IRTEERA 10
10
Zortzigarren izurria: larrapoteak
1Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz faraoiagana. Bera eta bere funtzionarioak setatsu bihurtu ditut, neure mirariak haien artean erakusteko, 2eta zuk kontatu ahal izango diezu zeure seme eta bilobei nola erabili ditudan egiptoarrak eta zer mirari egin ditudan haien artean. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna».#ondorengoei kontatu 12,26-27; 13,8.14; Dt 4,9; 6,20-23; Sal 78,3-7.
3Moisesek eta Aaronek faraoiagana joan eta esan zioten: «Hau dio Jaunak, hebrearren Jainkoak: Noiz arte jardun behar duzu niri amore eman nahi ezta? Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten;#faraoiak amore eman ez Ik. 8,21+. 4bestela, bihar larrapoteak erakarriko ditut zure lur-mugetara;#larrapoteak Sal 78,46; 105,34; Jkd 16,9. Ik. Jl 1,2-12; Na 3,15-17; Ap 9,1-11. 5dena estaliko dute, lurra bera ezin ikusteraino. Kazkabarrak hondatzeke utziriko apurra ere jan egingo dute eta baita landetan ernetzen ari diren zuhaitzak ere. 6Zure jauregia eta zure funtzionario eta egiptoar guztien etxeak beteko dituzte. Zure guraso eta aiton-amonen egunetatik gaurdaino ikusi ez den bezalakoa izango da».
Eta hori esanda, Moisesek faraoiari bizkarra eman eta alde egin zuen.
7Funtzionarioek esan zioten faraoiari: «Noiz arte jardun behar du gizon horrek guri zorigaitza sortzen? Utziezu beren Jainko Jauna gurtzera joaten. Ez al zara ohartzen, jauna, galzorian dagoela Egipto?»
8Faraoiak Moises eta Aaron etorrarazi zituen eta esan zien:
—Zoazte! Gurtu Jauna, zeuen Jainkoa. Baina joatekoak zein zareten esan behar didazue.
9Moisesek erantzun zion:
—Gure haur eta agureekin, gure ardi eta behiekin joan behar dugu, Jaunaren festa nagusia baita guretzat.
10Faraoiak, orduan:
—Bai, eta Jauna izan dezazuela lagun! Baina zuen haur eta guzti joaten utziko dizuedala uste al duzue? Ez horixe! Argi dago asmo txarretan zabiltzatela. 11Joan zintezkete, bai, Jauna gurtzera, hala nahi izanez gero, baina gizon helduak beste inor ez.
Eta jauregitik bota egin zituen.
12Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Luzatu eskua Egiptoren gain, larrapoteak etor daitezen eta kazkabarrak jo gabe utzi zituen landareak eta gainerako guztia jan ditzaten».
13Luzatu zuen Moisesek makila Egiptoren gain eta, Jaunak eraginik, ekialdeko haizeak jo zuen lurraldean egun osoan eta gau osoan. Biharamun goizerako, ekialdeko haizeak larrapoteak ekarriak zituen. 14Hauek lurralde osoa bete zuten. Egun hartan bezainbateko larrapote-mordorik ez zen lehenago izan, ez eta geroan izango ere, 15lurra ezin ikusteraino estali baitzuten. Kazkabarraren ondoren gelditu ziren landareak eta zuhaitzetako emaitzak irentsi zituzten. Ez zen berdegunerik gelditu Egipto osoan, ez belardietan, ez zuhaitzetan.
16Faraoiak Moisesi eta Aaroni presaka deitu eta esan zien: «Zuen Jainko Jaunaren aurka eta zuen aurka egin dut bekatu; 17barkatu oraingo honetan ere nire bekatua eta egiozue erregu zeuen Jainko Jaunari, heriotza-zigor hau alden diezadan».
18Irten zen Moises faraoiaren aitzinetik eta otoitz egin zion Jaunari. 19Orduan, Jaunaren eraginez, mendebaldeko haizeak jo zuen indartsu; honek larrapoteak aurrean eraman eta Itsaso Gorrira jaurti zituen. Ez zen larrapote bat bera ere Egipto osoan gelditu.
20Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia, israeldarrei joaten ez uzteko.#faraoia setatsu 4,21+.
Bederatzigarren izurria: ilunpeak
21Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Altxa ezazu eskua zerurantz eta ukitzeko moduko ilunpeak izango dira Egipton».#ilunpeak Sal 105,28; Jkd 17,1—18,4. Ik. Ap 16,10.
22Altxatu zuen, bada, Moisesek eskua zerurantz eta Egipto osoa ilundu zen; hain zen itxia ilunpea, 23ezen hiru egunez ezin izan baitzuten elkar ikusi, ezta nor bere tokitik mugitu ere. Israeldarrek, ordea, argia zuten beren bizilekuetan.#Israeldarrek argia zuten 8,19+.
24Orduan, faraoiak Moisesi dei egin eta esan zion:
—Zoazte zeuen Jauna gurtzera. Haurrak ere eraman ditzakezue; abere-taldeak bakarrik utziko dituzue hemen.
25Baina Moisesek erantzun zion:
—Zeuk emango ote dizkiguzu geure Jainko Jaunari egin behar dizkiogun sakrifizio eta erre-oparitarako abereak? 26Abereak ere geurekin eraman behar ditugu. Ez da buru bat ere hemen geldituko, horien artetik aukeratu behar baititugu geure Jainko Jaunari eskaintzeko. Izan ere, bertara iritsi arte ez dugu jakingo zer eskaini behar diogun Jaunari.
27Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia eta ez zien joaten utzi nahi izan. 28Faraoiak, bada, esan zion Moisesi:
—Alde nire begi-bistatik! Ez gero berriro ni ikustera etorri! Bestela, zureak egin du.
29Moisesek erantzun zion:
—Ez nauzu, ez, berriro ikusiko.
Currently Selected:
IRTEERA 10: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: