YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 12

12
JAINKOAK ISRAELDARRAK ASKATU (12,1—15,21)
Jainkoak Pazkoa ospatzeko agindu
1Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni Egipton:#Pazkoa Lb 23,5-8; Zen 9,1-14; 28,16-25; Dt 16,1-8; Jos 5,10; 2 Erg 23,21-23; 2 Kro 30; 35,1-18; Ez 45,21-24; Mt 26; 1 Ko 5,7-8; Heb 11,28. 2«Hilabete hau#12,2 Hilabete hau: Abib hila da (ik. 13,4), hau da, martxoa/apirila, gerora Nisan babiloniar izenaz deiturikoa. Ik. Egutegia, Bibli Hiztegian. izango duzue hil nagusia, urte guztiko lehenengoa. 3Horrela aginduko diozu israeldarren elkarteari: Hil honen hamarrean har beza bakoitzak familia eta etxe bakoitzeko abere xehe bana. 4Abere osoa jateko familia aski ez bada, aldameneko bizilagunekin elkartuko da, bakoitzak jan dezakeenaren arabera zenbat jende behar den kontuan harturik. 5Abereak urte batekoa beharko du izan, arra eta akats gabea, arkume nahiz antxume. 6Hilaren hamalaua arte gordeko duzue, eta egun horretan, ilunabarrean, israeldarren elkartekide guztiek hilko dute. 7Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ate-gainak eta alboak odoleztatuko dituzue. 8Gau horretan sutan erreta jango duzue okela, legamia gabeko ogiz eta belar mingotsez lagundurik. 9Ez duzue ezer gordinik edo egosirik jango, dena sutan errea baizik: buru, hanka eta tripaki. 10Ez utzi ezer biharamunerako; erre geldituko diren kondarrak. 11Honela jango duzue: gerrikoa loturik, oinetakoak jantzirik eta makila eskuan, abiatzeko prest; presaka jango duzue, Jaunaren Pazkoa#12,11 Jaunaren Pazkoa: Hebreeraz pesah; etimologia ezezaguna da; testuak hitza 13, 23 eta 27 tx.etan aurrera egin/igaro itzuli dugun aditzarekin erlazionatzen du. Jatorriz artzainen urteroko jaia zen; baina jai zahar horrek zentzu berria hartzen du, Jaunak herria esklabotzatik askatasunera igaroarazi zuenetik, gertaera salbagarri horren oroigarri bihurtzen delarik (ik. 12,14.). baita.#gerrikoa loturik Lk 12,35. 12Gau horretan Egipto osoan zehar igaroko naiz, eta hil egingo ditut Egiptoko lehen-seme eta lehen abere-kumeak oro eta neure epaia emango diet Egiptoko jainkoei. Ala ni Jauna!#lehen-semeak hil 12,29+.
13«Odola izango duzue ezaugarri etxeetan. Odola ikustean, aurrera egingo dut; horrela, nik egiptoarrak jotzean, izurriak ez zaituzte zuek suntsituko.
14«Egun hau gogoangarri izango duzue eta, Jaunaren ohorez, festa nagusiz ospatuko. Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun.
Legamia gabeko Ogien Jaia#12,15 Legamia gabeko Ogien Jaia: Jatorriz nekazarien jaia zen, uzten hasiera ospatzen zuena, eta ez zuen Pazkoarekin zerikusirik.
15«Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue; beraz, lehenengo egunetik ez duzue legamiarik izango etxean. Zazpi egun horietan legamiadun ogia jango duen oro Israel herritik bota egingo dute.#legamia gabeko ogia 12,34.39; 13,3-7; 23,15; 34,18. Ik. 12,1+; 1 Ko 5,7-8. 16Lehenengo egunean bezala azkenekoan batzar sakratua izango duzue. Egun horietan ez duzue lanik egingo, bazkaria prestatzeko ez bada. 17Gorde, bada, Legamia gabeko Ogien Jai hau, egun horretantxe aterako baitzaituztet Egipto lurraldetik gudaroste baten gisan. Lege-indarrez gordearaziko duzue jai hau belaunez belaun betiko. 18Lehen hilaren hamalauko arratsaldetik hogeita bateko arratsalde arte legamia gabeko ogia jango duzue. 19Zazpi egun horietan ez duzue legamiarik izango etxean, zeren legamiadun ogia jango duen oro, etorkina nahiz bertakoa izan, israeldarren elkartetik bota egingo baitute. 20Ez ezazue, beraz, ezer legamiadunik jan. Nonahi bizi zaretelarik, legamia gabeko ogia jango duzue».
Moisesek Pazkoa ospatzeko agindua adierazi
21Dei egin zien Moisesek Israelgo herri-arduradunei eta esan: «Hartzazue zeuen familietarako abere xehe bana eta hil, Pazkoa ospatzeko. 22Bildu odola ontzi batean eta, isipu-sorta#12,22 isipu-sorta: Usain gozoko landarea, garbikuntza-errituetan erabiltzen zena (ik. Lb 14,4; Zen 19,6; Sal 51,9; Heb 9,19). bertan bustirik, zirtatu zeuen etxeko ate-gainak eta alboak. Ez bedi inor etxetik irten hurrengo goiza arte.
23«Jauna igaroko da egiptoarrak hilez; baina, zuen ateen gain-alboetan odola ikustean, aurrera egingo du. Horrela, ez dio suntsitzaileari#12,23 suntsitzailea: Suntsipena ere itzul daiteke. Hala ere, antzinako itzulpenek pertsonifikatu egin dute suntsipena. Antzerako eginkizuna dute aingeruek Has 19,13an eta 2 Sm 24,16an. zuen etxeetan sartzen utziko, zuek hiltzera. 24Hau guztia lege-indarrez gordeko duzue beti, bai zeuek, bai zuen ondorengoek. 25Ohikune hau ospatzen jarraituko duzue, Jaunak, bere hitza betez, emango dizuen lurraldean sartzen zaretenean. 26Orduan, seme-alabek ohikune horren esanahiaz galdegitean,#seme-alabei erantzun 10,2+. 27hau erantzungo diezue: Jaunaren omenez dagigun Pazko-sakrifizioa da, zeren, egiptoarrak hil zituen hartan, Egipton bizi ziren israeldarren etxe parean aurrera igaro baitzen Jauna, gure familiak libratuz».
Orduan, israeldarrak ahuspeztu egin ziren, Jauna gurtzeko. 28Gero, joan eta Jaunak agindutako dena zehatz-mehatz bete zuten Moisesek eta Aaronek.
Hamargarren izurria: lehen-semeen hilketa
29Gauerdian Jaunak egiptoar lehen-semeak oro hil zituen, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehen-semetik hasi eta kartzelan preso dagoenaren lehen-semeraino, baita lehen abere-kumeak oro ere.#lehen-semeak hil 4,23; 11,5; 12,12; Sal 78,51; 105,36; 135,8; 136,10; Jkd 18,5-19. 30Gaua zelarik altxatu ziren ohetik faraoia, funtzionarioak eta egiptoar guztiak. Garrasi latzak izan ziren Egipto osoan, ez baitzen hildakorik gabeko etxerik. 31Gau berean faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:
—Irten nire herritik zuek biok eta israeldar guztiak. Zoazte Jauna gurtzera, esan duzuen bezala.#Faraoiak irteten utzi 8,21+. Ik. 3,19+. 32Eraman abere-taldeak, zeuek esan bezala, eta alde egizue. Agur nazazue eta zoazte.
33Denak hilko zirelakoaren beldurrez, presa eman zieten egiptoarrek israeldarrei, ahalik eta lasterren abia zitezen beren lurraldetik.
Israeldarrak abiabidean
34Israeldarrek oraindik legamiaz altxatu gabeko orea hartu eta, oramahai eta guzti estalkietan bildurik, bizkarrean hartu zuten. 35Gainera, Moisesen esanera, urrezko eta zilarrezko bitxiak eta arropak eskatu zizkieten egiptoarrei. 36Jaunari esker, egiptoarren abegi ona irabazi zuten eta eskatu guztia eman zieten egiptoarrek. Honela kendu zizkieten egiptoarrei beren ondasunak.#egiptoarrei ondasunak kendu 3,22+.
37Israeldarrek Ramsesetik Sukoterako#12,37 Ramses: Ik. 1,11 oh. Sukot: Ez da segurua non zegoen Egiptoko Sukot hau. bidea egin zuten. Seiehun milaren bat gizon oinezko ziren, emakumeak eta haurrak kontuan hartu gabe.#Ramsesetik Sukotera Zen 33,1-6. Seiehun mila Zen 1,46. 38Haiekin batera, berealdiko jende-multzoa zihoan, baita abere-talde handiak ere.#berealdiko jende-multzoa Zen 11,4. 39Egiptotik bota zituztenez gero, ez zuten biderakoak prestatzeko betarik izan; beraz, Egiptotik atera zuten altxatu gabeko orez legamia gabeko opilak egin zituzten.#biderakoak prestatzeko betarik ez Dt 16,3; Is 52,12.
40Laurehun eta hogeita hamar urtez#12,40 Laurehun eta hogeita hamar urtez: Honela, Abrahami eginiko agintzaria betetzen da; ik. Has 15,13 oh. bizi izan ziren israeldarrak Egipton;#israeldarren Egiptoko egonaldia Has 15,13; Eg 7,6; Ga 3,17. 41aldi hau bete zen egun berean, hain zuzen, atera zen lurralde hartatik Jaunaren herria, gudaroste baten gisa. 42Gau horretan jagole egon zen Jauna haiek Egiptotik ateratzeko. Horregatik, Jaunaren omenez, israeldarrek erne egon behar dute gau horretan, beila eginez, belaunez belaun.
Pazkoari buruzko legeak
43Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni:
«Hau da Pazko-jaiaren araudia#12,43 Pazko-jaiaren araudia: Arau osagarriak dira, aginduriko lurraldean sartu ondoren, Pazko-jaian nork parte har dezakeen zehazteko emanak batez ere (ik. 12,25 eta Jos 5,10).:
«Inongo atzerritarrak ezin izango du oparigairik jan.
44«Erositako esklaboak, erdaindu eta gero, jan ahal izango du.
45«Bidaiari den edo lansaripean dagoen atzerritarrak ez dezake jan.
46«Pazko-bildotsa etxean bertan bakarrik jan daiteke; ez da zilegi okela-puskarik kanpora ateratzea.
«Ez zaio abereari hezurrik hautsiko.#Ez zaio hezurrik hautsiko Zen 9,12. Ik. Sal 34,21; Jn 19,36.
47«Israelgo elkarte osoak ospatu beharko du.
48«Zuen artean bizi den atzerritarren batek Jaunaren ohorez Pazkoa ospatu nahiko balu, etxeko gizonezko guztiak erdaindu beharko ditu lehenbizi; ondoren, bertan jaioa bailitzan ospatu ahal izango du Pazkoa.
«Erdaindu gabeko inork, ordea, ezin izango du Pazko-bildotsik jan.
49«Lege berbera gordeko dute bertan jaioek eta zuen artean bizitzen jarri diren atzerritarrek».
50Jaunak Moisesi eta Aaroni agindu guztia bete zuten israeldarrek. 51Egun hartantxe, hain zuzen, atera zituen Jaunak Egiptotik israeldarrak, gudaroste baten gisa lerroturik.

Currently Selected:

IRTEERA 12: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in