YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 11

11
Lehen-semeen hilketa iragarri
1Jaunak esan zion Moisesi: «Beste izurri bat bidaliko diet oraindik faraoiari eta egiptoarrei. Ondoren, utziko dizue hemendik joaten; utzi ez ezik, bota ere egingo zaituzte behin betiko.#bota egingo zaituzte 6,1+. 2Orain, esaiezu israeldarrei, gizonezko nahiz emakumezkoei, beren auzokoei urrezko eta zilarrezko bitxiak eskatzeko».#auzokoei bitxiak eskatu 3,22+.
3Jaunari esker, israeldarrek egiptoarren abegi ona irabazi zuten. Are gehiago, Moises bera aparteko gizontzat zeukaten, bai faraoiaren funtzionarioek, bai Egiptoko herri osoak.
4Moisesek esan zion faraoiari: «Hau dio Jaunak: Gauerdian Egipto erditik igaroko naiz 5eta egiptoar lehen-semeak oro hilko dira, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehen-semetik hasi eta errotan ari den neskamearen lehen-semeraino, baita lehen abere-kumeak oro ere.#lehen-semeak hilko 12,29+. 6Garrasi latzak izango dira Egipto osoan, inoiz ere izan ez diren eta berriro izango ez diren bezalakoak. 7Israeldarrei dagokienez, ordea, ez die zakur batek ere zaunkarik egingo, ez gizakiei, ez abereei, jakin dezazun bereizkuntza egiten duela Jaunak egiptoarren eta israeldarren artean.#bereizkuntza israeldarren alde 8,19+. 8Orduan —jarraitu zuen Moisesek—, zure funtzionario guztiak etorriko zaizkit eta ahuspez eskatuko didate: “Zoazte zu zeu eta atzetik duzun herria”. Horrezkero irten egingo naiz».
Eta, haserre bizitan, atera egin zen Moises faraoiaren jauregitik.
9Jaunak esan zion Moisesi: «Faraoiak ez dizue jaramonik egingo; horrela ugalduko ditut neure egintza harrigarriak Egipton».#egintza harrigarriak 7,3+.
10Moisesek eta Aaronek faraoiaren aurrean gauza harrigarri guztiok egin arren, hark ez zien israeldarrei bere lurraldetik ateratzen utzi, Jaunak setatsu bihurtu baitzuen.#ateratzen utzi ez 3,19+.

Currently Selected:

IRTEERA 11: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in