiari begira. 21Ezarri estalkia kutxaren gainean, eta ipini nik emango dizudan itun-agiria kutxaren barruan. 22Han elkartuko natzaizu; estalkiaren gainetik, itun-kutxaren gaineko izaki hegaldunen artetik, mintzatuko natzaizu, israeldarrei emango dizkiezun aginduak jakinarazteko.
Ogien mahaia
(37,10-16)
23«Egin akazia-zurezko mahaia: metro bat luze, metro erdi bat zabal eta hirurogeita hamabost zentimetro gora izango da.#mahaia Zen 4,7; 1 Erg 7,48. 24Urreztatu urre garbiz, eta ezarri urrezko hegala inguru guztian. 25Hornitu zortzi zentimetro zabaleko uztai batez, eta egin urrezko ertza uztaiari. 26Egin urrezko lau eraztun eta erantsi lau oinen ertzetan, 27uztaiari atxikiz; sartu hagak haietan, mahaia eramateko eran. 28Egin akazia-zurez eta urreztatu mahaia eramateko hagak. 29Egin azpilak, erretiluak, pitxerrak eta katiluak, isur-oparietarako; guztiok urre garbiz egingo dituzu. 30Ezarri mahaian niri eskainiriko ogia#25,30 niri eskainiriko ogia: H.h., presentziaren (aurpegiko) ogia, Jaunaren ogi pertsonala, bere-berea duena.; ezin faltako da sekula nire aurrean.#niri eskainiriko ogia Lb 24,5-9; 1 Sm 21,5; Mt 12,4.
Argimutila
(37,17-24)
31«Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek#25,31 kopa, kukulu eta lore-hostoak: Hebreerazko hitzen interpretazioa zaila da; nolanahi ere, argimutilaren apaingarriak lore-arlokoak ziren. gorputz bat bera egingo dute;#argimutila Lb 24,2-4; Zen 4,9-10; 1 Erg 7,49; 1 M 1,21. 32bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik. 33Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 34gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 35Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean. 36Beso eta kopek gorputz bat bera egingo dute argimutilarekin; guztia urre garbiz landua izango da.
37«Egin zazpi kriseilu eta ezarri argi-mutilaren gainean, piztean aurrealdea argi dezaten. 38Su-hatzak eta errautsontziak urre garbizkoak izango dira. 39Hogeita hamabost kilo urre garbi erabiliko dute argimutila eta hornigaiak egiteko. 40Izan arreta, guztia mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera egiteko.#ereduaren arabera 25,9+; Eg 7,44; Heb 8,5.
Currently Selected:
IRTEERA 25: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: