IRTEERA 15
15
Moisesen gorazarrea
1Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez:
«Jaunaren omenez abestuko dut,
egundoko garaipena lortu baitu,
nola zaldiak hala zaldunak
itsas hondora amilduz.#Moisesen kanta Is 43,21; Sal 105,43; 106,12; Jkd 10,20-21; Ap 15,3.
2Jaunari diot abesten,
bera dut indar, bera salbatzaile.
Neure Jainkoa dut: gorespen hari!
Neure aitaren Jainkoa:
goraipatua bedi!#bera indar, salbatzaile Is 12,2; Sal 118,14.
3Gudari da Jauna,
Jauna du izena.#Jauna gudari Ik. Sal 76,4-8. Jauna du izena 3,13+.
4«Jaunak itsasoan hondoratu ditu
faraoiaren gurdi eta gudarostea,
Itsaso Gorrian murgildu
gudalbururik bikainenak.
5Itsasoak ditu azpiratu,
hondora jaitsi dira
harritzarraren antzera.#hondora harritzarraren antzera Ik. Jr 51,63-64; Ap 18,21.
6«Zure eskuina, Jauna,
izugarri indartsu!
Etsaia desegin du.
7Zeure ahalmen handiaz dituzu
arerioak zanpatu;
haserre-sua piztu
eta lastoa bezala erre.#lastoa bezala erre Is 5,24; Ab 18; Na 1,10.
8Zuk haserrez haize eman
eta urak metatu dira;
uhinak harresi gisa zutitu,
itsas urak tinko gelditu.
9Etsaiak pentsatu zuen:
“Pertsegitu eta harrapatuko ditut,
lapurtu eta harrapakina banatuko,
aseko dut neure gutizia.
Ezpata zorrotik atera
eta haietaz jabetuko naiz”.
10Baina zuk haize eman
eta itsasoak irentsi ditu;
ekaitz-uretan hondoratu dira
berunaren antzera.
11«Nor zu adinakorik, Jauna,
jainkoen artean?
Nor zu adinakorik,
zure santutasunak dirdai egitean?
Nor zu adinakorik
gauza harrigarri
eta izugarriak egiten?#Nor zu adinakorik? 8,6+; Dt 3,24; Sal 86,8.
12Zuk eskua luzatu
eta lurrak etsaiak irentsi!
13Maitasunez gidatzen duzu
askatu duzun herria.
Indarrez daramazu
zeure egoitza santura.#askatu duzun herria 6,6.
14Hau entzutean,
herriak#15,14 herriak: Jaunak agindutako Kanaan lurraldeko eta inguruko herriak. larri dira
filistearrak beldur-ikaraz,#herriak larri, beldur 23,27; Sal 48,5-7.
15Edomgo buruzagiak dardaraz;
Moabeko handikiak izuturik,
kanaandar guztiak asaldaturik.
16«Jauna,
zure beso indartsuaren eraginez,
hor daude herriak harri eta zur,
izuak eta beldur-ikarak harturik,
zuk eskuratu duzun herria
igaro bitartean!#zuk eskuratu duzun herria Sal 74,2+.
17Jauna,
zuk sarrarazten duzu zeure herria
eta zeure mendian#15,17 zeure mendian: Jerusalemgo Sion mendia, non tenplua eraikiko baitzen. Kanaan lurralde osoa ere adieraz dezake, lurralde menditsua denez gero. landatzen,
zeure ondarean,
zeure egoitza egin duzun lekuan,
zeure eskuz eraiki duzun
santutegian.
18Jauna errege da betierean!»#Jauna errege Sal 9,8+; 95,3+.
19Faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldunak itsasoan sartu zirenean, Jaunak itsas urak gainera erorarazi zizkien; israeldarrak, ordea, itsas erditik igaro ziren oinik busti gabe.
20Miriam profetesak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta emakume guztiak atzetik joan zitzaizkion, dantzan eta danbolina joz.#dantzan eta danbolina joz Ep 11,34; 1 Sm 18,6; 2 Sm 6,5. 21Miriamek honela eman zion hasiera kantuari:
«Kanta Jaunaren omenez,
garaipen harrigarria lortu baitu,
nola zaldiak hala zaldunak
itsas hondora amilduz».
ISRAELDARRAK BASAMORTUAN (15,22—18,27)
Mara oasiko urak gezatu
22Moisesek israeldarrak abiarazi zituen Itsaso Gorritik. Xur basamortura#15,22 Xur basamortua: Sinai penintsularen iparraldeko basamortua. jo zuten eta hiru eguneko bidea egin basamortuan barrena, urik aurkitu gabe. 23Mara#15,23 Mara: Seguruen, Suez golkoaren ekialdeko hegian zegoen oasia (ik. Zen 33,8-9). izeneko tokira iritsi ziren; baina ezin izan zuten hango ura edan, mingotsa baitzen. Horregatik zeritzon leku hari Mara —hau da, «Mingots»—.#Mara Zen 33,8. 24Jendea marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: «Zer edan behar dugu?»#herriak marmar 14,11+.
25Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari. Eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion. Moisesek zuhaixka uretara jaurti eta ura gezatu egin zen.
Toki hartan probatu zituen Jaunak, eta arau eta usadioak ezarri zizkien.#ura gezatu Si 38,5. Ik. 3 Erg 2,19-22; Ez 47,8. arau eta usadioak Jos 24,25; 1 Sm 30,25. 26Esan zien: «Nire, zuen Jainko Jaun honen, mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue».#zuek… , nik… 19,5; Dt 7,12-15.
27Gero, Elim-era#15,27 Elim: Beste oasi bat, Maratik hegoaldera zegoena (ik. Zen 33,9-10). heldu ziren. Hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zeuden han, eta bertan kanpatu ziren, ur ondoan.
Currently Selected:
IRTEERA 15: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: