YouVersion Logo
Search Icon

ESTER 6

6
Haman Mardokeo ohoratzera behartua
1Gau hartan bertan, loak hartu ezinik zegoen erregea. Erresumako Kronika Liburua ekartzeko agindu zuen, eta irakurtzen hasi zitzaizkion. 2Han zegoen idatzia, nola salatu zituen Mardokeok Bigtan eta Terex, Asuero erregea hiltzeko asmotan ibili ziren bi gelazain laguntzaile haiek. 3Erregeak galdegin zuen, orduan:
—Zein ohore, zein sari eman zitzaion Mardokeori horrengatik?
Zerbitzariek erantzun zioten:
—Ez zitzaion deus ere eman.#Ez zitzaion deus ere eman Ik. Has 40,23; Koh 9,15.
4Erregeak galdetu zuen:
—Nor da hor atarian?
Hain zuzen, orduantxe zetorren Haman kanpoko atarira, prestatua zegoen urkabean Mardokeo zintzilikatzeko erregeari eskatzera. 5Zerbitzariek erantzun zioten:
—Haman da atarian dagoena.
—Sar bedi! —esan zien erregeak.
6Sartu zen, bada, Haman, eta erregeak galdegin zion:
—Zer egin behar litzaioke erregeak ohoratu nahi duen bati?
Hamanek berekiko: «Nor ohoratu nahi ote du erregeak ni neu izan ezik?» 7Eta erantzun zion erregeari:
—Erregeak ohoratu nahi duenari? 8Ba, erregeak soinean eraman dituen jantziak eman behar litzaizkioke, erregeak erabili duen zaldiren bat eskaini eta errege-koroa buruan ezarri. 9Erregearen funtzionario nagusienetakoren batek soinekoak hartu eta erregeak ohoratu nahi duenari janzten lagundu beharko lioke; gero, zaldi gainera igoarazi eta hiriko kale nagusian barrena erabili beharko luke, beraren aurretik honela oihukatuz: «Hona hemen zer egiten zaion erregeak ohoratu nahi duen gizonari!»
10Erregeak, orduan, Hamani:
—Azkar, hartu jantziak eta zaldia, esan duzun bezala, eta egin hori Mardokeori, atarian dagoen juduari. Ez utzi bete gabe esan duzun xehetasun bat ere.
11Hartu zituen, bada, Hamanek soinekoak eta zaldia, jantzarazi zizkion Mardokeori eta zaldi gainean erabili zuen hiriko kale nagusian barrena, beraren aurretik honela oihukatuz: «Hona hemen zer egiten zaion erregeak ohoratu nahi duen gizonari!»
12Ondoren, Mardokeo jauregi aurrera itzuli zen; Haman, berriz, bere etxera joan zen lasterka, atsekabeturik eta burumakur. 13Bere emazte Zerexi eta adiskide guztiei adierazi zien gertatu zitzaiona. Bere adiskide jakintsu haiek eta emazteak esan zioten:
—Mardokeo judu izanik#6,13 adiskide jakintsu: Hamanen adiskideei, ironiaz deritze jakintsu. judu izanik: Oroitu, antzina Saul israeldarrak menderatu zituela Hamanen arbasoak (ik. 3,1 oh.)., beraren aurrean atzeraka hasi baldin bazara, ezin izango duzu deus ere horren aurka. Aitzitik, hondoraino eroriko zara horren aurrean.
14Oraindik solasean ari zirelarik, erregearen laguntzaile#6,14 erregearen laguntzaile: H.h., erregearen iren. batzuek agertu eta berehala eraman zuten Haman, Esterrek prestatua zuen otordura.

Currently Selected:

ESTER 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy