YouVersion Logo
Search Icon

ESTER 8

8
Erregearen agindua juduen alde
1Egun berean, Asuero erregeak Ester erreginari eman zizkion juduen zapaltzaile izan zen Hamanen ondasun guztiak. Bestalde, Mardokeo beretzat zer zen jakinarazi zion Esterrek erregeari. Orduan, etorrarazi zuen erregeak Mardokeo bere aurrera,#Ester erreginari eman zizkion… Hamanen ondasun guztiak Jb 27,17; Es 13,22. 2atera zuen bere behatzetik Hamani kenduriko eraztuna eta Mardokeori eman zion. Esterrek, berriz, Hamanen ondasunen arduradun jarri zuen Mardokeo.#eraztuna… Mardokeori eman zion 3,10+. Hamanen ondasunen arduradun Ik. Dn 2,48.
3Berriro hitz egin zion Esterrek erregeari. Oinetara ahuspezturik, negarrez eskatzen zion, desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak. 4Erregeak luzatu zuen Esterrengana urrezko makila, eta Ester zutik gelditu zen. 5Honela mintzatu zitzaion hau:
—Erregeak ongi baderitzo eta ni begiko baldin banau, eskari hau erregeari egoki iruditzen bazaio eta ni atsegin baldin banau, agindu beza idatziz, Hamedataren seme eta Agagen jatorriko Hamanek, asmo maltzurrez, erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren, emaniko gutunak baliogabe ditzaten. 6Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea? Nola eraman ote nezake neure senideak sakailatzen ikustea?
7Asuero erregeak ihardetsi zien Ester erreginari eta Mardokeo juduari:
—Hara, juduak hondatzeko asmoa zuelako urkarazi nuen Haman, eta haren ondasun guztiak zuri eman dizkizut, Ester. 8Idatzi zuek idazki bat erregearen izenean, juduen alderako egokien deritzazuen eran, eta zigila ezazue errege-eraztunaz. Izan ere, ezin baita baliogabe utzi erregearen izenean idatzia eta errege-eraztunaz zigilatua dagoen agiria.#ezin baita baliogabe utzi 1,19+.
9Berehala deitu zituzten erregearen idazkariak. Hirugarren hilaren, hau da, Siban hilaren, hogeita hirua zen. Haiek, Mardokeoren aginduen arabera idatzi zieten ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako juduei, erregeordeei, gobernariei eta buruzagiei, Indiatik Etiopiaraino, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran. 10Asuero erregearen izenean zihoazen eta beraren izenean zigilatuak. Erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean bidali zituzten mezulariak gutunak eramatera. 11Hona zer zioen: «Erregeak baimena ematen die hiri guztietako juduei, beren bizia salbatzeko bil daitezen. Eta edozein herri nahiz eskualdetako talde armaturen batek erasoko balie, baimena dute juduek haien haurrak eta emazteak ere hondatu, hil eta suntsitzeko eta haien ondasunak hartzeko.#erasoko balie, baimena dute gogor erantzuteko Jr 50,29; Ez 39,10; Ap 18,6; Sal 109,16-19; 137,8-9; Jb 27,13-23. 12Eta hau, Asuero erregearen menpeko eskualde orotan, egun berean, hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan#8,12 Adar hilaren, hamahiruan: Egun hauxe baitzen Hamani irten zitzaion eguna (ik. 3,7); Mardokeoren gutuna ere Hamanen gutunaren parekoa da. Erasoari gogor erantzutea beste testu hauetan ere aipatzen da: Sal 109,16-19; 137,8-9; Jb 27,13-23; Jr 50,29; Ez 39,10; Ap 18,6.. 13Eskualde orotan behar da idazki hau legetzat oihukatu eta herri guztietan hots egin, esaniko egunean juduak prest egon daitezen, beren etsaiei mendeku egiteko».
14Erregearen agindua harturik, bizkor eta lehiaz abiatu ziren mezulariak erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean. Susa hirian ere hots egin zuten agindua.
15Mardokeo, berriz, purpura more eta liho zurizko errege-jantzitan jalgi zen jauregitik, urrezko koroa handia zeramala, baita liho eta purpurazko mantua ere. Susa hiria poz-oihuz bete zen.#Mardokeo… errege-jantzitan 6,11. Ik. Dn 5,29; 1 M 10,62-63. 16Juduentzat dena zen distira, bozkario, alaitasun eta ohore. 17Erregearen agindua heltzen zen eskualde eta hiri orotan juduak bozkarioz gainezka ziren, otorduak eta jaiak eginez. Beste herrietako jende asko judu bihurtzen zen, juduen beldur ikaragarria sartu baitzitzaien.

Currently Selected:

ESTER 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy