IRTEERA 14
14
Egiptoarrak israeldarren atzetik
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Agindu israeldarrei itzultzeko eta Pi-Hiroten aurrean kokatzeko, Migdol eta itsasoaren artean, hau da, Baal-Tzefonen parean, itsasertzean#14,2 Tx.ean aipaturiko toki-izenak ongi identifikatu gabeak dira. Migdol —hau da, gotorlekua — egiptoar agirietan izendatzen da eta Palestina bideko mugan zegoen.. #Pi-Hirot Zen 33,7-8. 3Faraoiak uste izango du basamortuak bidea ixten diela eta israeldarrak noraezean dabiltzala. 4Nik setatsu bihurtuko dut faraoia eta eraso egingo dizue; orduan erakutsiko dut neure ahalmen handia faraoiaren eta beraren gudarostearen kontura, eta horrela jakingo dute egiptoarrek ni naizela Jauna».
Hala egin zuten israeldarrek.#faraoia setatsu 4,21+. ni naizela Jauna 8,6+.
5Bitartean, israeldarrek ihes egin zutela Egiptoko erregeari jakinarazi ziotenean, faraoiak eta funtzionarioek, israeldarrekiko erabakiaz damuturik, honela ziotsoten elkarri: «Baina zer egin dugu? Nola utzi diegu geure esklabo israeldarrei alde egiten?»
6Berehala, faraoiak bere guda-gurdia prestarazi zuen eta gudarostea bildu: 7seiehun guda-gurdi berezi eta Egiptoko guda-gurdi guztiak eraman zituen, bakoitzean gudalburu bat zihoala#14,7 bakoitzean gudalburu bat zihoala: Esaldi ulergaitza. Honela ere itzuli ohi da: ongi armaturik.. 8Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia eta honek eraso egin zien israeldarrei, hauek libre#14,8 libre: H.h., eskua jasota. ateratzen ziren bitartean. 9Egiptoarrak israeldarrei erasotzera atera ziren beren zaldi, gurdi, zaldun eta gudaroste osoaz, eta itsasbazterrean harrapatu zituzten, Pi-Hiroten ondoan, Baal-Tzefonen parean.
Israeldarrak egiptoarren beldur
10Faraoia hurbil zen. Israeldarrak, egiptoarrak atzean zituztela ohartzean, izutu eta oihuka hasi zitzaizkion Jaunari. 11Moisesi esan zioten:
—Ez ote zegoen hilobirik aski Egipton, gu handik atera eta basamortuan hiltzera ekartzeko? Zergatik atera gaituzu Egiptotik?#israeldarren marmarrak 15,24; 16,2-3; 17,3; Zen 11,1+; Sal 78,40; 106,7. 12Hain zuzen, hauxe eskatu genizun Egipton geundela: «Utzi egiptoarrentzat lanean jarraitzen. Hobe dugu hemen esklabo izan, basamortuan hil baino».
13Baina Moisesek erantzun zien:
—Ez izan beldur! Eutsi eta ikusiko duzue nola salbatzen gaituen gaur Jaunak: zeren orain ikusten dituzuen egiptoarrak ez dituzue gaurgero ikusiko. 14Jauna borrokatuko da zuen alde. Zuek egon lasai!
Jainkoak israeldarrak salbatu
15Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Zergatik ari zatzaizkit oihuka? Agindu israeldarrei egiteko aurrera. 16Eta zuk altxa makila eta luzatu eskua itsaso gainera: banatu egingo da itsasoa eta herriak oinak busti gabe zeharkatuko du. 17Nik setatsu bihurtuko ditut egiptoarrak eta atzetik segituko dizuete; orduan agertuko dut neure ahalmen handia faraoiaren eta beraren gudarostearen kontura, haien gurdi eta zaldunen kontura. 18Hori gertatzean, jakingo dute egiptoarrek ni naizela Jauna».
19Israeldarren kanpamendu aurretik zihoan Jainkoaren aingerua#14,19 Jainkoaren aingerua: Ik. 3,2.4 eta Has 16,7 oh. atzealdera pasatu zen; laino-adarra ere lekuz aldatu eta atzealdean kokatu zen, 20israeldarren eta egiptoarren kanpamenduen tartean jarriz. Lainoa ilunpe bihurtu zen egiptoarrentzat, israeldarrei gaua argitzen zien bitartean#14,20 Lainoa… bitartean: Esaldi osoa iluna da jatorrizkoan; antzinako itzulpenek ere oso desberdin ematen dute. Hemen emandakoa arameerazko targumarena da.; hala, ez ziren batzuek besteengana hurbildu.
21Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera eta, Jaunak eraginda, ekialdeko haize indartsuak jo zuen gau osoan. Haizeak itsasoa lehortu egin zuen, urak bi multzotan banatuz.#itsasoa lehortu Is 43,16; 44,27; 50,2; Sal 66,6+; Jkd 10,18-19; 1 Ko 10,1-2; Heb 11,29. Ik. Ap 21,1. 22Itsasoan zabaldutako lehor-bidetik igaro ziren israeldarrak, urak ezker-eskuin zituztela harresi gisa. 23Egiptoarrak, faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldun guztiak, israeldarrei erasoka itsas erdiraino sartu ziren.
24Goizaldera, su- eta laino-adarretik Jaunak egiptoarren kanpamendura begiratu eta nahasmendua sorrarazi zuen haien artean. 25Gurdien gurpilak trabatu zituen#14,25 trabatu zituen: Antzinako zenbait itzulpenen arabera; hebreerazkoak kendu zituen dio., nekez mugitzen zirela utziz. Orduan, egiptoarrek esan zuten: «Goazen ihesi israeldarrengandik, Jauna ari baita haien alde eta gure aurka».
26Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Luzatu eskua itsaso gainera, urak egiptoarren gainera, gurdi eta zaldunen gainera, eror daitezen».
27Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera. Eguna zabaltzean, urak ohiko lekura itzuli ziren eta egiptoarrek, ihesian, urekin tupust egin zuten: Jaunak itsas hondora amildu zituen egiptoarrak. 28Beren lekura itzultzean, urek estali egin zituzten, israeldarrei erasoka itsasoan sartu ziren faraoiaren gurdi eta zaldunak, gudaroste osoa: ez zen bakar bat ere bizirik atera.#egiptoarrak suntsituak Dt 11,4; Sal 106,11. 29Israeldarrak, ordea, itsas erditik oinik busti gabe igaro ziren, urak ezker-eskuin zituztela harresi gisa.
30Egun hartan Jaunak egiptoarren eskuetatik salbatu zituen israeldarrak eta hauek egiptoarren gorpuak ikusi zituzten itsasbazterrean. 31Jaunak Egiptoren aurka erabili zuen ahalmen handia ikusirik, israeldarrek begirune izan zioten Jaunari, eta harengan eta haren zerbitzari Moisesengan beren uste ona jarri zuten.#israeldarrek begirune Jaunari Sal 106,12. Moisesi Ik. 4,1+.
Currently Selected:
IRTEERA 14: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: