IRTEERA 19
19
JAINKOAREN ITUNA ISRAEL HERRIAREKIN (19,1—24,11)
Jaunak ituna proposatu israeldarrei
1Egiptotik atera eta hirugarren hila bete zen egunean iritsi ziren israeldarrak Sinai basamortura. 2Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren, eta han ezarri zuten kanpalekua, mendiaren#19,2 Sinai mendia: Tradizioak Sinai penintsularen hegoaldean kokatu du, Iebel Musa (2.245 m) izeneko mendian. aurrez aurre.#Refidimdik Sinaira Zen 33,15.
3Moises mendira igo zen Jainkoarengana.
Jaunak menditik dei egin eta esan zion: «Mintza zakizkie Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazi hau: 4Ikusi duzue zer egin diedan egiptoarrei, eta nola, arranoak bere kumeak hegaletan bezala hartuz, niregana ekarri zaituztedan.#Ikusi duzue Dt 29,1-2. arranoak kumeak bezala Dt 32,11. Ik. Is 46,3-4; 63,9. 5Beraz, nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia#19,5 neure jabego berezia: Esamoldeak herria Jaunarena dela bakar-bakarrik adierazten du, Jaunari era berezian dagokiola (ik. Dt 7,6; 14,2; 26,18; Tt 2,14)., nirea baita lur osoa;#neure jabego berezia Dt 7,6+. nirea lur osoa 9,29+. 6apaiz-erreinu#19,6 apaiz-erreinu: Esamoldeak herri osoak apaiz-eginkizuna izango duela adierazten du, Jainkoaren eta beste nazioen artean bitarteko izanez. Esan nahi du ere apaizek, eta ez erregeek, zuzenduriko herria izango dela, beste nazioak ez bezala; hori izan zen, hain zuzen, erbestealdi osteko egoera (ik. 1 P 2,9; Ap 1,6; 5,10). izango zaituztet, niri sagaraturiko herri. Hau da israeldarrei esango diezuna».
7Joan zen Moises eta, herri-arduradunei dei eginik, Jaunak agindu guztia adierazi zien. 8Orduan, herriak aho batez erantzun zuen: «Jaunak agindu guztia beteko dugu».
Herriaren erantzuna Jaunari eramatera joan zen Moises.#beteko dugu Jos 24,16-24. 9Jaunak esan zion: «Hara, laino#19,9 laino: Ik. 13,21 oh. itxi batean aurkeztuko natzaizu, herriak zurekin mintzatzen entzun diezadan eta aurrerantzean zuregan ere sinets dezan».
Moisesek Jaunari jakinarazi zion herriaren erantzuna.#Moisesengan sinetsi Ik. 4,1+.
Jainkoa Sinai mendian agertu
10Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz eta garbikuntza egin dezala herriak gaur eta bihar: garbi ditzatela arropak#garbikuntza egin Has 35,2. 11eta egon daitezela prest etzirako, orduan jaitsiko bainaiz ni, Jaun hau, Sinai mendira, herri osoaren aurrean. 12Ezarri mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez igotzeko mendira, ezta hurbildu ere maldara: mendira hurbiltzen denak heriotza-zigorra izango du.#ez mendira hurbildu 34,3; Heb 12,18-20. Ik. 3,5+. 13Gizaki nahiz abere, ez da inor bizirik geldituko. Baina ez dio inork errudunari eskua erantsiko, baizik eta harriz edo geziz hilko dute. Turuta jotzean soilik igo ahal izango dira batzuk#19,13 batzuk: 24,1.9-11n esaten da zein diren aukeratu hauek. mendira».
14Jaitsi zen Moises menditik, eta garbikuntza eginarazi eta arropa garbiarazi zien israeldarrei. 15Eta esan zien: «Egon zaitezte gertu etzirako. Bitartean ez zaitezte hurbil zeuen emazteengana».#ez hurbildu emazteengana 1 Sm 21,5.
16Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximista, laino itxia eta turuta-hots ozena izan ziren mendi gainean. Beldur-ikaraz gelditu zen herri osoa kanpalekuan.#trumoiak eta tximista… Dt 4,9-13; Sal 29; 50,3; 77,19; Ap 4,5; 8,5.
17Orduan, Moisesek herria kanpalekutik aterarazi zuen Jainkoarekin aurkitzeko, eta mendi barrenean gelditu ziren. 18Sinai mendi osoa ketan zegoen, su artean#19,18 su artean: Ik. 3,2-3 eta 13,21 oh. jaitsia baitzen Jauna. Labetik bezala igotzen zen kea eta mendi guztia zegoen dardara batean. 19Gero eta ozenagoa zen turuta-hotsa: Moises mintzatu eta Jainkoak trumoi-hotsez erantzuten zion.
20Jauna Sinai mendiaren gailurrera jaitsi eta bertara dei egin zion Moisesi. Igo zen Moises, 21eta Jaunak esan zion:
—Jaitsi eta ohartarazi herriari, ez dadila ni ikusten ahalegindu, asko eta asko hilik eror ez daitezen. 22Niregana hurbil daitezkeen apaizek beraiek ere egin dezatela garbikuntza, haien artean sarraskirik egin ez dezadan.
23Moisesek esan zion Jaunari:
—Herria ez da ausartuko Sinai mendira igotzera, zuk zeuk ohartarazi baitiguzu eta agindu mendiari mugak ezartzeko eta sakratutzat hartzeko.
24Baina Jaunak esan zion:
—Jaits zaitez eta igo berriro Aaronekin. Baina apaizak eta herria ez daitezela ahalegin niregana igotzen, haien artean sarraskirik egin ez dezadan.
25Jaitsi zen Moises eta israeldarrei hitz egin zien.
Currently Selected:
IRTEERA 19: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso